11 ARRIA ERREKARA
Beste batean Pernando, gaberdia ezkero ta izotz gogorra zan gau batean etxera etorri zan. Emazteak ez ordia aterik iriki nai.
Arren egin zion, atea irikitzeko, baña alperrik.
Ojuak esaten zion:
—Zurekin gurutze donea artutako senarrari aterik irikitzen ez badiozu, nere burua errekara botatzera nua.
Ala ere ez zan aterik irikitzen.
—Orduan Pernandok soro-barrengo ormatik arri aundi bat atera, ta ots aundia egiñaz errekan bota zuen.
Emaztea karraxika erdi-jantzian irten zan. Pernandok beste aldetik etxean sartu ta berrendik atea itxi zuen; ta bera bero-bero zegon bitartean, emazte gajoa kanpoan, otzak dar dar goiz arte euki zuen.
|