|
IRUGARREN KAPITULUA
Non azalduko ditudan argi eta garbi Mundu guztiak lendabizikotzat ezagutuak dauzkan Probinzia, Uri, Mendi, Aintzira, Ibai, Ugarte, eta beste gauza goagoangarri askoren izenak; Zeintzuk jaiotako egunean bezin ondo gaur ere, ezagutzen dituen Euskara zintzo ernaiak, bere seme ta alaba egiazkotzat.
PROBINTZIA AURRENENGOEN IZENAK
ASIA
Anziñako gauzen gañean itzkidatu izan duten Ipinle guztiak batera esaten dute, ezen, gizakiaren lendabiziko seaska, azitoki, eta bizilekua izan zala Asia deitzen zaion Probinzia. Euskaldun baserritar motzen motzenak ere, ondo daki, bada, zer esan nai deban Asiak. Izen egoki Euskarazko garbi au, Erri edo Lurbira oso bati ezagungarritzat ifinteak, adierazten du argiroki, asierako erria dala, edo gauza agirikoren batek toki artan izan zebala lendabiziko asiera. Munduaren lenengo adiñetan aiñ argi ta garbi ezagutzen dan izen ots andiko au, ezin ukatuko diote bada Euskarari, beraren etsairik andienak ere.
ASIRIA
Asiaren izena bakarrik etzan bear adinbat aiñ Aderri zabal ta luzea garbiro erabakitzeko, zeñetan artu izan zuten lendabiziko jaiotarrak beren izate guztia, baita argia ikusi ere berekin beren ondorengo guztien patu onerako. Denpora au zan aiñ doatsua ta baliosoa gizonarentzako, nola zoriontasun au zor zaion Erria duin ta gogoangarri sekula guztirako. Miragarrizko gertaera onen bidez deitu izan zitzaion, bada, Asi-iri-a; au da esatea, ezen, toki onetan izan zebala asiera mundua jendez betetzeak, edo auzotutzeak. Asiriak zer esan nai deban, eta izen egoki au norgandik jaioa dan, ezagutuko du aixa ta garbiro, Euskararen barri dakien edozein gizonek.
Gisa berperean dirade, bada, Euskarazkoak eta Euskararen bere berekiak, mundu osoan aurrenengotzat ezagutzen diran Probinziarik gogoangarrienak izen oekin.
Senaar.
Arabia.
Siria.
Zilizia.
Armenia.
Albania.
Palestina.
Fenizia.
Zelesiria.
Persia.
Ejipto.
Mizarain.
Orobat lendabiziko Uriai ifinitako izen oek.
Ur.
Txabala.
Osika.
Goaria.
Simira.
Arzama.
Suma.
Zama.
Txolua.
Txolu-ata.
Baraza.
Damasko.
Kolarina.
Jerusalem.
Betel.
Betel-em.
Betania.
Nazaret.
Geriko.
Ger-ara.
Betulia.
Ai.
Iope.
Aurrenengo ezagutu izan ziran mendien izenak.
Amana.
Ebal.
Garizim.
Gordeia.
Kaokaso.
Korax o Gorax
Kormelo.
Libano.
Oreb.
Tabar.
Zinai.
Lendabizi arkitutako Aintziraen izenak.
Bebeis.
Euxino.
Fuzino.
Genizaret.
Kaspio.
Zoroanda.
Munduaren asieratik ezagutzen diran Ibai andien izenak.
Araxes.
Eufrates.
Ganges.
Indo.
Nilo.
Tigris.
Toki urrutikoetan arkitu izan diran Ugarteen izenak.
Emaoa.
Jeturoa.
Jiokea.
Maitea.
Marua.
Mopelia.
Oana.
Ohetea.
Ohetirioa.
Otaba.
Oura.
Ulietea.
Izen oekin deitu izan dira beti, mundu osoak aurrenengotzat ezagutzen dituen toki gogoangarri aipatu ditudan guztiak; eta gaurko egunean Euskaragandik urrun bizi badira ere, bereak daude esanaz argi eta garbi, Euskararen bere berekiak diradela.
Egia onen argibidea zearo ikusi nai debanak, begiratzea dauka oarrez ta artezaz Don Juan Bauptista de Erro Jaunak milla zortzi eun, ta amabostgarren urtean, munduaren asierako izenarekien (el Mundo primitivo) agertaratu izan zeban libruaren berreun ta zortzigarren orrikatik aurrera; non arkituko dituen bat banaka egiztatuak garbiroki, nola ta zeren bidez diraden Euskararen bere berekiak.
