www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iñok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiño»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pizti txarrak!

 

        Ara Durangoko jazokun bat:

        Igandetako ikastolara dabiltzan astokrazia-ko neskak sumindu dira ikastolan euskal idazkun bi jarri diralako; ta Deun Jagoba egunean, lenengoz ikustean, arterik artu ezinda, eskegita egozan tokitik eratsi arte etziran lotu, neskazarko batek atarako gaztetxu bi berotzen ebazala. Orraitiño be, berak ez zituan eratsi; kolkoan arditan (arkakuxotan) baiño tranpa geiago dau neskazar orrek. Toki artan bertan dago astegunetan gaztetxuentzako euskal ikastolea, ta euskal ikastola onetakoak ziran euskal idazkunak.

        Baiña euskereak, zer egin ete dautso neskazar orri? Euskalduna edo-da bera, ta bere guraso ta enparau asaba guztiak izan ziran; orpotik orpora odoletik jatorko euskerea... ta euskerari gorroto alan be. Bere jatorriaz lotsatu egiten al da? Erdaldunakaz kristautasunean naiz edozertasunean bardintzeko lakoak ez al ziran izan bere guraso ta enparau asaba euskaldunak? Ez al daki emakume orrek Jaunaren laugarren agintzak diñoala gurasoei lotsea artzeko? Ez al daki emakume orrek, berorrek euskerarik nai ez badau be, beste batzuk nai izan ezkero, onei bakean isteko bearkuna edo obligaziñoa daukola? Ez al daki emakume orrek, bera baiño txikiagoak ez dituala ipiñi bear egiten, berak bere eskuz egiten azartzen ez dan gauzarik?

Pizti! Pizti! Euskereari itxion bakean.

1914-VIII-5

 

aurrekoa hurrengoa