XVII. GARREN KAPITULUA
Nola Iainkoa igoalki bake eta trublean benedikatu behar den
JESU KRISTOK
Ene semea edo alaba ustazu eurekien nahi dudanaren egitera, ezen badakit zer zaitzun progotxu.
Zuk gizon bezala gauzak ibiatzen ditutzu, eta nola zure afekzioneak mundukoa baitire, zure pensamenduak ere hala dire.
ARIMAK
Egia da, Jauna, zuk diozuna infinituki artha gehiago duzu nitas ezen ez nik nerorek ahal bainuke.
Zure galtzarrerat bere burua etxatzen estuena, eta zure ontasun bakharrean errepausatzen estena, handiski erortzerat exposatua da.
Egidazu xoilki grazia ene borondatea zure baithan fermu, eta zureganat bethiere hedatua dagoen; eta ondoan plazer izaren zaitzun bezala nitas disposa zazu.
Ezen inposible da niri arribatuko zaitan guzia zure ordenus esten bethiere on eta progotxuskoa.
Baldiñ ilhunbean naizen nahi baduzu, zaren hargatik benedikatua, baldiñ argitan, zaren oraiño benedikatua.
Baldiñ ene arima konsolatu nahi baduzu, zaren laudatua; baldiñ aflijitu nahi baduzu, zaren oraiño laudatua.
IESU KRISTOK
Ene semea edo allaba baldiñ enekien ibili nahi baduzu, manera hortan gidatua behar duzu izan.
Igoalki behar duzu izan dolore, eta boskarioentzat disposatua.
Errepausu berarekiñ errezibitu behar ditutzu edo aberatstasunak eta bethetasuna edo pobrezia eta beharra.
ARIMAK
Jauna, bihotz ones zuregatik zure ordenu sainduaren araberat arribatuko zaiskidan gauza guziak, sofrituko ditut.
Indiferenki zure esku saiñdu eta adoragarritik, on eta gaitza, dulzetasun eta garratztasuna, boskario eta tristezia, errezibitu, eta guzientzat graziasko akzione bethierekoak errendatu nahi ditut.
Xoilki bekhatu guzietarik guarda nazazu, eta estut beldurtasunik izaren ez herioarentzat ez eta ere ifernuarentzat.
Zeureganik sekulakotzat etxatzen espanauzu, eta bizitzearen liburutik urratzen, arriba ahal dakiskidan gaitz guziek eziñ kalterik egiñ diezaketet.
|