|
OGEI TA BOSTGARREN KAPITULUA
Gure ama on maitati Gipuzkoak bere bular gozo indartsuarekin guriro azitako seme leial gogoangarri anitz, nor ta non jaioak eta zer gisatakoak izan diraden argitasun garbia, errien izenak abezekiro dirala.
Aiako Erriak seme buru oneko anitz eman izan ditu; oen artean ezagungarriena izan da Kapitan Matxin de Aia bere balore andi eta ondradutasunaren bidez, zeñaren eginbide prestuak goratu izan dituzten arrotzetarañokoak; begiratzea dago, bada, Paulo Joviok Hugo de Monkadaz itzegitean zer esaten daben, non ikusten diran argiroki beraren egikera balioso eta gizabide andiak.
Erri bereko seme Martin Arana de Etxaniz, Kapitana, bere leialtade eta errutasunaren bidez ezagungarritu izan zan Felipe irugarrenaren serbitzoan zebillela; zeñaren Majestadea denborale guztiz otz eta txit euritsuan lagundu zeban Errenteriatik Ondarribiara, biderik txarrenetan bizkarrean eramatea eskinten ziola. Aiako beste seme asko izan dira leialtadean, armaetan, eta ondradutasunean, gañen gañenekoak.
Albisturko Errian arkitzen da Etxe purubetar Atodoko jatorrien sustraikia, zeñaren jabe ta nagusiak izan diraden beti leialak, ondraduak, eta serbitzo andiak egin izan dituztenak beren Ama doatsu Gipuzkoarekin Errege bidezkoen onerako. Don Fermin Atodo balerosoak gudako egikera balio andiko askotan serbitzatu izan zeban, bere bizia irriskaturik, Felipe bigarrena, eta onek naitasun ezin geiagokoa berari artu izan ziolako biraldu zeban Enbajadore Erromara, Españako Andizki guztien artean autaturik.
Don Pedro Atodo jende armatuarekin Errege Fededunak serbitzatzen izandu zan Granada artu bear zan denpora estura larrikoan, zeña ezagungarritu zan egikera gogoangarri artan.
Alegeriako Elizan Ama Birjiña Aranzazukoaren Aldare aurrean dago lurpetua Erri bereko seme Juan de Iria, zeñak bere ondasunetatik ifini zituen mundua mundu dan arte gogoango diraden onbideak. San Sebastianen izenarekin Elizatxo bat jarri zeban eskale bideanteentzako Arroztegi edo Hospital, gela berezitua estudianteentzat zebala, eta kapillania betikoa urtean eun ta berrogei ta amar dukateko errentarekin. Erriko umezurz ta donzailla beartuai urteoro emateko utzi zituen laureun dukat. Urte guztietako Pazkuaetan Erri bereko jende beartuaren artean partitzeko eun dukat; eta bertako Eskola-maisuarentzako urtean eun ta berrogei ta amar dukat. Gizon ongille andi au ill zan milla sei eun ta amargarren urteko abenduko illaren seigarren egunean, eta bertan jaio ta bataiatua zan bezala, lurreratua izan zan Alegeriako Elizan.
Eliza berean Ama Birjina Errosarioko Aldarearen ondoan obiatua arkitzen da Erri bereko seme Irakasdun Don Nikolas Begiriztain Baldonsellako Arzediano Iruñeko Eliznagusian izan zana, zeñak ifini zeban Kapellania bat urtean eun dukateko errentarekin.
Alzo-azpiko Erriak ere badu seme bat emen ezarriko ditudanen aldetik ezpadere txit oroitgarria berez dituen doaiakgaitik; seme au da Joakin de Eleizegi, zeña jaio zan milla zortzi eun, emezortzigarren urteko uztaillaren amargarren egunean; eta gaurko egunean luzetasunean da zazpi oñ eta zortzi onza; eta pisuan dauka amabost arroba. Ibilli da Españako, Portugalko, eta Franziako Erresuma osoetan, eta ez du arkitu bat bakarrik alderatzekorik ez ezik galtzarbeaz gora igarotzen zaionik ere; argatik legez ta bidez ifini diote Erraldoi Euskaldunaren izengaña. Aurkeztu da izendatu diran iru Erresumaetako Errege, Erregiña, eta beren jatorrikoetara, zeintzuk osterontzeko ikusi dabeen guztiakin batera arritu dira beraren anditasun oi ez bezalakoaz; andia izateaz landara, gai eta alde guztietara da txit egokia, zuzena, eta ondo egiña.
Amasako Errian Larrea deitzen zaion etxe lenengoetako seme ta jaun ta jabe Gil Lopez de Oñaz bulardetsuak zortzi eun Gipuzkoatarrekin, Nafar ta Franzes talde andien kontra irabazi zeban Beotibarko batalla gogoangarria, lenago amaikagarren kapituluan zearo ezarria dagoen bezala.
Amezketako jatorri bat Gipuzkoan jaioa izena Juan de Amezketa zebana, milla laureun ogei ta amargarren urtean Inglaterratik Enbajadore etorri zan Errege D, Juan bigarrenarengana. Gipuzkoatar onek berari zegokion bizimodu bidezkoa zeukan Inglaterran, Kondairak esaten debanez; eta Españara aiñ ondra andiko eginkizunera biraltzearekin dakusku argiroki, Inglaterran gizon esleitua zala.
Andoaingo semea zan Aita Larramendi gogoangarria, zeñak agertaratu izan zituen Euskarazko itzkuntz ederraren Gramatika, Itztegia, eta beste gauza anitz gai oni dagozkionak, etsai ozpindu txar askoren esker gaiztoan alere.
Erri bereko seme argidotar D, Juan Bauptista de Erro izanik jaiotzako itzkuntz gozoari amodio andia diona, azaldu ditu bi liburu, bata Alfabeto primitivo, eta bestea El mundo primitivoren izenarekin, zeintzubetan ikusten dan argi eta garbi gure Euskara jakintsua bere gazte denporako janzi eder aberatsakin txukunki apaindurik lendabiziko egunetan zan bezin mardul, lirain, ta pizkor.
Asteasuko semea zan Aita Julian de Lizardi Jesuita, zeñak kristau fededunen erlijio Santua gordetzeagatik bere bizia galdu zeban Paraguaien, non Mairuai Ebanjelioa predikatzen ari zala, ill zuten berak gezia edo saetakin.
Azkoitiko Erri gozatsuan jaio izan dira seme argidotar anitz arma eta letraetarako. Guztien artean agirikoenak izan dira Idiakezko etxe Purubetarraren jaun ta jabe eta jatorriak, zeintzubek beren egikera andien bidez deituak izandu diran jarlekurik goienengoetara. D. Pedro Idiakez egon izan zan Errege Fededunen Ganbarako idukitegiaren zaintzalle nagusi, zeñari, bere leialtade pin eta serbitzo andien saritzat, eman ziozkaten iru bizialdirako Alkatetza Saiazkoa, Gipuzkoako Eskribani nagusia, eta beste zenbait eskubide. Gizon gogoangarri au ill zan Napolesko Erresuman, milla bosteun ta seigarren urtean. Onen anaia D. Domingo Erresuma berean egondu zan Brindisko Arzobispo.
Felipe bigarren eta irugarrenaren denporan D. Martin Idiakez egondu zan Secretario de Estado; eta beraren osaba D. Juan de Zuazola Azkoitiko seme Obispo Astorgan zegoena ill zanean, egin zan Yarza eta Alzegako etxe aide nagusietako jaun ta jabe.
D. Juan de Idiakez, Duque de Granada de Ega, Martizti errealetako Jenerala, izan zan Fernando seigarrenaren gorputz ta gela-zaintzalle, bera lenen edo Prinzipe zala.
Dukearen anaia D. Tomas izandu zan tropa errealetako Teniente Jeneral, eta Andaluziako itsas-aldeetako Kapitan Jeneral, zeñak egin izan zituen serbitzo andiak.
Zuazolako etxe argidotarrak orobat eman izan ditu gizon baleroso jakintsu anitz, eta batez ere D, Lorenzo de Zuazola, zeña Pilipinaetako armadaren Jeneral zala, ill zan doakabero.
D. Tomas de Larraspuru jaio zan Azkoitian milla bosteun laurogei ta bigarren urteko abenduko illaren ogei ta amargarren egunean, zeña izandu zan Indiaetara bideko gordedadiaren Kapitan, eta ill zan milla sei eun ogei ta amabigarren urtean.
Azkoitiako Erriaren, Probinzia Euskaldunen eta España guztiaren ondra ta gloriarako jaio zan Erri onetan milla zazpieun ogei ta bederatzigarren urteko urri-illaren ogei ta irugarren egunean Don Franzisko Jabier de Munibe ta Idiakez Konde de Peñaflorida, Euskaldun Laguntza Errealaren lendabiziko ipinle ta zuzendari betikoa; ill zan berrogei ta amabost urteko adinean arkitzen zala, milla zazpi eun laurogei ta bostgarren urteko ilbeltzaren amairugarren egunean, eta izandu zan lurperatua Markinako Erriaren Eliza nagusian, zeñaren jaun ta godartari bera zan. Bere jaiot-erriari zion amodio gartsuak, lagun urkoa doatsueraz betetzeko zeban naitasun izekiak, jakintza onbidezko anitz ondorengoai erakutsi naiak, nekeaz oroitu ere bage lanean jarduteko zeban jaiera andiak, beraren argitasun eta estudio parebageak, eta osterontzeko doain eder gizonagan arkitu al leizkeanakin ondo janzia zalako, Konde de Peñafloridaren izen andia goienengo mallara igo izan dabee Dierria arrotzetarañokoak, eta Soziedade Matritense, ta Euskal-errikoak doaindu dute asko beraren oroitpen argidotarra.
Azpeitiako Errian ezagutu dira bertan jaiotako seme gogoangarri anitz, beren oroipena egitea merezi dutenak. Erri onetako jaiotar Nikolas Saez de Elola izandu zan Kapitan, eta ezagungarritu zan asko Peruko irabazkida edo konkistan. Azpeitiko Elizan arkitzen da kapilla bat bere kapillau, kantari, organo, zillar ta apaindurakin gizon argidotar onek ifinia.
Eliza bereko beste Kapilla batean daude Erri onetako seme Don Martin de Zurbano Tuyko Obispo eta Inkisizioko Agintari nagusi izandakoaren ezurrak atsedeten, zeña ill zan Madrillen milla bosteun ta amaseigarren urtean.
Don Juan de Uranga Erri onetako semea Obispo Kuban zegoela ill zan milla, bosteun, berrogei ta amaseigarren urtean.
D. Fr. Martin Ignazio de Loiola, San Ignazioren illoba, erlijioso Franziskoa, Obispo izan zan aurrena Paraguaien, eta gero Arzobispo Txarkasen.
Don Jose Franzisko de Enparan izan zan Martizti errealetako Teniente Jeneral, eta Kanariasetako aditzaña Erregezkoan Komandante Jeneral ta Dianagusia. Beraren anaia Don Fr, Sebastian de Enparan, bi aldiz egon zan Priore Eskorialen, eta azkenean Obispo izan zan Urjelen.
Don Jose de Iturriaga izan zan Gipuzkoako alkarkida Karakaskoaren lenengo zuzendari, eta Eskuadrako Buruzari; zeñak bere eginkizun andiai kobru ondo emateaz landara diabetatu izan zituen toki asko Orinoko ibai inguruan.
Azkenik, Azpeitiko Loiolan jaioa zan Aita San Ignazio ill-ezkorra ere, eta bera bataiatu zan Pontea ondo gordea arkitzen da zillarrezko txapaz guztia estalia. Santu glorioso onen izen gozoa eta beraren mirari andiak, mundu osoak daki dirala adigarriak eta arrigarriak.
