25 ASTOA TA IXKRIBAUA
Alegiko ixkribauarentzat, Pernando zirikatzea bezelako pestarik ez zan.
Bein asi zan beti bezela xiri ta xiri, artzaiak ezer ez zekitela esaten.
—Ezetz? —esan zion Pernandok—. Ixkribauak gutxigo. Nere astoak ulertzen duana ezetz beorrek paperean jarri?
—Jarriko ez det, bada, gizona?
—Ia... ia... Jarri beza arre!
—Jarria dago.
—Jarri beza... isooo!...
Jarria dago.
—Orain jarri beza au... —Ta mingaña ao-sapaian jarriaz astoari ariñago ibilli dedin egiten zaion otsa egin zion.
—Ori paperean jarriko duanik ez da oraindik jaio —esan zuan ixkribauak.
—Ori nere astoak ederki daki bada... Astoa, ixkribaua baño geigo, arranotan!
|