Gure Aitalenen Tubal doatsua nola baitzan jatorriz izendatu ditudan toki aetakoa, beretan jaio, azi, ta bizitua, eta bere gurasoai Euskara beste itzkuntzarik entzun bagekoa; nai ta naiezkoa zan, bada, Españara etorri izan zanean ere, Euskarazko izenak ifintea emen arkitu zituen mendi, ibai, ugarte, aintzira, muno, lurbira, uri, erri, etxe, eta gañerontzeko gauza guztiai. Ikust ditzagun bada nolakoak, eta zer bidetatik datozenak diraden Españako Erresuma andiari, eta beraren mugapeko toki zabal aberatsai, Tubalek eta bere ondorengoak ifinitako izenak.
ESPAÑAREN IZENA
Noiztik, nondik, eta norakoa dan argibidea
Agertaratzeko asmoa artu dedan izen gogoangarri guztien lendabiziko iturburua da, España;
zeñari gizon aomen andiko etorki arrotzak eman izan diozkaten izen mueta asko. Batzuk deitu izan diote Hispania, besteak Spania; zenbaitek, Hesperia H-ekin; askok Esperia H-bage; badira deitu izan diotenak Iberia; baita Zeltiberia ere; bañan bertako jaiotarrak oroitezkarrizko denporatik deitzen diote beti bere izen egokia deban bezalaixen España.
Izen gozo erazko au bere adigarri egiazkoarekin, letratxo bat bakarra ere ez kendu ta ez erantsi, arkitzen dalarik argi ta garbi España barruko itzkuntz eder Euskarazkoan, nork daki nolako aztalka, zilipurdi, eta itzulamilkak egin izan dituzten Euskararen etsaiak, Euskarari izen bereki au opa eziñik, zenbat letra ainbeste josi-askatu eta iraulketa egiñaz, Zelta, Hebreo, edo Arabe biurtuko dutelako uste oso betean? Bañan
Azaleko irudiña,
Denbora gitxiko diña.
Esaera oi dan bezala, ez dute balio izan pelapat, Españaren izen maitagarri au atzerritarrai eman naiean, gizon andi usteko askok egin izan dituzten azka, puzka, ixarre, eta aztarrika guztiak; zergaitik, Euskara indartsuak purrustada batekin aienatu izan dituen aixa, alderatu izan zaiozkan estalki, ta lilluramendu guztiak, bere kolko eder zabalean ondo gordeak dauzkalako, iñon diran etsai itzontziak ixiltzeko bear diraden argibide zuzen egiazkoak. Goazen bada ikustera ezagungarri oek zer nolakoak diraden.
Españako Erri lendabizikoen izenak.
Atx'eta.
Auts'eta.
Bas'eta.
Bol'eta.
Ed'eta.
Jatz'eta.
Karp'eta.
Kos'eta.
Lax'eta.
Le'eta.
Lob'eta.
Nem'eta.
Or'eta.
Sues'eta.
Turd'eta.
Zerr'eta.
Izen oek zer gisatan ezarriak dauden ikustean, benturaz esango du nork edo ark, ezen, guztiak bear dutela bukaeran Nia, au da, Akzetania, Basetania, Auts-eta-nia, zeintzubei bertatik erantzuten diotedan, ezik, begira dezatela ondo Astarloa gogoangarriak milla, zortzi eun, ta irugarren urtean Euskararen pozkarri, eta onen etsai guztien illgarri, agertaratu zeban libruan berreun ta zortzigarren orrikatik aurrera, non arkitzen dan garbiro egiztatua, nondik eta nola izandu zan Latin itzkuntzako Nia.
Euskarari ifinia,
Ez puska berekia,
Baizik arabakia,
Eta arrotz etorkia.
Españako Uri anziñakoen izenak.
Ara'uriga.
Arko'uriga.
Augusto'uriga.
Bolo'uriga.
Deo'uriga.
Flabio'uriga.
Julio'uriga.
Kata'uriga.
Koteo'uriga.
Lakko'uriga.
Lanko'uriga.
Mero'uriga.
Miro'uriga.
Nesto'uriga.
Sego'uriga.
Tala'uriga.
Tunto'uriga.
Zelio'uriga.
Zelto'uriga.
