|
AMA NEKETSUA-STABAT MATER
(Bedoñar Joakinen lenengo olerkia)
Zutik gurutze-ondoan
Alma samiña zegoan,
ta Semea zintzilik...
Bere gogo gaxo, illuna,
ezpatak urratu zuna,
an zegoan larririk.
Ain estu ta atsekabea
Seme bakardun Andrea,
Amarik onen ura!
Oñazez ta naigabez,
Seme kutunaren lanez,
zegoen kupitua.
Nork ez du negar egingo
Jesukristoren Ama aingo
Seme gaxoz josita?
Beretarren erruekin
zigorka zutela zekin
Jesus bere Maitea.
Iñortxok ere ez laguntzen
ta azken-arnasak ematen
ikusi zun Semea.
Ea Ama, maite-iturria,
zurekin samin bizia
ar dezadan egizu!
Sutu Kristoren maitean...
biotz au, ta Aren aurrean
atsegiña nagizu.
Ama, nere biotzari
Kristo-zauriak ezarri,
arren, mami-mamian!
Seme orren neke lana
erdiz bialdu nigana
ain maite naun zorian!
Zurekin negar bizian
naukazu ta aren zorian,
ilko naizeneraño!
Birjiñetan emeduna,
ez neri izan ain aztuna,
neri negar-eragin!
Kristoren nekea uste, eriotz
zauriak artzeko, biotz
aul au bizkorra egin!
Zauritu zure zauriez,
zoratu nadin odolez
gurutz-iturripean!
Su-garrak erre ez nazaten
nere alde jarri, arren
Ama, azken egunean.
Zeruko Argia 183, 1934ko martxoa, 238. or.
|
|