Beasaingo Errian jaio zan San Martin de Loinaz milla bosteun irurogei ta seigarren urteko uztaillaren amaseigarren egunean, eta martirizatu zuten Japongo Ugarteetan Nangazaki izendatzen dan Urian milla bosteun laurogei ta amazazpigarren urteko otsaillaren bostean, eta Urbano zortzigarrenak Santuen artean ifini edo kanonizatu zeban milla seieun ogeita zazpigarrenean. Geroztik beneratzen da Amunarro deitzen dan jaiot-etxe berarenean milla seieun ogeita amairugarren urtean berariaz artarako egiñeratu zan Kapillan, eta Probinziak bere gastuz etxe aren aurrean eragin zeban Elizatxoan.
Bergarako semea zan San Martin de la Ascension, Agirreren etxetarretakoa, Japonen martirizatua milla bosteun laurogei ta amazazpigarren urteko otsaillaren seigarren egunean; bañan despitatzen dio Vergarari Beasaingo Erriak, zeña urte gitxiz onontzaño iduki izan dan San Martinen jaioterri egiazkotzat, eta gaurko egunean ere aintzakotzat dauka Gipuzkoako Probinziaren zatirik andienak.
Antonio de Rois y Rozas, Bergaran jaioak biurkeratu zituen liburu Jaungoikoren Uriaren izeneko San Agustinenak, moldizkidatuak Madrillen milla seieun ta amalaugarren urtean eta Anberesen milla seieun irurogei ta amaseigarrenean. Izkribatu zeban Ispillu obetandezko edo Espejo de perfeccion Madrillen argitaratua milla sei eun ta emeretzigarren urtean, baldin ezpada besteren bat izen berperekoa D, Nikolas Antoniok zuzmurra zeban bezala.
Paulo Jose Arriaga, Jesuita, egitade batzuben aurkillea, Habanaren gertuan ito zan urrikala batean milla seieun ogei ta bigarren urtean, Indioen artean bizi izan zalarik ogei ta emezortzi urtean.
Debako Erriak izan ditu seme gogoangarri anitz, zeintzuben artean ezagungarrituena dan Andia Irarrazabalen jatorria. Odol garbiko sustrai ezadetsu onek eman ditu gizon asko armaetarako Españan ta Amerikan azaña andiak egin izan dituztenak.
Erri onetakoak ere ziran Fr. D. Juan de Espila Napolesko Erresuman Obispo, Masera deitzen zaion tokian egon zana; eta D. Pedro de Leizada Obispo Tripoliko izandua, zeñari Eliza artan eman zioten lurra.
Orobat ziran Erri bereko semeak Domingo de Amasa, eta Domingo de Arriola Murgia, biak Kapitanak eta armadan itsasoz serbitzo andiak egindako gizonak.
Donostiako Uriak gai guztietarako eman izan ditu seme argidotarrak, erarik egokienarekin tokirik oberenean arkitu izan dalako; zeintzubek izendatuko ditudan bakotxa beren saillari darraizkiola Eliztarretatik asirik.
Domingo Mancio, edo Mans izandu zan Obispo Baionan amairugarren eunkida edo sigloan.
D. Fr. Juan Esteban de Urbieta Obispo izan zan Napolesen Telleri deitzen zaion tokian.
D. Fr. Prudenzio de Sandobal izandu zan Tuy eta Iruñeko Obispo, eta Badajoz ta Zamorarako ere autatua.
D. Franzisko Segurola, Arzobispo Zaragozan egon zana jaio zan milla bost eun laurogei ta emeretzigarren urtean, eta bataiatua izan zan Donostiako San Vicenteko Elizan.
D. Fr. Franzisko de Ganboa, Agustinoa, Teolojiako Maisu ta erakuslea Salamankan, Erregeren Predikari-nagusia, Obispo esleitua Amerikan, de la Paz izendatzen dan lekurako, D. Juan de Austriaren konfesorea, Obispo Koriakoa, Arzobispo Zaragozakoa, Uri artako bakiregi Santo Tomas Billanuebakoaren ifinlea, ill zan milla sei eun irurogei ta amalaugarren urteko maiatzeko illaren ogei ta bigarren egunean Torresko Markesen Etxeetan, jaioa zalarik milla sei eun ta zazpigarren urteko urriillaren bian, eta bataiatua Santa Mariako Eliznagusian.
Donostiako semeak gitxigokoak izan ez dira Gobernuko lanetan, gudan, itsasoko lanbidean eta osterontzeko eginkizun gizonari dagozkion guztietan. Aurrenengoen artean kontatzen da Don Alonso Idiakez Karlos Kintoren goarpelari eta lenengo konsejukoa, Estremera Santiagoren ordenako Gomendaria, jarraitu zion Enperadoreari Tuneza egin zeban bidajean. Berak zekutsala egin zan milla bosteun ta berrogeigarren urtean, Españarekin Franziaren arteko alkardadea, Martizti Enperadorearena Parisa etorri ezkeroztik, eta biraldu zeban Enperadoreak Españara Prinzipe Felipe bigarrenarengana, Infanta Doña Mariarekin Duke de Orleansen ezkontza erabakitzera, ematen zitzaiozkala dotetzat Flandesko batiztunak.
Idiakez Donostiako seme argidotar au Alemaniatik Españara zetorrela Sajoniako ibai bat igarotzeko tenporan ill zuten Luteranoak milla bosteun berrogei ta amalaugarren urteko garagar-illaren irugarren egunean, zeñean eralleak izandu ziran zemaituak merezi zuten bezala Garibai, ta Sandobal jakintiak esaten dutenez. Beraren gorputza ekarri zan Donostiara, eta arkitzen da lurpetua kapilla nagusi Konbentu San Telmokoan, zeñaren eta Dominika Donostiako Antigukoen Ipinlea izandu zan bera.
Don Juan de Idiakez, seme Don Alonsorena, Felipe bigarren eta irugarrenaren goarpelari onbidekoa, Gomendari Leongo, Konselluko Dianagusi, Biralkin Genoban ta Venezian, izan zan gizon arretatsu eta oitura onakikoa; ill zan Segobian milla seieun, ta amalaugarren urtean urri-illaren amabian, eta beraren gorputza ekarri izan zan San Telmoko Konbentu Donostiakora. Uri guztia proguko modura duloz janzia irten zan beraren errezibimendura Oriamendiko gañeraño.
Don Migel Okendo, zeñari Felipe bigarrenak biraldu izan zion Aranjueztik titulu Jeneral itsasoetakoa milla bost eun irurogei ta amazazpigarren urteko maiatzeko illaren amairugarren egunean egiña, jaio zan beraren izeneko etxe Purubetar Donostiako murruaz kanpotik Uliako ondartzaetan gaurko egunean ere agiri dan artan. Gizon argidotar onek egindako azaña andiak kondaira askotan daude ezarriak. Beraren seme Don Antonioren egikera miraritsuak aipatu ditut lenago, guztiak osotoro ez bada ere, gudari errutsua izandu zala aditzera emateko lainbat.
Oroitpen argidotarra merezi dabena da Jeneral Don Migel bigarren Okendo, seme Don Antoniorena, zeña izan zuan ezkontzaz kanporakoa Doña Ana de Molina Andre leñargiti Torrejimenokoagan. Milla seieun, berrogei ta amaseigarren urtean Kantauriako eskuadraren Jeneral zegoela egindako serbitzo andien bidez izandu zan Felipe laugarrenaren gogokoa. Lanbide onetarako ekidatu zituen sei Galeon eta patatxe bat; milla seieun, irurogei ta irugarren urtean bere kontura eragin zituen beste ontzi bi armada Ozeanokorako, zeintzubetan serbitzatu zuten Kapitan beraren bi seme Don Migel Karlos eta Don Jose Okendok.
Jeneral Don Lorenzo de Ugalde Orella, zeñaren azañak dira guztiz andiak, batez ere Filipinasetako itsasoetan milla seieun berrogei ta seigarren urtean eta berrogei ta zazpigarrenean Holandesaren armada emezortzi bajel gudakoen kontra egindako pelea gogorra, zeñak iraun zeban arratsaldeko zazpi orduetatik bigaramun goizeraño, gizon bat bakarra ere Kapitanatik galdu bage; eta bost baizik ez Almirantetik ere. Bizarri andi au egin zebalako errezibitu zuten Manilan olagaratze andiakin Uri osoak eta bertako Gobernadore Don Diego Fajardo jaunak.
Don Markos de Aranburu, galeon Indiaetakoen Jenerala, zeñak Eskuadra bat kidatu zeban Ribadeotik Lisboara milla seieun ta seigarren urtean. Don Juan de Etxebarri Konde Villalcazarkoa, Markes Villarrubiakoa, lau aldiz galeonen Jenerala. Don Juan Domingo Etxebarri beraren anaia, Jeneral ontzidietakoa. Don Agustin Diustegi, zeña ezagungarritua izan zan asko Flandesa, Rochelara, eta Burdeosako bidaje eta Kartagena Indiaetakora, eta Habanara egindako irteeraetan. Don Bartolome Urdinso Jeneral eskuadrakoa milla zazpieun ta amazazpigarren urte inguruan ezagutua. Don Blas de Lezo, gizon gogoangarria, Kartagena Indiaetakoa ertsitua zegoela, Almirante Vernonen kontra gordezkeratu izan zeban España guztiaren pozkida beterako milla zazpieun ta batgarren urtean. Almirante urgullusu onek ponpareriaz eranzatu zeban metallu batean Jeneral Lezo belauniko beraren oñetan jarririk ezpata eskura ematen ziola, garaipenaren segurantza beretzat kontatzen zebalako. Metallu au agertaratu zeban Maisu Florezek.
Don Antonio Alliri izan zan Almirante itsasoko Indiaetara bideko armadan. Don Hernando Martinez de Aranburu, Karabelaskoan. Filipinasetarako bidajean lagundu zion Jeneral Don Juan Ronkillori milla seieun ta amargarren urtean. Don Jazinto Antonio Etxebarri, Don Juan eta Don Juan Domingo Etxebarri Jeneralen anaia, irurak Domingo Etxebarri Sekretarioaren semeak, eta Pedro Etxebarri milla laureun, berrogei ta amargarren urte inguruan Nafarroako Errege Don Juan bigarrenaren goarpelari izan zanaren jatorriak. Oraindik galdu bage eta osorik zintzoro gordea arkitzen da karta bat D. Jazinto Antonio Etxebarri Almiranteari bere ama Doña Maria Ana de Loberak milla seieun ta berrogeigarren urteko apirillaren amalauean egiña, esaten ziolarik menazki, ezen, bere anaia ondraduak idurikatu zitzala eginpide guztietan. D. Antonio Isasi Gipuzkoako Eskuadran Almirante zan milla sei eun ta amabigarren urtean, eta egin izan zituen zuzenkiro Jeneral D. Antonio Okendoren tokian berari zegozkion lanbide guztiak.
D. Pablo Agustin de Agirre ontzi Kapitana izandu zan ezagungarritua iru Ingeles ontzi el Oxford, Keut, eta Lenox irurogei ta amarna kanoikori gogor egin izan zielako bere menpeko La Prinzesa bakarrarekin Ortegalko bukaeraren goiendean, goizeko zortzi
orduetatik illunabarrerañoko guztian milla zazpi eun ta berrogeigarren urteko apirillaren emeretzigarren egunean. Gertakari au zearo ta luzeago paper anitzetan izkribaturik zabaldua arkitzen da, eta bereziki Utretxko gazeta maiatzeko illaren amaseigarren egunean, eta Felipe bostgarrenak garagarrillaren ogei ta iruan Kapitan Agirre berperari igorri ziozkan argibideetan; bai ta ere, beraren etxe argidotarreko oroitpenetan.
Kapitan D. Joakin de Agirre ta Okendo, zeñak enkargu goienengoaren bidez Erregezko agindeak baturik, egiñeratu izan zeban itsasorako bear zan lege zuzena, zeñari zatirik andienean D, Jose Mazarredo Jeneralak berriro azken esku-ukitua eman zion. Geroztik izandu zan, jarduera onetarako lendabiziko aldian esleitutako Jenerala-nagusi eta ill zan Guatemalan Dianagusi zegoela.
