|
AMAIRUGARREN KAPITULUA
Gipuzkoaren mugapeko itsaso, eta ibaietan arrapatzen diran arrain gozo balio andikoen azaldurea.
Gipuzkoako Probinzia jaiotzatik da, bada, beraren serbitzorako bear diran gauza guztiaz gure Egille andiak ondo janzia. Ikusten da argiroki, nola España barruko Probinzia askotan, baldin itsas-arrain pitin bat jango badute, eraman bear dutela Gipuzkoatik; eta emen izaten degula asko aldiz doban ez, eta artan. Arrainari dagokan aldetik Probinzia onek ezin naikidatu dezake, daukan baino ditxa geiago; zergaitik ibai andiakin erreka zistorretarañoko guztiak dituen ezkalu mazkar, aingira ta amorraiz osotoro josiak.
Probinzia au dalarik ain leku laburra, begiratzea baizik ez dago itsasoak zenbat Erritaraño jotzen dituen beren etxeatarietara irten bezin prest arrantzan daudenak; eta oraindik are geiagokoa da, Erri oetako gizonak nor bere sukaldetik amuarekin arrain eder galantak arrapaturik, zartagiara bizirik dakartzitela ikustea. Amairu erritaraño badira Gipuzkoan, esan dedan moduan itsasoaren ertzean daudenak, zeintzuk diraden Irun Aranzu, Ondarribia, Lezo, Errenteria, Pasaia biak, Donostia, Orio, Zarauz, Getaria, Zumaia, Deba, eta Motriku. Nere ustez esan diteke, bada, ezen, Erri oek eta beretako biztanleak arraintzako lanbideari zor diotela beren zoriontasunaren zatirik andiena. Urtearen egunik geienetan ikusten dira Erri oetan España barruko gizon asko beren mando talde andiakin arrain eske etorririk, eta iñoiz topatzen dute eraman al dezaten baino ere geiago; zeña eskabetxaturik gordetzen duten guriro, ez aldietan saltzeko. Izaten dira egunak asko ta asko eun ta geiago mando erroselez beteak Donostiatik irteten diranak; eta Uri au ez dalarik arrrainik geiena arrapatzen dan tokia. Nork daki, bada, urtearen buruan Gipuzkoaren itsas bazterreko Errietatik zenbat arrain eramaten dituzten Nafarroara, Aragoira, Arabara, Errioja, Gaztela, eta beste lekuetara?
Milla zortzi eun ogie ta seigarren urte inguruan Motrikutik arrain berria Madrilko Erriburu andira eramateko ifini izan zituzten berariaz egindako kotxe aproposak; zeintzubek bi egunetik batean eramaten zituzten uts-aldiarik bage eun ta geiago arroba, laurogei legua bide igarorik berrogei ta amasei orduren barruan, eta iñoiz iritsi izan ziran berrogei ta lauean ere. Itsasoan arkitzen dan arrainik gozandetsuena dalako Izokia, beretakoak biraldu oi diozka gure Ama Gipuzkoa leialak bere Errege maiteari Aste Santu guztietan opairo. Españako andizkirik goienengo askok arkitu izan dute Gipuzkoara bidea Izokia bear dutenean, ikusiaz dakitelako ondo, Probinzia onetako itsas bazter guztiak dirala arrain mueta onezaz beteak. Egiazki arrigarria da txit, itsasoari lagarik emengo ibai andi geza-gozokoetara Izokiak duen joera.
Debako ibaian igotzen dira Mendaroraño samalda andiak; Urolakoan orobat, Iraetara; Oriakoan Usurbilla ugari txit, eta Andoaina ere bai askotan; Urumeakoan Astigarra igarorik Hernaniraño; Oiarzungoan ezin igo dira Errenteriaz gora, ur-arka goitituak arkitzen dituztelako; Bidasoan igotzen dira Nafarroan barrena ere, eragozpenik arkitzen ez dutelako. Lenago esan dedan bezala, guztiz sarrera andia dute Izokiak Gipuzkoako ur geza-gozoetara, batez ere umeak bota bear dituzten denporan. Sei ibai andi oetakoetan ugariena izaten dira Bidasoan, baita galantenak ere, zergaitik lasaitasun geiago arkitzen duten toki berean beste bostetan baino. Ibai berean arraintza aldi batez arrapatu izan dituzte berreun ta geiago Izoki galantak, Irun aranzungo mugapetik irten bage.
