 |
12 PERNANDO TA AMETZA
Bein Txabalategi ta Ernaniko beste bertsolari bat, Lekunberriko bi betsolarikin aritu ziran bertsotan.
Gero, Ernaniko bi bertsolari aiek Amezketakoakin (Pernando zan beren artean) Tolosan arkitu ziranean, Ernaniko Txabalategik bertso au bota zuan:
Pernando ta Zabala
erri batekoak,
badakit zeratela
koplari bapoak.
Ez izanagatikan
zuek añakoak,
gu ere egin gindutzen
zerbait Jaungoikoak.
Lengo apustukoak,
Napar-errikoak,
Lekunberrikoak,
etziran pijoak;
askoz obeak gaituk
Ernanikoak.
Entzuleen artean an zegon Ametza, bertsolari onenetakoa ta Pernandori zirika askotan aritzen zana.
Txabalategik amezketarrak nola goratu zituan entzutea, min piskaren bat eman zion Ametzari noski. Pernandok arpegian ezagutu zion eta ona bota zion bertsoa:
Ametza omen dago
gizon arrittue,
itxuraren kontrako
entendittue;
onek jarritzen digu
kontu luzittue,
gu geiago gerala
ezin suprittue
Kantuzko pleitue
beartzen gaittue
galduko zaittue
jarri nai gaittue.
Amezketak zedukak
kantuz kredittue.
Amezketak erantzuen zion:
Pernandok nere ona
ezin eraman txarra...
atzean gelditzeko
ni ez naiz mantxarra.
Zuri egiten dizute
iseka ta farra,
ekarri dezulako
alkandora txarra.
Pernandok berriz:
Prenda artzen dirazu
alkandorarena
bai dakit ez derala
emen dan onena.
Txarra izanagatik
au da neronena:
zuk ederra daukazu
bañan besterena.
|
 |