Don Santiago Zuazola; izkribatu zeban onek libru bat itsasoz dabiltzanentzako baliosoa txit, non ifinten zituen toki guztietako izen erazkoak, eta gudarako ondo armatua egon bear daben ontzi batek bear dituen prestamen guztienak, eta moldizkidatu zan Kadizen guardadi itsastarren ikasbiderako, zeñaren zuzendari ta kontuartzalle bera zan.
Don Migel Santos de Kamino Kapitan itsasoko ta gudakoa, Fernando seigarrenak emandako agerien bidez egin zituen serbitzo andiak Amerikako itsasaldeetan beraren erreinaldian.
Don Santxo de Leiba, Kapitan Jeneral Gipuzkoakoa, milla bosteun, berrogei ta amazazpigarren urtean, beste Don Santxo de Leiba Kapitan Jeneral Gipuzkoakoaren semea, eta Don Antonio de Leiba ots andikoaren illoba bere argitasun ta jakinduariaren bidez gai askotarako izandu zan gizon andia txit.
Don Alonso Idiakez, Duke Ciudad Realkoa Birrei Nafarroakoa, Kapitan Jeneral kaballeriakoa, eta Maeste de Campo Milango Estaduetakoa, Komandante Jeneral eta Koronel Erregiña Doña Ana de Austria, eta Isabel Borbongoaren emoitzak Bidasoan egin ziradenean, Don Juan de Idiakez goarpelari onbidekoaren seme egiazkoa, izandu zan guztiz gogoangarria, eta Flandesko gudan eta Franziaren alkardade Hugonotesen kontrakoan agertu izan zeban balorea eta bere egikerak txit dira andiak Dierriaren Kondairak esaten debanez; eta onts-andiko diakinde edo funzio Bergopzon, San Kintin, Noion, Txarlemon, La Txapele, eta beste anitzekok egin zuten aomen andikoa beraren izen gozo jatorri garbikoa. Gizon andi au ill zan Milanen milla seieun ta emezortzigarren urteko urri-illaren zazpigarren egunean, eta beraren gorputza ifini zuten gordetzen Kaputxinoetako Konbentu batean, Donostiako San Telmora bere aurrekoen lurpetokira, edo Bermeoko San Franziskukora aldatzeko.
D. Juan Alonso Emmanuel de Idiakez, seme D. Alonsorena, Markes de San Damian, eta ill zitzaionean bere aita Duke de Ciudad Real, Kapitan Jeneral Galiziakoa, semetzat artu zeban Duke de Saboiak, zeñagandik izena gelditu zitzaion Emmanuel.
D. Tomas de Andaia, Mariskal ta Jeneral Manilako kanpoetako, Kapitan Jeneral Kanariasetako milla zazpieun ta amabigarren urtean D. Manuel de Andaia Obispo Oviedokoaren aita.
Irakastun Santander juriskonsulto ospatsua, Errege Fededun Don Fernando eta Doña Isabelen aditzallea. Agustin Krabaliz; milla bosteun, irurogei ta laugarren urtean izkribatu zeban España ta Franziaren lenentasun edo prezedenziaren gañeko ilkuskaia. Lizenziadu Kristobal Lopez Zandategi, Jeneral Don Antonio Okendoren aitasaba amaren aldetik, eta Luis Kruzat, zeintzubek argitara eman zuten, edo emateko moduan ifini zuten Probinziaren enkarguz beraren Fuero, lege, eta agindeen bilguma berriztatua.
Don Luis Etxezarreta, Katedratiko eta Erretore Oñatikoa milla bosteun, laurogei ta amaikagarren urtean gorputz izkirazko aren zuzenbidea Felipe bigarrenaren aginduz egin zanean. Gizon au jakintsu zan txit, batez ere, Griego, Hebreo ta Latin itzkuntzetan.
Juan Kruzat, itzkunzaen azaldari edo interprete Lisboan zegoena, bazekizkien Tudeska, Polaka, Rutena, Italiana, Flamenka, Franzesa, Ingelesa, Latina, Gaztelania eta Euskara.
Domingo Lizaso, Donostiako Zuzelekuaren-zaia; izkribatu zituen bi tomo andiak titulu onekin, Nobiliario de la Provincia de Guipuzcoa, Generalogia de sus Solares mas distinguidos; egitade maitagarria txit bere lanbidean; zeñaren aipamena egiten daben Aita Henaok Kantauriako anziñaeraetan.
Fr. Manuel Bizente Etxebarri, Dominikoa, Konde Villalcazarkoaren semea; izkribatu zeban Probinzia Gipuzkoaren ondrari darrazkion gauza baliosoen gañean, eta milla zazpieun ogei ta amabostgarren urtean aurkeztu zion Donostiako Urira baturik arkitzen zan Batzar guztiakikoari; bañan etzan iritsi izan moldizkidatzera, beste geiagorekin ere gertatu dan bezalaixen.
Aita Agustin de Kardaberaz, Jesuita, izen andiko Misioa. Euskaraz eman zeban argitara itzkera eder bat milla zapieun irurogei ta batgarren urtean Iruñean moldizkidatua; zeñetan arkitzen diran ezarriak argi eta garbi, itzkuntz maitagarri are lendabiziko onetan zer nai gauzaren gañean gaindiro itzegiten bear diran neurri zuzen egoki edertasunik andienekoak;
izkribatu ere zituen deboziozko libru eder onak, moldizkidatu direanak asko aldiz. Aita Domingo Meagher, Jesuita, eta Teologo andia zan bezala Valladolin goienengo mallara igoa, lotostari edo poeta oberenetakoa ere zan Gaztelaniaz eta Euskaraz. Berak moldatutako itz-neurtu askoren artean jostalluenetako bat, ardoak gizonari ematen dion atsegintasunari dagokiona, zortzikoan jarria ara emen;
Gizon bat ardo bage
Dago erdi illa,
Marmar dabiltza tripak
Ardoaren billa:
Bañan edan ezkero
Ardoa txit ongi,
Gizonik txatarrenak
Balio ditu bi.
Don Jose Santiago de las Casas, zeñak milla zazpieun berrogei ta emezortzigarren urtean Madrillen moldizkidaturik agertaratu izan zeban tomo bat sorkari berria, eguzkiarekin munduak artu daben auzia erabaki naiean izkribatua.
Don Vicente Lardizabal Sendagin ospatsua; zeñak argitara eman zituen bi liburu, bata, Sargazoren indarrak nolakoak diran eskorbutoren kontra, eta bestea, itsasoan dabillen jendeak izan oi dituen gaixo ta eritasunean gañean.
Don Manuel Ignazio de Agirre, Gipuzkoako Probinziaren Goarpelari izan zana, zeñak izkribatu zeban lurrak ongarritzeko margaren gañean. Don Franzisko Jabier de Lariz, Apaiza, Katezismo Euskarazko biren aurkillea, bigarrena moldizkidatu zan Madrillen, bere iraulkera Gaztelaniazkoarekin. Don Juan Jose de Zuaznabar, zeñak izkribatu zituen paper balioso anitz, Darsena berri Pasaiako itsasarterako egin bear zanaren gañean. Juan Perez de Erzilla, milla bosteun, irurogei ta amalaugarren urtean kanoi berri bat sortu izan zebana. Andres Loide, orobat milla seieun, ogei ta seigarren urtean alkabuz bat bost tiro batetan ematen zituena egin izan zebana. Don Luis Liñan y Vera gizon jakintsua lankaikintzan, zeñak egin zeban zurezko zubi bat Pasaiako itsasartea garbitzeko.
Migel de Santa Zelai, argin-maisua, zeñak Juan de Urrutiarekin altxatu zeban San Bizenteko Eliza milla bosteun ta zazpigarren urte alderontz. Ambrosio de Bengoetxea, eta Juanes de Iriarte ere argin maisuak jardun zuten Eliza bereko Erretablo ospatsua egiten milla bosteun laurogei ta seigarren urtean. Felipe Arizmendi, Eskultore igaro dan eunkida edo siglokoa. Migel de Olarreaga, pintatzalle oberenetakoa bere langintza Erroman estudiatu ta ikasia; eta Juan de Etxaide, zeñak agertu zeban bere izeneko Portua, Euskaldun lagunkidari milla zazpieun, irurogei ta amabigarren urtean Terranobaren agertzeaz itzegitean esaten zitzaion bezala.
Elgoibarko semea zan D. Fr. Domingo de Alzola Obispo Guadalajara España berrikoan egon zana.
Elgetako Errian jaioak ezagutu dira gizon argidotar anitz; beren artean kontatzen da Don Andres de Orbe y Larreategi, Arzobispo Balenziakoa, Inkisidore Jeneral eta Gobernadore Konseju Kastillakoa, Aigiozarko mugapean arkitzen dan baserri-etxe Orbe deitzen zaionaren jatorria.
Ernaniko semea zan Kapitan Juan de Urbieta, Pabiako batallan milla bosteun ogei ta bostgarren urtean Franziako Errege Franzisko lenengoa arrestatu izan zebana; zeñaren gorputza arkitzen dan lurperatua Erri bereko Eliza nagusian Ebanjelioko aldean bere obiandearekin. Erri au ondratu ere dute D. Fr. Juan Esteban de Urbieta, Obispo Telesiko Italian izan zanak, Arbiza jaun Obispo de la Puebla de los Angeleskoak eta beste geiagok.
Errezilko semea zan Aita Fr. Domingo Herkizia, zeñak nozitu zeban martirioa milla seieun, ogei ta amairugarren urteko aboztuko illaren emezortzigarren egunean.
Errenteriako Erriak eman izan ditu seme argidotar anitz; zeintzuben artean ezagungarrituenak izan dira Don Martin de Renteria Uranzu, Jeneral itsaso Ozeanokoa, bere errutasun eta jakinduariaren bidez Enperadore Karlos bostgarrenaren naierakoa txit. Don Pedro de Zubiarre edo Zubiaur, Jeneral ospatsu itsaso Ozeanokoa Felipe bigarren eta irugarrenaren denporan. Juan Perez de Renteria, goien aipatu dedan Don Martinen semea. Juan de Isasti Kapitana. Martin Perez de Irizar Kapitana. Juan Lopez de Isasti Kapitana. Domingo de Irizar Alfereza. Don Martin de Zamalbide Jeneral itsaso Egoaldekoa Felipe laugarrenaren denporan. Don Martin de Zubieta, munduaren ziazaldari andia, zeña joan izan zan Magallanesko itsas-estuaren agerteratzera milla, bosteun, laurogei ta bostgarren urtean. Kristobal de Gamon, Astearen izenarekiko libruaren Aurkillea eta bi tomo poesiakoak amaseigarren eunkidaren azken-alderontz Leon Franziakoan argitara eman zituenak, Errege Fededunaren konsejatzalle mami arkitzen zala; eta beste onelako gizon balio andiko asko txit eman izan ditu Erri onek, batez ere armaetarako.
