30 TXERRIAREN IL-KANPAIA
Iñori odolkirik ez emateagatik bere txerria gauaz iltzen zuan bat bai omen zan Amezketan.
Pernandok jakin zuan ori, eta erne-erne egon zan txerria noiz ilko ote zuten jakin arte.
Alako batean, goizeko ordu bitan ixil-ixilik il zuten txerri ori, ta asi ziran erretzen...
Pernandok ori ikusi zuanean, joan zan arin asko sakristauaren etxera, ta, errian sua sala, ta sukanpaia jotzeko agindu zion.
Bai ala egin ere. Kanpaia zalapartaka asi zan, amezketar guziak esnatu ta kalera irten ziran, eta Pernandoren atzetik an joan ziran txerria erreizen ari ziran tokira.
Iñork ikusterik nai ez, ta erri guziak ikusi.
|