NOR ETA ZER NAIZEN?...
«Mai bat gaitu dezu
nere aintzinean
jazartzen zaizkidan
etsaien aurrean.
Burua gaimelez
igortzi dídazu
ta nere oritzia
bai dala gozatu!»
(22. eresia)
Ene ama maiteari, Meza-Berri eguneko.
Oi ama, oi ama nerea,
nor eta zer naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!
Itzali zazu, ortzea, gar-gezitze ori.
Gallurretik ondarrera su-gurdia irauli.
Lur-zale zabiltzatenok, begi biak itxi.
Jaungoikoaz beste danak, nigan auspez yautsi...
Oroen buru bai-nago,
Jainkoa eskutan.
Nere alari etzaio
muga bat ere eman.
Ots, Andra- Mari berbera
ni aiña bai ote?...
Ta Ama gozo au ezpada,
nor gero litzake?...
Oi ama, oi ene ama nerea,
nor eta zer naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!
En gogora dagokit zeru-goi osoa:
ots dagiet-ta bertatik, ogi eta ardoa
ez dira ogi ez ardo, baizik Jaungoikoa,
itxuretan beste arren, dan bezelakoa.
Au bai zentzuen gezurra
egi uts-zurra ustez:
me, zuriño ogi-apurra...
baiña ogirik ez!
Ontzian ere ardoa.
Begi biak: «ardo».
Itz batzuk zaizkit naikoa,
gezurtatzeko oro...
Oi ama, oi ene ama nerea,
zer eta nor naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!...
Mirabe zintzoenik dut Goiko Jaun aundia:
dei orduko, nere eskutan, du bere aulkia...
Emen dago ogi eta ardo-antzez estalia,
sukarrez, orde, mamian maitasun-zauria...
Oi, albaleza gizonak
nolapait gaur esan,
Jainkoaren esku onak
zenbat egin didan!...
Kanta bezaio, bai kanta
biotz onak beti!
Ekeratik orrobira
aintza, Jauna, Zuri...!
Oi ama, oi ene ama nerea,
nor eta zer naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!...
Jaun onek egin zezaken, gogo ta ez beste,
izar-morkak zitezela beste orrenbeste.
Egin zitzaken lurreko auts-ondarrak, urre...
Bere alaren aldean fitsik ere ez dire.
Baiño, arren fauna, barka
zure esku yoria
nigan zearo ustu da,
gain baitit neurria.
Bein, fauna, egin banauzu
gizon loi apurrez,
egiten ere zaitut zu
ogi, ardo ta itzez.
Oi ama, oi ene ama nerea,
nor eta zer naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!...
Poztu zaitezke, bai ama, benetan zu poztu.
Gaztaroko lelo aiek berriz otseratu.
Jantzi gaur eztai-jantziak, erestuna sartu,
lorez ornitu leioak, txakiak urrindu...
Zure semea baida-ta,
lur errege orde,
laungoiko beraren fauna,
zeruko mai-kide.
Igo dizut aldarera.
Otoi dut zugatik.
Zure nai utsa bete da...
Il zaitezke pozik!
Oi ama, oi ene ama nerea,
nor eta zer naizen?...
Oi ama, benetan, zure semea
ez daki iñork zer den!...
Iruña 1931-II-14
Zeruko Argia 173, 1933ko maiatza, 76. or.
|