Eibarko Errian jaio ta aziak ezagutu izan dira gizon gogoangarri anitz letra ta armaetarako, zeintzuben izenakin egiñeratu leikean lista andi bat. Oen artean guztiz argidotarrak izan dira D. Fr. Ignazio de Mallea, Obispo Rio de la Platakoa. D. Fr. Andres de Ubilla Obispo Txiapakoa. D. Fr. Esteban de Alsua Kubarako esleitua. Domingo Martinez de Orbea, Zaldun Santiagoren ordenakoa, Enperadore Karlos bostgarrenaren Tesorero jenerala. Beraren anaia Juan, gobernutari eta Tesorero jeneral Aragoiko Erresumakoa. Kapitan Juan Lopez de Aritxulueta, Karlos bostgarrenaren denporan Indiaetarako armadan Jeneral izan zana, eta bere Galeon La Flor de Lis deitzen zitzaionarekin azaña andiak egin zituena. Franzisko de Ibarra, Zaldun Santiagoren ordenekoa, Komisario jeneral Holandan eta Konsejatzalle gudako Felipe bigarrenarekin egon izan zana. Diego de Ibarra zaldun ordena berekoa, eta Galizia berria irabazkidatu zutenetako bat. Franzisko de Ibarra beraren illoba, eta Martin Lopez de Ibarra, Bizkai berriaren irabazkinzalleak. Erri onetako Etxe purubetar anitzetan arkitzen dira beretako jatorri argidotarren ekantza edo erretratoak. Etxe Dorre Isasirenean dago Don Felipe laugarrenaren seme Infante Don Franzisko Fernandoren ekantza eiztari janzian eskupeta eskuan eta txakurra aldamenean dituela. Errege onek berak milla, seieun ogeita amargarren urteko garagarrillaren lenengo egunean Madrillen egindako txartelaren bidez, infante onen persona aziera ona emateko ifini zuten D. Juan de Isasi Idiakez Zaldun Santiagoren ordenako ta Erri bereko jaiotarraren eskuetan, non ill zan infante au milla seieun ta amalaugarren urteko maiatzeko illaren amaikagarren egunean, eta beraren gorputza eraman zuten Eskoarialko Elizara urte bereko laurenbat santu egunean.
Gatzagako Erriak bere semeen artean kontatzen du D. Jose de Garro, zeñak Buenos-Airesen Kapitan Jeneral zegoela Portugesai artu izan zien Ugarte Sakramentukoa edo La Isla del Sacramento milla seieun laurogei ta bostgarren urtean, eta indartu ere zeban Valparaisokoa; gisa berean Kapitan Jeneral izan zan Donostiako Urian, non ill zan milla zazpieun ta bigarren urtean. Gizon argidotar au Mondragoin jaioa bazan ere, beraren gurasoak eta aurreragokoak ziran Gatzagakoak, non eragin zeban Jauregi bat Elizaren aurrean, ifinten ziolarik bere jatorriko Etxearen izena.
Gudugarretan arkitzen dan etxe purubetar Mujika izendatzen danaren jatorria zan D. Franzisko de Avila y Mujika Kardenal Jerusalengo Santa Kruzen izenekoa.
Getariako Erriak seme argidotar anitz azi izan ditu. Guztien artean ezagungarriena da lenago izendatu dedan Ugarotar Juan Sebastian de Elkano, zeñaren gurasoak ziraden Domingo Sebastian de Elkano, eta Doña Katalina del Puerto, guztiak Getarian jaioak. Juan Sebastian izan zan munduari jira osoa lendabizi eman ziona bere ontzi La Victoria deitzen zitzaionarekin, zeña milla bosteun ta emeretzigarren urtean Magallanesekin irtenik, milla bosteun ogei ta bigarren urteko agor-illaren seiean sartu zan jira egiñik San Lukas de Barramedan, eta azaña andi onen saritzat Enperadore Karlos bostgarrenak eman zion Eskutarman beti betiko ezagungarri mundu osoaren idurina izkribuz jarririk primus circumdedisti me. Gipuzkoatar gogoangarri au ill zan milla bosteun ogei ta seigarren urteko aboztuko illaren bostgarren egunean, Kapitan Jeneral armadarekin Malukora zijoala; eta beraren obia arkitzen da jasoa Don Pedro de Etxabe ta Asu Zaldun Kalatrabako habitukoak milla seieun irurogei ta amaikagarren urtean. Azkenean Don Manuel de Agote Erri onetako jaiotarrak bere kostuz goratu dio tallu bat zazpi oñ luzeko irozpearekin, zeña egin zeban Don Alonso Giraldo y Bergaz, Ikasola erreal San Fernandokoaren zuzendari eta Erregeren Ganbarako Otallugilleak, eta Plaza agirikoan arkitzen da ifinia marmolezko irozpe andi goiti baten gañean iru malla zabal ederki apainduak aldamenetan dituela, eta utsunetan izkribatua dago Latiñez, Erdaraz eta Euskaraz berak egindako azaña andia; eta beraren jaiot-etxeko jaun ta jabeak eskubidea emanik egiña arkitzen da toki berean kapilla bat Santa Maria Magdalenaren izenekoa. Erregek eman zion Gallaldiak, Illkokas Irakastunak, Garibai jakintiak, eta Pedro Montesano ernaiak esaten dabe, ezik, alik eta Juan Sebastian Elkanokoak ekarri izan zituen arteraño etzirala ezagutzen Españan kanela, klaboa, eta intxaur jakikaia edo nuez de especia.
Erri onetako semeak ere ziran Antonio de Urkiola, Erregeren ontzidi ta Galeonkintzako Benaitari nagusia eta Jeneral Kantauriako Eskuadrarena. Baltasar de Urkiola beraren seme Kapitana. Kristobal de Basurto Kapitan itsasokoa et ontzikintzallea. Lopez Martinez de Zarauz, Erregeren Konsellukoa Don Enrike laugarrenaren denporan. Juan Lopez de Ibartola, Sebillan sal-erosiko kontuak ematen ziran Etxean kontatzalle nagusi ogei ta emezortzi urtean egondu zana. Juan Lopez de Zarauz, kontatzalle armada Indiaetako guardadiarena. Juan Saez de Aranburu, orobat kontatzallea. Don Antonio de Arriola Alferez, Kapitan Don Pedro Vicuñaren, eta gero Sarjento nagusiaren Aiudante Lonbardian. Juan Martinez de Asu, zeñak egin izan ziozkan Erregeri serbitzo andiak. Don Domingo de Buenetxea Kapitan ontzikoa ta Ugarteak ezagutzera joan izan zana. Beraren anaia Don Franzisko Buenetxea Kapitan Fragatakoa, urte askotan Errege serbitzatu zebana leialkiro. Juan Bautista de Buenetxea, Kapitan armada errealekoa, itsas-gizon aitua ta asko ikusia, eta Errege jaunak guztiz maite zebana. D. Franzisko Etxabe, zeñak izkribatu zeban Liman, Arzobispo bertan izandako Santo Toribioren kanonizazioaren bidez Uri ark egin izan zituen diakinde andien gañean. Zarauz deitzen zaion Etxe Purubeko seme argidotarrak izan ziran Errege Don Juan, eta Don Enrikeren Konfesoreak.
Idiazabalko Erriak oroitezgarrizko denporatik irozotzen du oiturazko gallaldia bat guztiz begiragarria, nondik norakoa, eta zeren bidez daben denporaren luzetasunak atzendua daukana, bañan arreta andiarekin zintzoki ta maitaro gordetzen dabelako, iñork ere bide onez eragotzi ezin leikiona. Pazkua Espiritu Santuko irugarren goizean ordubiak alderontz Batzartar jaunak beren Apaiz Meza esatekoarekin etxe bakotxatik gizonezko bat dutela, danboliña soñulari arturik, irteten dira prozesioan San Adriango aitz zulatura, eta Segurako Erri ta Zegamakoan igarotzen da bere prozesioarekin Idiazabalko Alkatea zigor altxatua eskuan dabela, eta aurretik danboliña soñulari San Ignazioren martxa gozoa joaz. Izendatu ditudan Erri bietan ezkillak errepikatzen diozkate prozesio oni, zeñaren etorrera gutxi gora beera izaten dan eguerdiko amaika orduetatik amabietarontz. Diakinde edo funzio gogoangarri au ikustera joan izandu naiz berariaz Segurara, non berari begira egon nintzan, esan al guztien gañeko pozkida betean, Idiazabalko Erri zintzoak bere aurreragoko gurasoetatik daben oitura maitagarria aiñ zuzenki irozotzen dabelako urteak millaka joan ta ere.
Irunaranzungo Erriak izan ditu seme argidotar anitz izendatzea merezi dutenak. Don Santxo de Urdanibia Jeneral itsasokoa, zeñak dotatu zituen Kapillau, Mediku, Barbero, Botikario, eta Hospitalzaiaren plazak, eta ogei ta lau oatze Erri bereko gaixo ta eri beartuentzako.
Don Gregorio de Legia Felipe irugarrenaren konsejukoa, eta beraren Sekretario Indiaetakoan. Don Juan Bautista de Arizmendi Habanako Morro deitzan Gazteluko Gobernadorea. Don Lukas de Berroa, Maese de Kanpo eta Gobernadore Ugarte Santo Domingokoan Karlos bigarrenaren erreinaldian. Don Franzisko de Berrotaran, zeña izan zan Errege onek biraldua milla seieun, laurogei ta amabigarren urtean Karakasko Uri eta Probinzia Venezuelakora Kapitan Jeneral, eta beraren serbitzo onen bidez eman zion titulu Gaztelakoa Markes del Valle de Santiagoren izenarekin. Don Bartolome de Urdinsu ta Arbelaiz, Jeneral egoialdeko armadan zala egikera andiak egin izan zituena, ill zan milla zazpieun ogei ta seigarren urtean.
Larraulko semea zan D. Franzisko de Tolosa edo Anzola, izen onetako etxe purubetar Erri berekoan jaioa San Franziskuko Erlijioan Jeneral, eta Ubispo Tuin egona, ill zan milla ta seieungarren urteko agor-illaren bederatzigarren egunean, Katedral berean Epistola aldeko kapilla nagusian arkitzen dan obia estaltzen daben arlosako izkribuan irakurten danez.
Lazkauko Erriak seme argidotarrak ez, ezik, eman izan ditu Etxeandra gogoangarriak ere. Doña Maria de Lazkano Erri onetako alaba eta alargun D. Antonio Okendorenak milla sei eun ta berrogeigarren urtean, eta milla sei eun ta berrogei ta amargarrengoan ifini zituen bi Konbentu, bata Santa Teresa Karmen ortozekoa, eta bestea San Bernardoren ordenakoa Santa Anaren deiarekin. Etxe andra onek berak jarri ere zeban Donostian Jesuitaen dakiregia, zeñaren jatorria izanik Gipuzkoan dan argidotarrenetakoa, Erriko Elizaren alboan dauka anziña anziñako Jauregi ospatsua, eta beraren jaun ta jabe gaurko egunean arkitzen da Markes de Valmediano. Etxe ondra andiko onek eman ditu seme argidotar anitz armaetarako, zeintzubei Nafarroako Erregeak izkribatzen ziezaten lengusuen izenean. Jauregi berean zintzoro gordeak daude, bada, oraindik karta berperak.
Legazpiko semeak ziran D. Diego Aszensio de Vicuña Almirante Jeneral itsasoko ta leorrekoa; D. Tomas de Vicuña Intendente jeneral Marinakoa, Kapitan ertzgoitikoa, zeñak ekarri zeban D. Karlos irugarren Jauna Napolestik Españara; D. Jose de Lardizabal y Vicuña, Barzelonako adiundean aurrena salatzalle, eta gero aditzalle ta eronle, eta azkenean haziendako konsejatzalle egondu zana ill zan milla zazpieun irurogei ta amaseigarren urtean. Orobat izan zan Erri onetan jaioa, edo beintzat bertako jatorria, Jeneral ospatsu Migel Lopez de Legazpia, Filipinasetako Ugarteen irabazkintzallea.
Lezoko Erria ondratu izan dute anitz bertan jaiotako seme argidotarrak gudako egikeraetan ez ezik, letraetako lanbidean ere. Don Juan Martinez de Lezo, Eliza bereko Erretorea, izanik gizon balerosoa eta jaiot-erriaganontz amodiozko naitasun bero bizi gartsuarekikoa, milla bosteun ta ogeigarren urtean, Franzesak Ondarribi-alderontz azaldu ziradenean, Erri inguruko jendea sutunpadiarekin arturik, Olearsoko muñora igo, ta eraso izan zion etsaiari portizki, baita atzeratu ere kalte andiak zituela.
