www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iñok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiño»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

  hurrengoa

Kirikiñok erabillitako
idazkeraren eredu lez

Erderaz ta euzkeraz esakura banak

 

        Bakizue euzkerazko «kirikiño» itzak aberetxu bat adirazten dauala, erderaz «erizo» deitzen yakona.

        Erdeldunak esaten dabe sarri: «Eso es un erizo» (kirikiño bat da ori) izakera asarrekorra dauan notiña adirazteko; «se ha puesto hecho un erizo» (kirikiño bat einda parau da) asarre yarri dala iragarteko.

        Erdeldunen esakera orreek sortu dira kirikiñuak bizkarraldian ule ordez eztaka gogorrak ugari dauzalako, azal oso lakarra daulako. Lakartasun orixe da erdeldunak kirikiñuagan beiñen ikusten dabena.

        Euzkeldunak, ostera, eztabe iñoz esaten «ori kirikiño bat da» notin lakarra, asarrekorra, «jeniño» txarrekua adirazteko; esakera orregaz adirazten dabe eskutuka, atzeka, ixilka dabillen notiña. Kirikiñua da aberetxu bat, beti sasipietan eskutauta bizi dana; iñor , sumetan eztauanian, bakartasuna dagola uste dauanian, orduantxe urteten da sasipetik munetara kokotxuak arrapetan, koko-yalia da, ba, askok uste ezarren, eta olgetan, oso olgetariya da, ba, pizti txiki au. Eta iñoz ustez-uste barik notiñen aurrian aurkitzen ba'da, beriala biribiltzen da, kirimiltzen da, arpegiya ondo gordeta.

        Ortik dator, euzkeldunak izen ori ezartia lotsorrari, bildurtiyari, iñoren aurrian agertzeko lotsa dan eta atzeraka, eskutuka ibilten danari.

        Beraz, notiñai ezarrita, esakura bana dabe «erizo»-k eta «kirikiño»-k, arek asarrekorra, onek lotsorra.

        Kirikiñuak bere sasipetik eztau urten gura izaten ezetara be; jente askoren artian lotsaz kirikilduten da, iñok arpegirik ikusi eztagiyon. Ondo egiten dau, ezaña, motza, itxusiya dalako.

1927-IX-6

 

  hurrengoa