XLI. GARREN KAPITULUA
Nola aski den Iainkoari begiratzea, deusez ere ez tristatzeko mundu huntan
IESU KRISTOK
Ene semea, edo ene allaba, etzaitezela trista baldiñ ikhusten baditutzu bertzeak ohoretan altxatuak direla, eta zu mesprezatua, eta abaxatua, zerurat eneganat altxa zazu zure bihotza, eta estuzu penarik batere izaren ikhusteaz gizonek lurrean mesprezatzen zaitustela.
ARIMAK
Iauna! itsuak gare, eta berehala banitateak trunpatzen gaitu.
Baldiñ konsideratzen badut zer naizen, ikhusiko dut egundaiño kreatura batek ere estarotala bidegaberik egiñ, eta hala estut arrazoiñiz batere zure kontra pleintatzeko.
Ezen zu maiz ene bekhatuez ofentsatu ondoan, justu da zure kreatura guziak arma deitezen ene kontra.
Hargatik konfusione eta desohorea zor zaizkit, nola zuri laudorio, ohore eta gloria.
Eta nahi ez badut kreatura guziez mesprezatua, abandonatua, eta esteus bat bezala konsideratua izan, eziñ barneko bakea ardiets dezaket ez eta ere halaber argi Jaingoskoa, eta zurekiñ unione saindua.
|