Don Domingo de Lezo, Kuzkon Obispo zegoela ill zan milla bosteun berrogei ta amabigarren urtean. Don Lope Isasti, Benefiziadu Eliza berekoak izkribatu izan zeban Probinzia Gipuzkoaren kondaira, milla seieun ogei ta bostgarren urtean, eta arkitzen da oraindik moldizkidatu bage, zeña amar onza urre pagaturik eraman izan zeban Madrillera bertan bizi izatez zegoen Euskaldun ernai batek milla zortzieun ogeita amairugarren urtean. Don Franzisko de Gainzak izkribatu zeban Irun-aranzunena, zeñari deitzen dion bere Erria, jaioa dalarik Lezon, milla seieun berrogei ta emezortzigarren urteko azaroko illaren zazpigarren egunean; beraren egitadea moldizkidatu zan Iruñean milla zazpieun ogei ta emezortzigarren urtean. Erru andiko Juanot de Villaviciosa nagusiena izandu zan Probinziako Eskuadra baten Jeneral izendatua milla bosteun laurogei ta bigarren urtean Franzesen kontra irteteko. San Migelko Ugartearen urrean egin zuten batalla, eta Juanot garaillari ill zan ondra andian bi bala alkabuzekoakin. Errege Jaunak saristatu zeban beraren balorea onen seme Don Migelengan, zeña iritsi zan Almirante izatera. Orobat izan ziran Juanot txikia ta Juanetxo, guztiak lenengoaren ondorengoak, beste geiagorekin itsasgizon ernai azkar gudari gogorrak.
Mondragoiko Erriak seme argidotar anitz eman izan ditu gai askotarako. Don Kristobal de Mondragon eta Otalora izandu zan Flandesko gudaetan serbitzo andiak Erregeri egin ziozkana, zeñaren leialtade ta balorea izanik gaiñ gañekoak bere agindeko zaldidiarekin porrokatu izan zeban Konde de Mauriziorena, Felipe de Nassauk gobernatzen zebana, eta ill zan milla bosteun, laurogei ta amaseigarren urteko illbeltzean, bere azaña andiaren oroitpena beti betiko uzten zebala. Maistre de Campo Don Jose de Garro jaio zan Mondragoin milla seieun ogei ta irugarren urtean, eta izandu zan Gobernadore Tukuman, Buenos-Aires, eta Txilen, zeña il zan Probinzia onen Presidioetako Kapitan Jeneral zegoela. Maistre de Campo jeneral Don Franzisko de Ezteibar zori onean izan zan Erregeren indar leorreko ta itsasokoen agintari Filipinasetan Txino eta Ingelesen kontra, non egin izan zituen serbitzo andiak ogei ta bost urtean, eta emendik biurtzen zala ill zan Verakruzen milla seieun irurogei ta bederatzigarren urteko uztaillaren emezortzigarren egunean. Jeneral Don Jose de Iramain ill zan Potosiñen milla zazpi eun ta berrogeigarren urtean. Don Migel Ruiz de Otalora, Eronle Iruñean, Dianagusi Mejikon, eta goienengo Konseju Gaztelakoa izandu zan. D. Domingo de Okariz, eta bere anaia Don Rodrigo de Okariz izan ziran Ministro, Konseju erreal berean. Don Juan de Andikano, Konde de Monterron, milla seieun, laurogei ta amaikagarren urtean izandu zan aipatu dedan aditzañakoa. Don Pablo Antonio de Ondarza konseju hazienda errealekoa. Esteban de Garibai y Zamalloa; mundu osoak daki Euskaldun garbi au zala argidotarra izateaz landara guztiz ernaia. Egia ziertoro onen sinistmenerako entzun bear dezute zer esaten daben Españako Itztegi Luzeazaltar Kondairazkoak bigarren tomoan ogei ta amairugarren orrikatik aurrera.
«Esteban de Garibay y Zamalloa, el cual considerando las fábulas y consejas que afeaban y aun desfiguraban los verdaderos hechos de nuestras memorias históricas, la poca ó ninguna diligencia de los escritores en reconocer los archivos, y en ellos los documentos coetaneos, y conociendo el vacío inmenso de nuestra historia nacional, y que España, rica en acciones y acaecimientos gloriosos dignos de la posteridad, carecía de una obra metódica, trabajada con crítica sobre instrumentos legitimos y originales y que los abrazase todos, acometió el primero la ardua y gloriosa empresa de escribir el compendio historial de estos Reinos, y le concluyó felizmente en Mondragon con tanto mayor mérito, cuanto mas grandes y multiplicados fueron los obstáculos qne tubo que vencer su loable constancia, comenzando desde luego un camino no hollado ni trillado hasta entonces ; reconoció archivos, emprendió viajes, sufrió repulsas, y sin interes, ni auxilio ni proteccion, animado de un amor verdaderamente patriótico, y de aquel moderado deseo de gloria y honor que es lícito apetecer, perfeccionó y publicó su Historia General de España. Y aunque muchos claros varones, tomándole por modelo y dechado, trabajaron con infatigable zelo por espacio de dos siglos historias generales y particulares de nuestra nacion, la de Garibay, no obstante de ser la primera y mas antigua, deberá siempre estudiarse y consultarse por los que aspiran al conocimiento del importantísimo ramo de la historia. Tan cierto es que la de Garibay, ademas de su buen lenguage, generalidad y método, está sembrada oportunamente de exquisitas noticias, que con dificultad se hallarán en otros historiadores. M.».
Ezta gitxi autormen au Erdaldunak egitea Euskaldunarentzako.
Motrikuko jaiotarren artean ezagungarrituak izan dira gizon argidotar anitz. Don Migel de Bidazabal Kantauriako Ozeanoko armada Errealaren Almirante izandu zan eunkida amazazpigarrengoan, zeñetan serbitzatu zeban ogei ta amasei urtean. Milla seieun ta amalaugarren urtean eraman zeban Flandesa Eskuadra bat ogei ta bi ontzirekikoa tropa leorreratzekoakin; milla seieun ta emezortzigarrenean Gibraltarko itsas-estuan peleatu zan Mairuen bost ontzi lodiren kontra, zeinzubek Indiaetatik zetozen aberastasun andiakin, eta guztiak garaitu ta bereturik eman izan ziozkan Erregeren Erarioari irureun milla dukat; urte berean arrapatu zituen beste bi ontzi. Andik laster, aipatu dan itsas-estuaren urrean, amar ontzi Españako eta amasei Flandeskoai berak agintzen ziela peleatu izan zan garagarrillaren ogei ta laugarren egunean Mairuen Eskuadra ogei ta zortzi ontzirekikoaren kontra, eta oetatik ogei ta bi garaipendurik libratu zituen milla ta bosteun kristau katibu zeuzkatenak; baita bildu ere kargamendu aberats bat Lanzaroteko Ugartetik zekartena. Eta eunkida onetan merezi dute izendatzea Don Juan eta Don Tomas Idiakez anaia biak, lenengoa, Kapitan Jeneral Martizti errealetako, eta Don Fernando seigarrena Prinzipe zala onen zaintzalle egona, eta bigarrena ere orobat Kapitan Jeneral Martizti errealetako, Goberanadore eta Kapitan Jeneral Andaluziakoa, zeñaren oroitpena ospatsua dan Kadizen eta Portu Santa Mariakoan, toki bi oetako jendearen ornidurarako iturri geza gozo ugari ederra ifini izan zebalako. Don Antonio de Gastañeta o Iturribalzaga Teniente Jeneral armada errealekoa, eta itsasozko ibilleraren gañean guztiz jakinduri andikoa; izkribatu zituen bi liburu baliosoak txit, bata ugarotarrai zegokiotena; eta bestea ontzigilleentzako guztiz bear dana, zeñak sartu zeban Españan ontzigiteko modu berri ona, eta oraindik gordeak arkitzen dira berak egindako bi molde zeintzubek adierazten dabeen argi eta garbi, gai onetarako iritsi izan zeban jakinduri andia. Euskaldun argidotar au ill zan Madrillen milla zazpieun ogei ta zortzigarren urteko otsa-illaren bostgarren egunean, irurogei ta amabi urte zituen adiñean.
Mutiloako Elizan arkitzen da San Pedroren Erlikia bat bertako jatorri D, Pedro Apaolaza Arzobispo Zaragozakoak biraldua.
Oñatiko Erriak gai askotarako eman izan dituen seme argidotarrak merezi dute nor ta nolakoak izan diraden agertaratzea. D, Juan Lopez de Lazarraga Errege Fededunen Gomendadorea, zeñaren birtute onak daintzen dituen Esteban de Garibai jakintsuak bere liburu emeretzigarrengoan, amabostgarren kapituluan D, Gutierre de Kardenas Gomendari nagusi Leongoaren eriotzaz itzegindakoan, esaten duelarik onela:
«Su encomienda mayor quisieron dar los Reyes á Juan Lopez de Lazarraga, su contador, natural de la villa de Oñate, que habiendo primero servido al mesmo Comendador mayor, vino á tanta privanza de los Reyes que en estos tiempos andaba el Gobierno de la hacienda por sus manos, siendo libre de cobdicia y anibicion, y tan templado, que la encomienda mayor, ni otra cosa jamas quiso tomar, diciendo que en lo que tenia le sobraba. Por esto dando los Reyes la encomienda mayor á D. Fernando de Toledo, y queriéndole dar la contaduria mayor, como tampoco la quisiese recibir, dijole la Reina; Ya sabeis Juan Lopez tan bien como yo las necesidades del patrimonio Peal, y de verdad no se con que os dar sino sarna como Job á su muger. Este tan cristiano varon acabó sus dias en Valladolid en 18 del mes de Marzo, dia lunes del año de 1518, y fué enterrado en el insigne monasterio de la Santísima Trinidad que de monjas de la regla de Santa Clara fundó en Oñate patria suya».
Don Rodrigo de Merkado y Zuazola, Kolejial nagusi eta Katedratiko Hueskan eta gorputz bietako Irakasleari aurkeztu zioten Errege Fededunak Santa Mariako Abadia; Inkisizioko Aditzaña Santua ifinteko denporan izandu zan deitua bear ziraden neurri zuzenak artzeko, bai ta autatua ere bertarako maisu ta agintari aurreengoetatik bat; gañera izandu zan kanonigo Zaragozakoa, Obispo Mallorka eta Siguenzakoa, eta Errege-orde Nafarroako, zeñaren baratxtasun modu andikoaz baliatu izan zan Errege Fededuna, Agramontestar, eta Beaumontestarren berezkiak donarioturik bakean ifinteko, zeñaren eginkizun onetarako talde-aginteak D, Rodrigori biraldutako irakasdeak arkitzen dira Oñatiko Errian ondo gordeak; bai ta ere Luteroren fede austeak denpora berean egiten zituen kalte lotsagarri likitsen eragozpenerako, Karlos V izkribatu izan ziozkan karta maitagarriak. Bereala esleitua izan zan Abilako Obispo, gero Dianagusi Granadako, eta azkenean, esaten eta sinisten danez, Santiagoko Arzobispo izendatua zegoela ill zan Valladolin milla bosteun berrogei ta zortzigarren urtean. Bere ondasunak utzi ziozkan, Errian ifini izan zeban Kolejioari, zeñetan zintzoro gordeak arkitzen diraden, oraindik, beraren alaja aberats anitz Apezpiku izan zanekoak paper guztiakin; oen artean dago bulda bat txit begiragarria, non Paulo irugarrenak ematen dion Don Rodrigori meza esateko lizenzia gauza ariñ batekin baraua ausi ondoan, beraren gaixo-aldi sarritangoai begiraturik.
Aita Antonio de Araoz, Irakasle Salamankan, San Ignazio Loiolakoaren lagun maitea, zeñaren eskuetatik artu zeban Jesuitaren arropa. Izandu zan Españako Komisario Jeneral, ifini zituen bertan amabost Kolejio; bere osaba Pedro Migel Araozkoari burutara eman zion Erri onetakoa jarteko. Karlos Vren alaba Doña Juana Prinzesa Portugalkoak izan zeban bere Konfesatzalle. Esleitua izan zan Toledoko Arzobispotarako, bañan etzeban jarri nai izan iñolako modutan ere. Prinzipe Katolikoen gogokoa txit izandu zan, zeintzubek galdetzen zioten bere iritzia, gertatzen zitzaiozkaten zalanza guztietan, eta ill zan Santuaren anzarekin irurogei ta bat urteko adiñean arkitzen zala, milla bosteun irurogei ta amabigarren urte alderontz.
