23 ELBIAK ETA TXINTXARRIAK
Amezketarren izengoitia elbiak da; alegitarrena berriz txintxarriak.
Bein batean Pernando bai omen zijoan Alegiko kalean bera, osto batzuek zituan txotx bat eskuan zuala.
Alegitar batek galdetu zion:
—Pernando! Eskuan daramazun txotx hori elbiak izutzeko al dezu?
—Ez, ez. Zintzarrien miak ixiltzeko det.
|