LANDARETXO AMESLARI!...
Lorategiko lili txurien aizpa oztiñak
laztandu zuten landaretxoa erne zedin;
ernemin beroz eman zizkion udaberriak
orrian ainbat urrin zerien lore-pinpin.
Orriak ainbat usai gozozko lore-pinpiñak
margo bikaiñez jantzi zizkion uztargiak;
t'egun urratzez mendi gañetik laztan epelaz
zabal zizkion pipil xamurrak eguzkiak.
Zabal zizkion leñuru batez pipil-orriak...
Dirdir zegiten lore-kolkoak intz-tantoaz...
jira ta bira pinpilinpauxa jostalariak
loretik lore lilluratuak pozik doaz.
Zoratu dira pinpilinpauxa margolariak...
Dantzan ari da euskal-zozoa txotx batean.
Burrun biziaz leiar xakona txukun mizturik,
erle politak erdi-gordeta orripean.
Urrin darie, urrin gozoa lore-kolkoak;
laztan damaie aize ariñak jostalari...
Ta ibai ertzean, pozkaien mende zama joriaz
landaretxoak egunik egun amets dagi!...
Zama joriaz landaretxoak,
andaretxoak amets dagi:
«edertasunak jabetzat naute,
lorategiko nagusi ni».
Landaretxoa, landaretxoa!
zure ametsak... Amets zoroa!...
Noletan zure amets-gezurra?...
Ez al dakizu azken adurra?...
Landaretxoa, landaretxoa!
zure ametsak... Amets zoroa!!
Esnatu zaitez alik lasterren,
odei azuna eldu baño len...
esnatu garaiz gaxoa!...
Barrendu zazu sakon sustraiak,
sendotu laixter lore-orriak...
indartu zaitez naikoa!
Entzun nuen ai! tontor ostean
ortots zorrotz bat, tximist tartean,
eraso beltzen orroa!...
Esnatu zaitez, esnatu arren!
ekaitz gaiztoa eldu baño len!.
Esnatu garaiz, gaxoa!!
Orain zer dakust?... Zugaitz ezurra!
Lorien ordez... orri zimura!...
Adar-ertzetan txingorra! ...
Nigan zer dakust?... Odei mingotza!.
Naigabe latzen arantz zorrotza!...
Au bai esnatze gogorra!!...
Zeruko Argia 150, 1931ko uztaila, 86 or.
MEOE 962. or.
|