Irakasle Don Lorenzo Asenzio Otadui eta Abendaño, Etxe Purubetar Otaduikoa, zeña arkitzen dan Uribarruko Etxadia eta Aranzazuko santuarioaren bitartean. Izandu zan Kolejial nagusieneko Alkalan, Katedratiko de Prima de Eskoto ikasola berekoan, Benefiziadu San Migelko Eliza Oñatikoan, Kanonigo Alkalako San Juston, Majistral Cuencan, Obispo Lugon milla bosteun, laurogei ta amaikagarren urtetik aurrera, non altxatu zeban Eliztarrentzako azitetxea San Lorenzoren izenarekin; milla bosteun laurogei ta amalaugarren urteko apirillaren ogei ta bederatzigarren egunean ospatu zeban batzar diozestarra; milla bosteun, laurogei ta emezortzigarrenean aurkeztua izan zan Abilako Obispo, non Jaungoikoari kontu eman zion, bera datzan Obiaren gañeko arrian arkitzen dan izkribuak esaten daben egun ta urtean, zeña dagoen ezarria letra oekin:
D.D: Laurentis Otadui et Avendaño
Episcopus Abulensis, quondam Lucensis,
Regius Consiliarius frequentissimus,
vere pientissimus pater
pauperum et patriae
Oiit 4 decembris anno 1611
Irakasle Don Lukas de Lazarraga, Kolejial nagusi Sancti Spiritus Erri onetakoan, eta Santa Kruz Valladolidkoan; legetako Katedratiko Unibersidade onetan eta gero Ministro Kanzilleriako Uri izendatutakoan, non ill zan pobrekiro, Ministro jakinti bear bezalakotzat jende guztiak zeukala.
Irakasle Don Juan de Lazarraga, Kolejial nagusi Sancti Spiritus Erri onetakoan eta Santa Kruz Valladolidkoan; Katedratiko Kanonesetakoa Unibersidade onetan; Almirantazgo errealean salatzalle; Tarragonako Martiztiaren Aditzalle jenerala, zeñaren leialtade piña eta balore andia ezagungarrituak izan ziran Uri bera ertsiturik zegoela milla seieun, berrogei ta laugarren urtean, eta azkenean Jaungoikoak beregana deitu zeban, Erregeren Etxe ta Gorteko Alkate arkitzen zala.
D. Fr. Kristobal de Lazarraga aurretik esan dedanaren anaia, Zistertarren ordenakoa, graduatua Salamankan, Katedratiko Teolojiakoa Unibersidade onetan, Obispo esleitua Txiaparako, eta konsagratua Madrillen milla seieun ogei ta emeretzigarren urtean, izandu zan goiagotua Obispo Kartajena Indiaetakora, zeñaren menpetasuna artu zeban milla seieun ta berrogeigarrenean, eta geroztik iru aldiz berak berez bigiraturik ill zan milla seieun berrogei ta zortzigarrengoan, beraren adiña berrogei ta iru urtetan igarotzen etzala.
Irakasle Don Gregorio Lopez de Mendizabal, Kolejial nagusi Erri onetan, eta gero Santa Kruz Valladolidkoan; Katedratiko Kanonesetakoa Unibersidade emengoan; izandu zan salatzalle Kanzilleria Granadakoan; Aditzalle Gela berean, Erregeren Etxe eta Gorteko Alkate, Gaztelako Konseju goienengoan, ill zan milla seieun berrogei ta zazpigarren urtean, Ministro garbi maitagarriaren izenarekin.
Don Jose Antonio de Umerez y Miranda, izandu zan Panamako Obispo.
Don Kristobal de Gazteluondo, Kapitan Maese de Kanpo eta Teniente Jeneral Don Albaro Enriquez Kastillokoaren, izandu zan Erresuma Peruko Probinzia Mutilones, Jabalosos eta besteak agerkeraturik irabazkidatzeko Agintari-nagusitzat autatua. Egin izan ziozkan Erregeri guztiz serbitzo andiak, ibillera balioso oetan desegindu zeban bere hazienda, biurtu zan Españara, eta ezagungarritua izan zan Franzesak Ondarribia ertsiturik iduki zeban estura larriko denporan, non egondu zan bere Erriko mutil armatuen Buruzari.
Don Juan Jose de Unzueta Koronel Zaldizkoetakoa, Kapitan Brigada erreal Karabineroena, guraso beartuen semea, bañan odolgarbikoena, eta Erri onetan jaio ta bizi izan direanena, soldadutza utsetik asirik bere egikera prestuen bidez igo zan malla aiñ goititura. Kataluniako Martiztian serbitzatu zeban lenagoko eunkidaren azken aldeko Franziarekiko gudan, non andizkatua izandu zan beraren izena ezin geiagoraño, eta batez ere Villalongako batallan, zeñaren asieran eritzea gertatu bazitzaion ere, erretiratzeko asmorik artu bage jarraitu izan zion bere lanbideari portizki jazarra bukatu arterañoko guztian etsaiaren arrokeriaz beldurtu bage. Gaztigatu izan zion onek, ezagutu zezala ezin zezakeala ezer egin indar andiagoen kontra, eta baldin ezpazan errendatzen tropa guztiarekin, beronen naierara, ganibetaz igaroak izango zirala; zeñari erantzun izan zion, ezik, bazeuzkala armak eta gogoa beraren kontra peleatzeko, eta baldin atakatzen bazeban, ikusiko zala nor geiagoak ziran. Etsaiak artu zeban asmoa emateko atake guztiakikoa, eta bere tropa andiarekin joan zan gure Martiztiaren gordegarri-aurreneko edo banguardia zegoen tokira, zeña arkitzen zan Liers eta zubi Molinskoan, non ill zan Don Juan Jose de Unzueta argidotar balerosoa gogorki pelean ziarduela milla zazpieun, laurogei ta amalaugarren urteko garagarrillaren zazpigarren egunean, bere oroitpena azaña andien bidez illezkor egin ezkeroztik, denpora artako paper agirikoak kantatzen duten bezalaixen. Errege Jaunak saristatu zituen Umantes andi onen serbitzo baliosoak, señalatzen ziozkalarik beraren arrebari eguneko amaika erreal bizi zan arte guztirako.
Koronel Don Santos de Antia, Kapitan sutunpadi errealekoa, Erregeren serbitzoan sartu zan Zaldun berezi edo Kadete milla zazpieun irurogei ta bederatzigarren urtean. Beraren buruzpide gudartarra izandu zan, sarritango enkargu andi eta eraman ekarriko ibillera baliosoetan; arkitu zan bera Amerika eguerdi-aldekoan egin izan zan leorreratzean, eta Santa Katalinako Ugartean gertatutako eginkizun andietan, bai ta ere Sakramentuko erdaliriaren ertsitze eta errendatzean; Gibraltar ertsitua egondu zan denpora guztian serbitzatu izan zeban leialkiro ta portizki; Orbaizeta Eta Eugiko ekida erreal munizioetakoen zuzendari eta eraontzalle egon izan zan Erregek izendaturik, non egin izan zituen aurrerapen andiak txit. Franziarekiko guda Taldeagintzakoan San Sebastian de la Mugan zegoela biraldua izan zan Kataluniako martiztira. Guda onetan egin izan zituen serbitzo andiak guztiz dira gomendagarriak; Kol de Portelko bateria berak eragin ta agindu ere zeban Bellegarde errendatu arterañoko guztian; Salzesko batallan irten zan gaizki eritua; Kol de Bañuls eta onen izeneko Erria artutzeko denporan berak agindu zeban sutunpadia: eta onen jakinduria ta bizitasunaren bidez irabazkidatu ziran Port-Vendre, San Telmoko gaztelua, eta Koliubreko plaza. Erregeren agindea etorri zitzaion igaro zedilla Asturiasa, ekida berria muniziogiteko Sargadelosen ifintera, non iritsi ta illabetegarrengo, bere sasoirik oberenean ogei ta emeretzi urteko adiñean arkitzen zala, eriotzak arrapatu zeban milla zazpi eun, laurogei ta amalaugarren urteko agorrillean; zeñaren serbitzo andiak igo izan zituzten goienengo mallara beraren Buruzariak, milla zazpi eun laurogei ta amairugarren, eta laurogei ta amalaugarrengo Gazetak esaten dabeenez; eta Errege biotz biguñak saristatu zeban seme argidotarrari zor zitzaionaz beraren ama maitea, eguneko amar erreal señalatzen ziolarik bizi zan arte guztirako.
Oiarzungo Erriak seme argidotar anitz eman izan ditu. Don Sebastian de Lartaun Obispo de Kuzko izandu zan sansagratua bere jaioterriako Eliza San Esteban de Lartaun Protomartirren izenekoan, zeña dagoen aipatua lenago.
Don Franzisko Antonio Feloaga, Kalatrabako Zalduna, Senadore Napoleskoa, eta egitade Enchiridion juris controversi-ren Aurkillean, zeña moldizkidatu zan Madrillen milla seieun irurogei ta amabostgarren urtean.
Kapitan Tristan de Ugarte, azaña andiak egin izan zituena, batez ere itsasoz. Erri onetako seme azkarrak egindako bizarria gogoangarriak andizkatzen ditu Garibai jakintiak zortzigarren liburuko ogei ta amargarren kapituluan.
Pasaia Donosti-aldekoan jaioa zan Don Blas de Lezo, Teniente Jeneral itsasokoa, zeñak, beste serbitzo balioso anitzen artean, ontzi ta jende bere agintekoakin egin izan zeban laguntza andia Kartajena Indiaetakoaren gordezkeran milla zazpieun berrogei ta bostgarren urtean, indar andiko Eskuadra Ingeles Almirante Vernonen eskura zegoenaren kontra.
Jaun argidotar Don Agustin de Lezo Arzobispo Zaragozakoa, Don Blasen illoba; bere jaioterriko Elizari utzi ziozkan apaingarri ederrak beste gauza balioso askorekin.
Ondarribiako seme argidotarren artean kontatzen dira Don Kristobal de Rojas, y Sandobal, Kapillau Karlos bostgarrenarena, Obispo Oviedoko, Badajoz'ko, eta Kordobakoa, eta Arzobispo Sebillakoa, zeña egon zan Konzilio Trentokoan, eta Santidadearen aomenarekin ill zan milla bosteun ta laurogeigarren urtean.
Aita Maisu Irakasle Fr. Manuel de Kalataiud, Zistertarren ordenakoa Fiteroko bakartegian, zeñaren egitade polemika eta kondairatarrak diraden ondo ezagunak; Matxin de Arsu Jauregi ta etxe Arsukoaren jaun ta jabea, bere jakinduria andi gudarakoaren bidez ezagungarritua Don Santxo el Sabioren denporan, zeñak saristatu eta ondratu ere izan zeban mesede asko ta eskutarmakin, non ikusten dan gaztelu urrezko bat gorriaren gañean goiko aldetik, eta beekotik ibai bat eta bost buru epakiak, iru lorelis urrezko bere diñakoak gazteluaren gañean, eta ertzean zortzi biozkuta berde sinoplezkoak urrezko kanpoan dituela.
D. Juan eta D. Migel Ezkibel ezagungarrituak izan ziran Moluka, eta Manilasko Ugarteak berriro artu ziradenean. D. Antonio de Ubilla, Markes Ribaskoa, Estaduko Konsejukoa, Sekretario Indietako despatxu guztirakoan Felipe bostgarrenaren denporan. Don Gabriel Jose de Zuloaga, Konde de Torrealta, berezitu zan asko Venezuelako Probinziaren gordezkeran, non Gobernadore egon zan milla zazpieun berrogei ta bigarren urtean, Ingeles anitzen galgarri.
