Pernando Amezketarra Gregorio Mujika 1925 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak, Gregorio Mujika. Iñaki Deuna, 1925
51 PITXITA
Bi neskatx gazte, apaiñ eta lirain, txakur txiki polit bat berekin zutela zijoazten.
Pernandok ikusi zituan, ta esan zien:
—Orixe da txakurtxo polita... zer izen du?
—Pitxita.
—Putzik egiten al du ipurdia itxita?