www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iñok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiño»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Euskerea eskoletan

 

        Euzkadiren alde baten gobernuak erabagi dau euskeraz irakasten istea ume-eskoletan.

        Alde ori da Frantziako legeen azpian aurkitzen dana: Laburdi, Beko-Naparra ta Zubero.

        Bai, irakurleak, alde artako eskoletan maisu-maistrak irakatsi leie euskeraz alan gura badabe ta al badabe, ango gobernuak isten dautse ta.

        Gaur ikusiko dozue gure izparringi onetan EUSKALZALEEN BILTZARRAko lendakari Decrept-ek bere lagun eta bazkideei zuzentzen dautsen idazkia, euskaldunentzako izpar eder au emonaz.

        Izpar ederra da, bein gero ederra, ta bertan agertzen da Frantziako agintzaldunak igarten dabela zuzena dala euskaldunari euskeraz irakastea.

        Idazki orretan be jakingo dozue Decrept-en eretxian eskatu bear jakona ango gobernuari, ta diño berak, erraz izango dala lortutea. Izango al da!

        Eskakizun bi orreek dira:

        1.ª Ez dagioela debekatu umeei euskeraz itz egiten eskolan, olgeta-aldia daukenean.

        2n. Aurrerantzean ez daitela izentau maisurik ez maistrarik euskalerrirako euskalduna ez danik.

        Ganeratzen dau Decrept-ek azkenengo eskakizuna bete al izatea, bearbada, gaitz egingo dala, euskaldun diran irakaslari naikoa aurkitu al ezagaitik. Au dala ta, eskakizun orreri ezarri bear jakozala itz bi oneexek: al dala.

        Onetara, diño, adoretuko dira gure gazte euskaldunak maisu-maistra izateko bidea artzeko, ta iñoz elduko da aldia gure euskalerriko eskola guztiak irakaslari euskaldunak eukiko dabezana.

        Zorioneko da gure Aberri au izpar aunegaz, ta zorioneko dira gure anai maite laburtar, benapartar, ta zuberotarrak.

        Gora zuek!

        Geure alderdikide Garmendia-tar Kermanek, Saratik, bidaltzen dausku Decrept-en idazkia, azkenean auxe idatzita dakarrela:

        «EUZKADI irakurta eta. Biotz-biotzetik ene zorionak jeltzale guzientzat. Gora Euzkadi!»

        Garmendia onak urrean bidaltzen dauskuz zorionak igandean garaitu genduan gurenda ederragaitik.

        Eskerrik asko, adiskide maitea; baiña zalantza barik orde-egingo geunskizue gurenda au zuek eskoletan euskerea sartuaz garaitu dozuen gurenda orregaz.

        Emen noz ikusiko dogu orrenbeste?

        Iñoz bai; baiña orain, bideak illun baltz dakuskuz. Emengo gobernuak ez dau euskerarik ikusi gura, ta ez da arritzeko.

        Euskaldunak daukoguz emen asko ta asko, euskereari gorrotoa artu dautsoenak geuk abertzaleok maite dogulako bakarrik. Zein itsukeri andia!

        Eta geu gorrotatzen gaitue, Jaungoikoa ta geure Aberri Euzkadi maite doguzala diñogulako bakarrik.

        Alde guztietatik ekiten dauskue: goikoak, bekoak, angoak, emengoak, eleizakoak, eta eleizako ez diranak...

        Ez bagenki egiaz gagozala, gauzak bertan bera isteko izango litzake; baiña guztien aurrezka jarten gara, guztiei jarkiten gaiakez, bide zuzenean goazala dakigulako.

        Jauna geugaz, ta geu guztien aurrezka.

        Ekin eta ekin, aurrera beti indarra dogun artean. Gora Jel!

1913-XI-13

 

aurrekoa hurrengoa