Izen oek zer gisatan ezarriak dauden ikustean, orobat esango dute Euskararen barri ez dakiten askok, ezen, bukaerako itza iñoiz ezagutu izan zaiotela berai, Briga, eta orain irakurten dala, Uriga. Zer da ansi ordea, legez ta bidezkoa ez ezik, zor dana ere baldin bada nori bere gauza iraultea?
Jarri ezkero begira,
Arras ezagunak dira,
Uriga eta Briga;
Astarloak ditu jira,
Nor bere Amaren titira.
Jarraitzen dute Urien izenak.
Arta'uria.
Bruto'uria.
Flabio'lam'uria.
Kanta'uria.
Lando'uria.
Sara'uria.
Tene'uria.
Tere'uria.
Zeto'uria.
Zezim'uria.
Lengoak bezala oek ere izan lezateke nork maixiatu, bañan ez da zer ikaratu. Geienaz ere esango dutena da, ezik, izen oek ere bukaeran zutela Bria.
Eta guk diogu dala, Uria.
Astarloak esaten du egia,
Euskaraz kanpora, Bria,
Txit dala soil eta urria;
Bañan Españan guztiz ugaria,
Eta arras Euskara garbia.
Badiraute aurrera ere.
Anziñakoak emen. Gaur ezagutzen ditugunak oek.
Bekuria. Busturia.
Asturia. Joruria.
Asturika. Goijuria.
Beruria. Lemonauria.
Kau'ria. Goikouria.
Onobalisturia. Ata'uri.
Bardulia. Obekuri.
Turdulia. Ollauri.
Turia. Zeanuri.
Izen oentzako zer esanik,
Izango ez dutela uste det nik,
Urrengoentzako ain gutxi,
Euskal-errian diralako bizi,
Ta maitatzea dutelako merezi.
Ikusi ditzagun bada orain, Uriaren izenarekin ezagungarritzen diran tokiak, zein garbiro erabakitzen dituen Euskarazko itzkuntzak.
Uri'arte.
Uri'barri.
Uri'be.
Uri'belarrea.
Uri'Bezar.
Uri'en.
Uri'goen.
Uri'goiti.
Uri'ñuela.
Uri'ona.
Uri'ondo.
Uri'zar.
Euskararen barri etzekiten gizon andi usteko askok, beren obra gogoangarrietan ezarri izan dute Bria, Uriaren ordean, biak bat dirala iduriturik, modu onetan; Kanta'brias Poltio'bria; Selim'bria o Seli'bria; Mene'bria, o Mesenbria:
Bañan Astarloak oen tokia,
Arkitu izan zeban txit egokia;
Beragaitik dakigu dala, Uria,
Españatar Euskara garbia:
Eta agertu izan zala, Bria,
(Aurrena)
U bokalaren lekuan V berria,
Eta gero, onen ordean B jarria.
Españako beste zenbait Uri eta muno gogoangarrien izenak.
Abarum.
Alaba.
Albonika.
Arandi.
Aritium.
Ariza.
Arriaka.
Arsa.
Artigi.
Astigi.
Aszerri.
Ausa.
Balda.
Bedunia.
Berurium.
Beturia.
Biskargi.
Grakurris.
Ilarkuri.
Iliberri.
Ilipula.
Iliturgi.
Iria-Flabia.
Laberris.
Lakurris.
Lapatia.
Mediolum.
Murgi.
Muru.
Obukola.
Olon.
Onoba.
Oska.
Turbula.
Turiaso.
Ulia.
Urbikua.
Urbona.
Urgia.
Uria.
Urium.
Urzesa.
Urzi.
Uzia.
Españako Ibai anziña anziñakoen Izenak.
Ana
Barbesola.
Bazi.
Beti o Betis.
Dorium.
Duraton.
Ibero o Iberus.
Minium.
Orbea.
Saduze.
Sanga.
Szizen.
Urbona.
Españan ezagutu izan diran Izengaiñ aurrenengoak
Auso, Lope, Marti. Izen oetatik datoz beren seme ta ondorengoak; zeintzuk diraden, Ansorena, Ansorenas, Loperena, Loperenas, Martiena, Martirena, Martikorena, Martienas, Martirenas, Martikorenas.
Auso da Euskara garbia, eta nai du esan, zabala, edo toki andia dala txit. Lope orobat da Euskarazkoa, eta adierazten du dala lodia, gizena, lotua edo sortatua. Marti gisa berperean da Euskararen bere berekia, eta argitaratzen du dala, Gudaria, Disidaria, Auparia edo obeto ahaikaria. Marti ez da naspillatu bear Martin'en izenarekin, zergaitik biak banaitak diraden.
