41 TXINGURRIEN OTSA
Bein bi ikaslek esan zioten Pernandori:
—Aizu, Pernando: Marinarriko arkaitzean dijoazen txingurri aiek ikusten al dituzu?
Ta Pernandok, Marinarri-aldera ondo begiratu ta gero:
—Ez... urruti zegok ura nik olakorik ikusteko... Ez dizkiat ikusten, baña bere oin-otsa bai, ederki aditzen diat. Zuek ez?
—Ez, otsik ez guk.
—Orduan e, zuen begietako argia nerietakoa baño obea izan arren, nik belarriak obeak, e? Arre astotxo, arre!
|