9 NON DEZU SEMEA?
Beste batean, semearekin zuen zer-asmatua. Beretzako, bazkaria erretore-etxean bazuen. Semearentzat ez ordia. Non billatu semearentzat bazkaria?
Erretore-etxeko ateetara eraman zuen, eta, «nik deitu arte ago emen», esanaz, bera jan-gelara igo zan.
Bazkaitan astekoan Pernando bestien gain ojuka asi zan:
—Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.
Erretoreak esaten dio orduan:
—Pernando, gaizki ari zera: Egizu berriro Aitaren.
Eta Pernandok berriz ere:
—Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.
Baña, Pernando, non dezu semea?
—A! Bean dago. Bereala etorriko da.
Ta esan eta egin, ekarri ta berekin bazkaritan jarri zuen.
|