VI. GARREN KAPITULUA
Nola ez komuniatzeas bizitzeari ihez egiten zaion, eta indignoki komuniatzeas hobenduri nihor egiten den
ARIMAK
Iauna zure handitasun eta ene ezdeustasuna konsideratzen ditudanean, hagitz ikharatzen naiz eta neure baithan konfunditua naiz.
Ezen zureganat hurbiltzen espanaiz, bizitzeari ihes egiten diot, eta indignoki hurbiltzen banaiz, falta handi bat egiten dut.
O beraz ene Iainkoa! ene sustengatzaille! eta ene beharretan konseillu eta argi ematen darotazuna, zer egiƱen dut.
Zerorek iduki behar dudan bide xuxena irakats diezadazu, eta zenbeit pratika labur komunione sainduarentzat, erregelatzen zerbitza dakidan bat, eman diezadazu.
Ezen abantail hagitz handi bat zait jakitea, nola neure bihotza preparatu behar dudan progotxurekien misterio Saindu hori errezibitzeko, eta sakrifizio handi, eta Iainkosko hori zor zaitzun pietate eta erreberenziarekien zuri ofrendatzeko.
|