XIII. GARREN KAPITULUA
Nola bihotz ones obeditu behar den, Iesu Kristoren Imitazionetan
IESU KRISTOK
Nork ere ihes egiten baitio obedienziari, haiñak bere buruari grazia ebasten dio; eta nork ere ontasun propio eta partikularra bilhatzen baitu komun eta jeneraletik gabetzen da.
Nor ere bere superiorentzat borondate oso batekien obedient esbaita, erakuisterat emaren du, bere haragiak estioela obeditzen, baiñan mais ispirituaren kontra erreboltatzen dela.
Ikhas zazu beres berehala, zu gidatzen zaitustenei obeditzen, baldiñ nahi baduzu haragiak pruntki obedi diezazun.
Fite kanpoko etsai hori benzutuko duzu, baldiñ zure bihotza bere buruaren kontra dibisatua espada.
Zure arimak duen etsagik gaistoena zu zerori zaitu, nois eta ordus ispirituko legeak zureganik galdetzen duenari, errendatzen espaisko.
Etzare sekulan haragi eta odolaren benzutzaile izaren, zerori zeure burua mesprezio egiasko batean, eman arteraiño.
Beldur zare bertzeen borondateei osoki abandonatua izateas, zeren amudio erregelatua esten bates, zeure burua maite duzun.
Baiñan zer mirakuilu liteke, baldiñ Iainkoaren amoreagatik gizon hari obeditzen baziño herrauts eta esteusa zarenas geros; nik puxantza guziak ditudalarik, zeru eta lurra kreatu, gizon egiñ, eta zureganako amudioa dela kausa gizonei beheratasun handirekiñ obeditu ondoan?
Guzietako humilen eta beherena egiñ nais, gizonaren banitatea Iainko baten humilitateas benz dezazuntzat.
Ikhas zazu obeditzen, herrauts superbiosa; ikhas zazu zeure buruaren beheititzen, lur eta herrautsa, eta guzien oiñen aspitan ostikatua, izaten.
Ikhas zazu zeure borondateen hausten, eta obedientziaren biktima zeure burua errendatzen.
Bero zaite khar saiñdu bates zeure buruaren kontra eta etzazula sofri urguilutasuna zure baithan bizi dadiñ.
Egiñ zaite haiñ xume eta beheiti zaite haiñbertze, guziak zure gaiñean ibil ahal deitesken bezala, hala nola karrikako basaren gaiñean baitabiltza.
Zertas pleinta ahal zaiteske, gizon presunziones bethea, zer duzu errateko, indurias bethetzen zaitustenen kontra? haiñbertze bekhatus lizundua zarenas gerostik, haiñbertze induria Iainkoari egiñ diozunas gerostik, eta haiñbertzetan ifernua merezitu duzunas geros?
Hetarik ene miserikordia xoilak libratu zaitu, zeren zu ene begien aitzinean preziatu izatu baitzare, eta erakutxi nahi izan baitarotzut zenbat maite zaitudan, bethiere egiñ daroskitzudan ontasunen ezagutzan zarenzat, eta mesprezatua izatea patienki sofritzen duzula, obedienzia sinzero batean eta humilitate egiaskoan kontinualki, zeure burua ematen trabaila zaitezentzat.
|