|
58 OBE IZANGO NIIÑ
Pelota-partidu ospetsu bat izan zan bein Ernanin, gipuzkoatar eta lapurtarren artean. Olakoetan gertatu oi dan bezela, dirutza aundiak jokatu ziran. Pernandok ere nundik edo andik bi duro eder bereganatu zituan; eta bai jokatu, ta bai galdu ere.
Etxerakoan, Billabonako kalean zear zijoala, galdetu zioten:
—Ernanin zer berri, Pernando?
—Ernanin?
Irabazi duenak armoniiñ
beste batzuk agoniiñ;
nik ere joan ez banitz
obe izango niiñ.
|
|