Euskarak itzegiteko izanik aiñ ere egoki gozoa, Matxin deitzen dio Martini, Mitxel Migeli; eta oetatik ditugu Matxinena, Matxiandiarena, Mitxelena, Mitxeltorena, Mitxelenas. Baita ere, Juanena, Juantorena, Juantxo'ena eta beste guziago oei darraizkiotenak.
Orobat dira Euskararenak, Lariz, Ortiz, Urtiz, Santx'ez, Nuñ'ez, Muni'oz, Alba'rez, Sa'ez, Garz'ez. Larik esan nai du sasitua edo Sasien barnaria; eta Lariz da beragandik datorrena edo jatorri artakoa; bañan ez, askok uste deban bezala, Larizen semea. Orti da toki goitituen barnaria edo garailaria. Urti, Urtsua edo ibaien barnaria. Santxo gozaindetxoa. Muño, mendiska goititua. Munio, mendiska txata. Albar toki lauban asko dezakeana, edo beretan aberatsa. Garzi azkarra ta ariña bere egikeraetan.
Euskarari iñork ezin kendu degiozkake, bada, Españako Erresuma andiaren jaiotzatik argiroki ezagutzen diraden izen bereki oek; eta oraindik are gitxiago oen senide egiazko anitz, Lurbira guztian zabaldurik dauden Izengaiñ ondra andikoak; zeintzuk diraden Mendoza, Gebara, Naba, Zuñiga, Arana, Ibarra, Ribera edo Erribera, Zalazar, Ugarte eta beste asko, beren aipamena kondairarik anziñakoenak egiten duten bezala. Eta baldin izengaiñ gozo oek oroitezgarrizko denporatik ezagutzen badira España guztian, norañoko anziñatasuna izango ote dute Bera, Arandia, Aritio, Beruria, Uria, Iria, Edeta, Baseta, Luzeta, Urdeta, Zaldibar, Lazeta, Arze, Burdua, Orobio, Abaroa, Iriberri, Oropesa, Laberri, Aruzi, Astigi, Astegi, Artijio, eta beste geiago, zeintzubekin eraztu ta egiñaka arkitu izan zituzten lendabiziko kondairatzalleak Lurbira zabal eta Uri gogoangarri asko, ainbeste etxetar presturekin ondo beteak?
Ez du, bada, inork ere zer uste izan, Izengaiñ oek diradela edozein gisatakoak, eta aizebelaskiro nola nai ifiniak; baizikan, guztiz miraritsuak, txit ondragarriak, eta begiramen andiarekin jarriak.
Gure asaba zintzo ernaiak izena ifini bear ziotenean tokiren bati, aurrenengo lana egiten zeben beraren egoitzari begiratzea oarrez ta artezaz, non ta nola zegoen eta zer ditxaki ta griña arkitzen zitzaiozkan. Baldin tokia bazan ordeka luze ta zabala, izena jarriko zioten Naba edo Nabia, ezperen, Arandi edo Arandia; baldin ordeka bazan medarra, deituko zioten Ibarra; baldin bazan tartea, esango zioten Arrua, baldin arkitzen bazan goikoen azpian, deituko zioten Orobio; baldin bazan burkaitz edo jaust beldurrekoa, esango zioten Amilaga edo Amileta; baldin bazan laprastkorra edo limurikorra, deituko zioten Amilategi; baldin arkitzen bazan zulo-ondoren baten gañean, esango zioten Amilubia; baldin tokia bazan gaña, deituko zioten Oar, oiz; baldin bazan gañen artean esango zioten Oka; baldin bazan mendiskaren bat bukatzen zana musturrean, deituko zioten Mugia, baldin bazan txata esango zioten Munia; baldin bazan pitina edo txikitxoa, deituko zioten Muñua.
Modu onetan dirade bada, begiramen ezin geiagorekin ifiniak, Euskaldunen Izengaiñ guztiak. Ain egoki eta zuzenbide onean jarriak arkitzen dira, ezik, izena entzun bezin laster dakigu, Urliaren jatorriak lendabiziko asiera norgandik eta zein tokitan izan zeban.
O Euskara gozatsu zintzo jakintia!
Ezagun da zu bizi zeraden tokia;
Izan ta izango da beti maitatia,
Gogoz edan debana zedorren titia.
|
|