APROBAZIONEA
Irakurtu dut ene Jaun Iphispikuaren manuz d'Aranbillaga Jaun Aphezak Eskararat eman duen Jesu Kristoren Imitazionea, hañitz lengoaietan, Kardinal Belarminek dioenaz, ematen dena; Liburu bat da Giristiño guziek behar luketena zeruko ispirituaren, eta Eliza Katholikoaren Apostolikoaren eta Erromakoaren sentimendu egiaskoaren jakiteko, ordena garbi eta eder batean egiña, eta jujatzen dut merezi duela lehen bai lehen Inprima dadiñ, eta egia hunen lekhukotasunean sinatu dut presenteko Aprobazionea. Baionan Urtharillaren zaspian. 1684,
E. DE SORHAINDO Kolonje eta Teologian Doktorak
APROBAZIONEA
Plazer handirekiñ irakurtu dut jeneralki guziez orai arteraiño estimatua izatu den Jesu Kristoren Imitazionea, Eskararat d'Aranbillaga Jaun Aphezez Ziburukoak, ordena garbi eta eder batean emana; zeiñetan deusere espaitut kausitu Fede Katholikoaren eta giristiñotasuneko bertutearen kontrakorik, baiñan kontrarat Iainkoaren ispirituez betheak direnen progotxu handitan da.
Huntarakotz othoisten ditut Kristau guziak Liburu hunen maiz irakurtzeaz, bekhatoreak badire konberti deitezentzat, graziasko estatuan badire borthitz deitezen amoreagatik.
Egia hunetzaz fede gehiago egitekotz sinatzen ditut letra hauk. Baionan Urtharillaren zaspian. 1684.
XURIO
Baionako Eliza Kathedraleko Jaun Erretor eta Teologian Baxeliarak
APROBAZIONEA
Jesu Kristoren Imitazionea haiñ bertze instrukzione ederrez bethea bada, non Giristiño hura irakurriko duten guziek ikhasiko baitute munduaren mesprezatzen, bere buruaren ezagutzen, eta Iainkoa baithan gaitz fuerte guzietan konsolatzen hartarakotz merezi du lehen bai lehen inprima dadiñ d'Aranbillaga Ziburuko Jaun Aphezak gure hiskuntzarat eman duenaz geroz, Eskaldunek bertze nazione fuerte guziek bezala duten satisfakzionea haren irakurtzeko eta konsideratzeko, bertutean borthitz deitezentzat: egia hunen lekhukotasunean sinatzen dut presenteko Aprobazionea. Baionan Urtharillaren zaspian. 1684.
D'ELIZAGARAI Aphez, eta Doktor Teologoak
|