www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iñok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiño»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Euskerazko gauzatxuak

 

        Markiñatik Zorrotz-ek diñoskun izpar ori, etxe bati izena euskeraz imiñi dautsoela, pozkarririk pozkarriena da.

        Esan leike ez dala gauza andia. Etxe bati euskerazko izena... orregaz Aberria gaizkatu al da?

        Iñok uste dauan baiño goraketa andiagoa eragiten jako Aberriari orrelakoxe gauzatxuekaz.

        Ume bateri euskerazko izena ezarri; etxe baten aurpegian euskeraz imiñi zein izen daukon eta noz ta nok egiña dan; saloki edo dendako ate-buruan euskeraz iragarri an zer saltzen dan; ilizpar, edo jaiotz-izpar, edo ezkontz-izparrak alkarri euskeraz bidaldu; idazkitxu bat euskeraz egin; euskeraz itz egiten ez dakienei be euskeraz esan beti esakun laburtxuak: «Egunon, arratsalde on edo gabon, biar arte edo gero arte, urrengo arte edo ikusi arte, zer diñok, etxera noa, tirok, gaioazan, edaik, artuik, ekatzu», ta abar ta abar ta abar.

        Onelakoxe gauzatxuak guztiok egingo bagenduz, ta ondo errazak dira egiteko, nai izatea bailo ez da, urte gitxitan kenduko geunskio gure Aberriari atzerri sundea ta emongo geunskio eusko usain gozo ederra, geure usaiña.

Urrea legetxe itxiko geunke.

1913-IX-17

 

aurrekoa hurrengoa