20 ASTOA POZEZ SALTOKA
Atxo gaxoa! Egiñalak eginda ere, ezin astoa mogitu. «Arre ta arre», astoa atzera. Egundaño orrelakorik!...
—Zer du asto orrek, amonatxo? —galdetu zion Pernandok.
—Ez dakigu bada. Ez ibilli nai.
—Jakin egin bear, jakin...
—Jakin? Ia bada zuk aurrera joan-erazten dezun.
—Baita pozez saltoka jarri ere.
—Ia, ia zure «abillidade» ori.
Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. Gero, astoaren aldamenera etorri, ta belarri batetik itzegingo balio bezela jarri zan, eta bitartean beste belarri-zulotik ardagai piztua sartu zion. Astoa laister asi zan ipur-saltoka, gañean zeramazkian ontzi guziak ausitzeko zorian.
Atsotxoak, arrituta, bildurtuta, galdetu zion Pernandori:
—Baña zer esan diozu?
—A!... Ipui politak...
—Zer esan diozu orla aztoratzeko?
—Zer? Garagar, olo ta arto asko dagola aurten, eta etxera joandakoan, guzitatik nai aña emango diozula.
|