Uri onetan izan dira beste seme asko, izen txikiagokoak badira ere, serbitzo andiak egin dituztenak leorreko martizti eta itsasoko armadaetan.
Orioko semeak ziran D. Gabriel de Hoa, Sekretario Estadu ta Despatxu Indiaetakoa; Irakasle Fr. Franzisko de Segurola y Ganboa Arzobispo Zaragozakoa, San Agustinen Ordenakoa; M. Fr. Jose de Urtezabel, Karmentarra, izkribaria, eta D. Antonio de Arizaga, Almirante armada Errealekoa.
Tolosako Erriak gai guztietarako eman izan ditu seme argidotarrak ugari, eta oen artean aurrenengo lekua betetzen dabena, eta izendatuena da Domenjon Gonzalez de Andia, Koronel Probinzia Gipuzkoakoa. Onek Inglaterrako Errege Eduardo laugarrena tropa lagungarriakin sokorritu izan zebanean, eta lanze estura larriko artan leialkiro serbitzatu izan zebalako saristatu zeban Prinzipe ark Jarretierako ordenaren señale ondra andikoakin, izan zitzan beretzat eta bere ondorengoentzat beti betiko ezagungarri, esaten daben bezala argi eta garbi milla laureun irurogei ta amaikagarren urteko abuztuko illaren ogeigarren egunean Eduardok emandako bitezarde batek, zeña kopiatu zeban D, Braulio de Laga jakintiak etxe purubetar Andia, Irarrazabal eta beste geiagoren sustrai pin garbiak argitaratzean. Enrike laugarren Gaztelakoak ere eman ziozkan fuero batzubek bere naitasuna iragarritzeko milla laureun irurogeita bostgarren urteko agorrillaren ogeigarren egunean, eta milla laureun irurogei ta zazpigarreneko garagarrillaren amarrean, zeintzubek ontzat arturik Errege Fededunak eman ere ziozkaten Gipuzkoaren Batzarretako itzkribautza eta bertako Alcalde de Sacas izateko eskubidea, zeñean jarduera edo enpleo oek biak Erregezko gallaldiaren bidez gozatzen dituen gaurko egunean Probinziak, beraren fueroetako liburuan ezarria dagoen bezala. Eduardo laugarren Errege Inglaterrakoarekin Gipuzkoaren artean egindako alkartze ta tratadu milla laureun laurogei ta bigarren urtekoan, Probinziaren Eskribau fidel arkitzen zan bezala izandu zan balio andiko itzbide ari zuzenbidea ematen, Batzar bereko kapitulazioetan Rimerrek esaten daben bezala. Probinziaren alde jarraitu zeban Aide nagusien kontra, oen genaste eta zegarrera kaltarkitsuak indarrean zeuden denporan; eta aurrenengoetatik bat bera izan zan urgullutsu oen arrotasuna buruz beeratu zebana, zeñaren bidez izandu zan dunduariaturik andizkatua Erriko izkeran kantatzen ziotelarik onela.
Sagarra eder, gezatea
Gerriyan ere ezpatea
Domenjon de Andia
Gipuzkoako Erregia.
Anton Gonzalez de Andia, Domenjon eta Doña Katalina de Tapiaren semea, zeñarengana batu ziran Andia eta Irarrazabal etxe argidotar biak; beraren leialtadea eta balorea zenbaterañokoak ziraden adierazo izan zeban Donostiaren gordezkeran eta Ondarribia Franzesaren menpetik milla bosteun ogei ta batgarren urtean atera zanean, ikusten dan bezala argiroki, D, Braulio de Lanak milla bosteun ogei ta amaikagarren urteko epaillaren zortzigarren egunean Debako Errian artutako billakinde argitara eman izan zituenetan. Erregiña Doña Juanak itzkribatu zion karta bat milla bosteun ogei ta amargarren urteko epaillaren amaseigarren egunean agintzen ziolarik, ezen Españan geldituak izan ziran Prinzipe Franziakoak lagunkidatu zitzala beren Erresumarako joaneran.
Domenjon Gonzalez de Andia, Antonen semea Felipe bigarrenaren Inglaterrako joan-aldian izan zan onen jarralle ta ezkutari; eta egin ziozkan serbitzo andiaz esker-ondurik, Prinzesa Portugalkoari gomendiatu zion milla bosteun berrogei ta emezortzigarren urteko orrillaren amairugarren egunean itzkribatutako karta gozo maitagarrian.
Joanes de Yurreamendi, bere izeneko jauregiaren jaun ta jabea Tolosan, Nafarroako Santxo lendabizikoaren denporan izandu zan soldadu ta buruzari bitorea txit.
Martin Ruiz Yurreamendi jauregi berpereko jauna Errege Fededunak serbitzatu zituen Gipuzkoatik eramandako jendearekin, Granada ertsitua egondu zan denpora estura larrikoan. Tolosako seme argidotar au zan Doña Katalina Yurreamendikoaren Aita, zeñaren jatorritik datozen Duke Ciudad Realkoak.
Alberto Perez de Regil ospatsua eta ezagungarritua izan zana milla bosteun ta amabigarren urtean Belate eta Elizondoko arkaitzetan Gipuzkoatarrak Franzesa porrokatu zutenean.
Juan Perez Auziondo, Guda maisua Noaingo batallan milla bosteun ogei ta batgarren urtean.
D, Pedro de Aranburu Kantauriako Eskuadraren Almirantea, zeñak egin izan zituen serbitzo andiak.
D, Jose Franzisko de Aranburu, Kapitan Jeneral Mallorkakoa, Teniente Koronel Españako guardia Errealetakoa, Komandante Jeneral Oran, Mazargibir eta beren gazteluetakoa, berezitu izan zan milla zazpieun berrogei ta laugarren urtean Villafranka Alzakoaren aurreko lutesian emandako batalla andian, zeñaren bidez Felipe bostgarrenak saristatu zeban Konde de Villafuerteren tituluarekin.
D, Alonso Idiakez, Karlos bostagarrenaren Sekretario eta Estaduko Konsellukoa, Tolosako jaiotarra eta Donostiako biztanlea.
Martin de Gaztelu Sekretario Ordenaetako eta Patronato Gaztelakokoa, Karlos bostgarrenaren Testamentarioa, eta beraren azkenaitxoa egin izan zebana milla bosteun berrogei ta emezortzigarren urteko agorrillaren bederatzigarren egunean, zeñaren oroitpen ondra andikoa egiten duten Garibai eta Fr, Diego de San Pedro ta Ibarra konfesore Karlos bostgarrenarena, denpora artan Tolosaren menpean arkitzen zan Erri Villabonakoan jaioak.
D. Franzisko Fernando de Inarra y Atodo Isasti, seme ponteko Infante D. Franzisko Fernandorena, zeñak ifini zion bere izena, Koronel Probinzia Gipuzkoarena eta beraren Diputadu jenerala milla seieun ta irurogeigarren urtean.
D. Fr. Franzisko de Tolosa, San Franziskoren Ordenako Jenerala, Obispo Tuikoa, Fededo ikusbide edo Demostraciones catolicas izenarekin milla sei eun ta amabigarren urtean Bilbaon moldizkidatutako egitade maitagarriaren aurkillea.
Batxiller Martinez Zaldibia, jakinduri andiko letradua, izkribatu zeban liburu bat Probinzia Gipuzkoakoari dagozkion anziñaerako gauza balioso asko dakarziena; zeñagaz baliatu izan zan Irakasle Gebara, Españaren ipiñera ta anziñatasuna, eta Kantauriako noblezaren iraupena argitara emateko milla bosteun laurogei ta seigarren urtean Milanen moldizkidatutako liburuan.
Fr. Franzisko de San Julian, Ministro Jeneral Trinitario Ortoz zena; argitara eman zeban egitade Tribunal regulare Leon Franziakoan, zeña aipatzen daben D, Nikolas Antoniok, esaten ere debala aurkillea ill zala Alkalan milla seieun irurogei ta irugarren urtean.
Migel Elizalde, Kapitan itsasokoa, zeña arkitu zan batalla Lepantokoan, eta antolatu ere zeban liburu aritmetika eta jeometriakoa.
Martin de Antxieta Nafarroako Birrei D, Alonso Idiakezkoaren Sekretarioa; izkribatu zeban esakuntza bat Españako Erregiña Doña Ana de Austria eta Isabel de Borbonen emoitzak Bidasoako ibaiaren gañean milla seieun ta amabostgarren urtean zeren bidez ta nola egin izan ziran.
Don Jose Lapazakoak egin izan zeban biurkera on bat Konde de Saxe ospatsuaren Historiaren, zeña moldizkidatu zan Donostian milla zazpi eun berrogei ta amalaugarren urtean.
D. Diego de Lazkano Euskaldunen noblezaren gañeko saiakeraren aurkillea, zeña moldizkidatu zan Tolosa berean; eta Apaizbatune Galikanoak milla zazpieun irurogei ta amargarren urteko biltzarkidan liburu gaiztoen kontra kristau fidelai egindako azaldura eta gaztiguen gañean ere izkribatu zeban; zeña dan eranzunkida eder bat Erlijio Santuaren alde.
Urrestillako semea zan D. Mateo de Urdanbidelus y Patiño, Artxiduke D. Juan de Austriaren Estadu ta gudako Sekretarioa; eta erri onetan arkitzen da jauregi Antxietakoan jaio ziran Jesusen Konpañiako Jose de Antxieta misiolari ospatsua, eta bere aita Juan de Antxieta, zeña izan zan Kapitan eta Juradu Kanariasetako Ugartean milla bosteun berrogei ta bostgarren urtean.
Usurbilko semea zan D.Franzisko de Etxebeste, Filipinasetako galeraen Jenerala, Txinaren agindeko Tunkingo Erregerengana Enbajadore joan izan zana, Priore ta Konsul España berrikoa, zeñak bere gostuz eragin zeban Elizako ezkillategi berria. Migel Lukas de Iranzo Kondestable Gaztelakoa, D, Albaro de Lunaren oñ ordekoa. Badira esaten dutenak jaio zala Belmonte Usurbilkoan. Garibaik esaten du zala Belmontekoa bakarrik, geiago erantsi bage; beste askoren iritzia izanik Ondarribiako jatorria zala, bera griñatzen da izan zitekeala Nafarroakoa. Edozein modutan dala Ironzo izengañekoak adierazten du argi eta garbi, euskararen bere berekia dala.
Villabonako semea zan Fr. Diego de San Pedro e Ibarra, Santo Domingoren ordenakoa, Karlos bostgarren Jaunaren konfesorea, zeñagandik iritsi zeban gallaldia bera jaio zan tokiari Erriaren izena ifinteko, eta Arzobispo Toledoko ere izan zitekean, bañan etzeban artu nai izan dignidade andi au. Esaten du, bada, Irakasle Isasti jakintsuak, ezen, Karlos bostgarren Jaunak bere konfesore Fr, Diego, Kamarako Mediku D, Esteban Zabala eta Sekretario D, Alonso Idiakezkoarekin izan zeban tratamenduaren bidez ikasi zebala Euskaraz trebe itzegiten. Gauza jakiña eta egiazkoa ere da, Enperadore andi onek guztiz asko maitatzen zituela Euskaldun prestu leialak, beren itzkuntz eder illezkorra, eta Españaren lendabiziko asieratik gozatzen dituzten oitza ta oitura oneski beren berekiak. España guztiko jaun ta jabe eta buruzari-nagusi onen eginpide ondraduak adierazten dute argi eta garbi, Gipuzkoatarrak ziradela beraren biotzeko kutunak, eta amodiozko naitasun legez ta bidezko au ontzat ezin eraman zutenak asmatuak dirala, Historian arkitzen diran bi itz neurtu oek.
Karlos kintoren baratzan
Akerrak ezpata dantzan.
