XXVIII. GARREN KAPITULUA
Nola gizonek gutas erraten ditusten gauza guziak, mesprezatu behar ditugun
IESU KRISTOK
Ene semea edo ene allaba etzaitezela asarra baldiñ zenbaitek zure kontrako zenbait pensamendu badute, eta zuk nahi estuzun bezala zutas minzatzen badire.
Hek baiño zuk gaiskiago zure buruas oraiño juiatu behar duzu, eta sinhetsi, zu baño presuna flakoagorik munduan estela.
Bizitze barnekoan eta Iainkoaren begietan bizi bazare, guti penetan emanen zare haizeak daramatzan hitzes.
Prudenzia handia da errekuntra gastotan ixillik egotea, eta bere baithan sartzen dela, eneganat konbertitzea, munduko solas eta jujamendues trublatu gabe.
Zure bakea estadilla dependi gizonen solasetarik: nahis ungi, nahis gaiski zuk egiten eta erraten ditutzunak explikatzen baituste ere, hargatik etzare bertze presuna suerte bat, zarena baizen.
Non da bake eta gloria egiaskoa, ene baithan baizen? bake saindu bates gozatuko da gizonei plazer egitera desirarik estubena, eta halaber hei desplazer egiterat beldur estena.
Amudio erregelatua estena eta beldurtasun banoa, bi ithurri dire, bihotzeko khexadura eta ispirituko distrakzione guziak kausatzen ditustenak.
|