Villafrankako Erriak eman izan ditu seme argidotarrak. Aita Fr, Andres Urdaneta, Ontzigidari andia, zeña San Agustingo erlijioso egin ezkeroztik esleitu zeban Karlos bostkarrenak Luzongo Ugarteak agertaratzeko, eta bera izan zan Zebuko Uriaren ipinlea.
Don Agustin de Aiestaran y Landa Obispo laguntari Sebillan, eta gero Obispo Kordoban; onen arrebaren bi seme Don Ramon eta Don Jose Luis de Ubillos Kanonigo Kordoban.
Don Esteban Jose y Don Jose de Abaria e Imaz; bitezardetu zituzten bi dote eun ta berrogei ta amarna dukatekoak donzella beartsuentzat urteoroko.
Don Manuel Aszensio Okariz gogoangarriak bere jaioterriko beartsuak sokorritzeko utzi zeban urtean sei milla ezkutu errenta ematen daben oña edo kapitala.
Ikaztegietako semea zan Don Martin de Zelaieta y Lizarza Obispo Leonen milla zazpieun ta ogeigarren urtetik milla zazpieun ogei ta zortzigarreneraño egon zana, zeñak asestitu zeban Elizbilguma Lateranense, milla zazpieun ogei ta bostgarren urtean, Benedikto amairugarrenaren aginduz egindakora. Erroman zegoela iritsi zeban Aita Santuagandik benefizio sinple San Klementekoa Diozesea Kuenkakoan, Salamankan zegoen Kolejio nagusi Kuenkakorako, non egon izan zan kolejial, eta beraren gozamenduarekin estaldu zan Kolejioaren beartasuna; zeñak milla ta bosteungarren urtean ifinia izan zanetik orduraño, etzeban izan bere gidari ta serbitzalleak bazkatzeko lainbat errenta. Obispo onen erreguz Aita Santuak egin ziozkan Leongo Elizari laguntza andiak: ifini zeban bere Katedraleko aldare nagusian Santa Zelestinaren gorputza, eta erregalatu zion beste gorputz santu bat Felipe bostgarrenari. Aita Risko ezeztatu zan Ikaztegietari Leaztegieta deitzean, utsaldi berperean erori izan zalarik D, Antonio Pons Españatik kanporako bidajearen lenengo tomoan.
Zaldibiako Errian jaio ta azia zan Fr, Pedro de Zaldibia, zeñaren ausardi, balore, eta errutasun pare bageak gogoango diraden mundua mundu dan arte, milla zortzieun ta seigarren urteko garagar-illaren amargarrenean berak egindako azaña andia izanik aiñ oroitkarria, Madrillen moldizkidaturik argitaratua arkitzen dalako, bai izkribuz, eta bai ezanza edo estanpaetan. Egikera hura, zeñen bidez egin zan ain aomen andikoa Fr, Pedro Argaia Zaldibikoaren izena, da Maragatoa zeritzon lapur ospatsua arrapatzea. Gizon gaitzgille lapur baztar guztiak izutu eta larritzen zituen Maragatoak egin nai izan zion, osterontzekoai oi ziena, Fraile esketan zebillenari ere, eskatzen ziozkalarik zakutoan edo alforjan zeramazkian oñetakoak; bañan Fr, Pedrok, jarri ziradenean aurkez aurke, ill edo bizi, eldu zion Maragatori besotik eta eskuan zeukan alkabuzetik; eta luzaro burruka alkar ezin benzutuz jardun ta ondorean, menderatu zeban noizbaten ere, eta ifini zeban Oropesako Alkate jaunaren eskuetan gizon kaltarkitsu hura, erakarten ziela pake andia ingurumaiko bidante guztiai, eta denpora gitxiren buruan nozitu zituen Maragato gaiztgille izugarri ark bere oker eta gaitztakeriak Madrillen, utzirik bere bizia urkamendian. Errege Karlos laugarrenak ezaguturik egikera onekin zer on andiak egin ziozkan España guztiari, batez ere Estremaduran Oropesa inguruan ibilli bear zutenai, saristatu zeban Fr, Pedroren azaña ospatsua, señalatzen ziolarik urtean zortzi milla erreal, zeintzubekin bizi izan zan artean egin izan zituen, isill edo agiri, mesede ta laguntza andiak, eta limosna gogoangarriak; eta oetatik uste dabee bere erri Zaldibian artu zutela milla zortzi eun ogei ta zazpigarren urtean; bada sinistmen osoan oi daude beraren erritarrak, ezen, esan dedan urtean Ama Birjina Errosarioko Eliza berean dagoenari ez nondik eta ez norgandik etorri zitzaiozkan urrezko errosario eder galantak, Fr, Pedrok biralduak direala. Fraile errutsu aomen andiko au ill zan Arenas deitzon erri Estremadurakoan milla zortzi eun ogei ta emezortzigarren urtean, arkitzen zalarik irurogei ta bat urteko adinean.
Ots andiko egikera onek badirudi bere odolekoetara ere zabaldu zebala balorea ta errutasuna; bada denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D, Gaspar Jauregikoa, Villaerrealean jaioa bazan ere, aurrekoetatik Zaldibiakoa, eta Fr, Pedroren jatorrikoa. D. Gaspar izen-goitiaz Artzaia zeritzana, artzaintzan zebillen mutil gaztetxoa gudara irten zalako, ondo ezagungarritua izandu zan Napoleonen kontrako guda gogorrean. Utsetik asita egiñeratu zituen iru batalloi, zeintzubekin topatzen zituen toki guztietan, eman izan zien astin-aldi latz, eta gogorraz oroitzen dira gaur ere Franzesak. Bere gudako egikera gogoangarrien bidez igo zan Martizti Errealetako Mariskal de Kanpo beste onore anitzekin izatera, eta milla zortzi eun berrogei ta laugarren urteko abenduan ill zan Vitoriako Urian.
Zarauzko Errian izandu dira gizon argidotar anitz; bertako semea zan D, Juan de Manzisidor Españako Errege Felipe irugarrenaren Sekretario eta Gudako Konsellaria Flandesen. Egiñeratu zeban Erri berean dagoen San Franziskoren ordenako Konbentua, utzirik izendatuta amabost Fraile Mezako eta bost Lego bizitutzeko lainbat ondasun, gordetzen zebala beretzat, eta bere ondorengoentzat konbentu onen nagusi ta jabetza. Egiña izan zan au milla sei eun eta amargarren urtean, noiztik onara irten izan dira Etxe beneragarri onetatik ezin esan-ala misiolari jakintsu ta anima asko bide zuzenean jarri dituztenak denpora guztietan. Asi zeban Konbentuaren alboan etxe andi eder bat ere Flandeskoen antzera; bañan etzeban bukatu.
Erri onetan jaioa zan Doña Mariana de Zarauz, D, Franzisko de Bouker ta Bartonen alarguna, eta Zarauz deitzon Jauregiko alaba ta jabea. Andre gogoangarri onek egiñeratu zeban Erri bereko Eliza andia, zeñen nagusi ta jabe izan zan bera, eta dirade geroztik bere ondorengo ta jatorriak. Egin ere zeban Santa Klararen Ordenako Monjaentzako Konbentua amazazpigarren eunkadaren asieran, eta sartu ta profesatu zeban Konbentu onetan berak bere bi alabakin, non igaro zituan bere egunak. Zarauz deitzon Etxe anziñako onek izan ditu denpora guztietan seme anitz ezagungarritu diradenak gai guztietan, eta zabaldu dabeenak beren izena baztar andietara; eta gaurko egunean ere Etxe au da Probinzia onetan ospatsuenetakoa, eta bereganatuta daukana Narrosko Markesadua.
D, Juan Ignazio de Aiestaran Erri onetako semeak egin zituan serbitzo txit andiak eta leialak Karlos irugarren, eta laugarren, eta Fernando zazpigarrenaren Erreina-aldian. Izandu zan Aragoiko nagusitza edo Patronatoko Sekretario aurrena, eta Gaztelakoa urrena, ematen zituala Errege Jaunak txit ontzat, aginte ta zer-egin andietarako, bere eginkizunak ala aginduta, izendatzen zituan gizonak. Jose Napoleon Erregetzat jarri zanean, onen aginduak egin nai etzitualako, joan zan Kadiza, eta emen egon zan ezertan ere sartu bage, leku andietan ifini nai izan bazuten ere, alik eta Fernando zazpigarrena bere Koroaz jabetu zan artean. Errege Jaun onek bere eskuz izkribatu zion Españan sartu ta Madrillera baño len, esaten ziolarik, ezen, ifini zitzala Gobernuko Sekretari guztiak lengo oñean, auturik onetarako onenak zerizkion gizonak. Egin zeban guztia txit ondo eta zuzenki, Errege Jaunaren gogo betera. Milla zortzi eun ta emezortzigarren urtean egin nai izandu zeban Grazia ta Justiziako Ministro, bañan etzeban nai izan artu ondra andi au; eta urrengo urtean ill zan Madrillen irurogei ta lau urteko adinean. Bere jaioterrian arkitzen da Etxe eder galant bat berak egiña, azkeneko urteak bere erritarrakin igorotzeko asmoan, bañan Jaunak atotsi zion lenago, bere adiskide ta ezagun ugarien miñean.
Zestoako semea zan Don Juan de Perez de Gebara y Alzolaras ospatsua, zeñak egin izan zituen amar urteren epean azaña ta irabazkida anitz Txatxapoia, eta Moiabanbako Probinziaetan; eta berak diabetatu ere zeban Santiago de los Vallesko Uria Kapitan Jeneralaren izenean.
Zumarragak baditu anitz seme txit gogoangarriak; Don Migel Lopez de Legazpia Jauregiko etxean jaioa izan zan Filipinasko Ugarteak agertaratu zituztenetatik bat amaseigarren eunkidaren azkenalderontz. Erri bereko alaba zan Maria Orazandi Don Albaro de Luna Kondestable Gaztelakoaren, eta Don Juan de Zerezuela Toledoko Arzobispoaren amasaba, zeña Domingo Lizasok, Nobiliario de Guipuzcoa, deitzon liburuan esaten dabenez, jaio zan Etxe purubetar Urazandikoan.
Zumaiako semea eta Oikiñako Ibarrean jaioa zan Baltasar de Etxabe Ministro Tokaduna Mejikon, eta Kantauriako itzkuntzaren anziñatasunaren gañeko egitade milla seieun eta zazpigarren urtean Uri Mejikoan moldizkidatuaren aurkillea.
Gipuzkoak izandu ditu beste gizon anitz goeneneko mallan ifintea merezi izan dabeenak beren egitade, jakinduri, ausardi, errutasun, azkardade eta doai eder andien bidez; eta iñori ere ez legorrean eta itsasoan, ez gudan eta pakean, ez Elizan eta kanpoan, eta beste edozein lanbidetan ezer zor ez diotenak, bañan asko dira izendatu ditudan oek, ezagutzeko zein seme on eta andiak azitako ama dan Gipuzkoako Probinzia.
Gipuzkoak baditu semeak ugari,
Jakin izan dutenak ekiten lanari;
Erakutsiaz garbi mundu guztiari,
Zer nai gaitan dirala buru ta giari.
Gipuzkoako seme ta jatorriak; ara non dauzkatzuten azaldurik gure Ama on Gipuzkoaren izaera ta bizitza, bear ainbat ezpadere, nere laburtasun eta moztasunak agindu direanaño; nik orain opa dedana da, asitako lanbide andi au gizon argi ta jakinti beren erriari ondo nai diotenak, eta gure itzkuntz gozo parebagea maite dabeenak esku-ikutu, apaindu eta edertutzea, ezagutu dezaten gizon arrotz guztiak, iñori ezer ere zor ez diona, eta besterik ez bezalako doain andi ta ederraz janzia dala Gipuzkoako orua.
Non nekatu badute gizon jakintiak
Eman nai badituzte emengo barriak;
Bestek ez bezalako doai on andiak
Dauzka Gipuzkoako baztar maitatiak.
AZKENA
|
|