Aipatu ditudan sei ibai andiaz landara ere badira Gipuzkoan erreka txiki banaka batzuk, itsasoak jotzen dituanak, zeintzubetan arrapatzen diran ugari zirlak, ostreak, otarrainak, txangurruak, lapak, iskirak eta beste asko oei darraizkiotenak; eta azaleko txiri miri oezaz gañera nork asmatu zenbaterañoko ondasunak kentzen diozkaten arraintan Gipuzkoatarrak itsaso ezopeari? Ez da erraz alderatzea ere! Bañan ifini bear dizkitzutet emen begien aurrean argiro, Probinziatarrak itsasotik eta Erriko ibaietatik ateratzen dituzten arrain gozarotsuen izen Euskarazko garbiak, jakin dezazuten zuen atsegiñerako, ezen, itzkuntz jakinti aberats onek ez dabela auzora joan bearrik soñeko zirzillen eske, bear bezala txukunkiro apaindurik eder ta galant noranai agertzeko. Arrain oen izenak ezarriko ditut, Egaztienak bezalaixen, dakitzadan erdarazkoak alboan dituztela.
Abixoia.
Alakoa.
Albanu.
Andeja, Meroa, Mero. E
Antxarraina, Craba, Cabra.
Antxarrain-arrokakoa.
Antxoa, Anchoba. E
Aolatza, Mustela.
Armiamarraina, Arana.
Arraiandrea, Pexemuller.
Arraingaroa, Garo. E
Arraingorria, Escarcho.
Arrainzala.
Arraizpata, Espada. E
Arraztekoa, Saxatil.
Astuna, Grave.
Atuna, Atun. E
Atun-berria, Tonina.
Atunjaioberria, Condyla.
Atunkumea, Pelamide.
Atuntxikia, Amia, Bonito, Bonitulo.
Aztarraina, Ezcaro.
Bakallaoa, Abadejo.
Balea, Ballena. E
Bargua, Barboa, Barbo. E
Barnariña.
Beltxarraina, Negrilla.
Berdela, Salpa.
Bitsarraina, Mugil.
Boga, Boga. E
Bokarta.
Bollarraina, Rueda.
Budiona, Budion. E
Burtaia, Liza.
Dabeta.
Deitua.
Donzailla, Doncella. E
Egatxibia, Calamar.
Errodaballoa.
Errosela, Besugo.
Erroselbegigorria, Breca, breque.
Erroseltxikia, Pagel.
Eskallua, Jaramuyo.
Esparloia.
Ezkalua, Bermejuela.
Fraidearraina, Fraile.
Galtza, Lixa.
Geldarria, Remora.
Gelpea, narra, Tardo, Torpe.
Goizkata, Esturion. E
Ilisatsa, Escorpina.
Iotua, igotua, Maza.
Iskira, Camarron.
Itxasbarakullua, itxasmaskullua, Caracol, choncha marina, retorcida.
Itxasotsoa, Lobo marino.
Itxastrikua, Echino.
Itxaszaldia, Caballo marino.
Itxaszapoa.
Ixilldonga, Callaputa.
Izokia, Salmon.
Izokisemea, Salmonete.
Izurda, Delphin.
Jibarta, Lamia, Feleter.
Karamarroa, Txangurrua, Amarra, Amarratza, Cangrejo.
Karpa, Carpa. E
Karrakela.
Katuarraina, mitxa, mielka, Mielga. E
Koloka, Sabalo.
Korkoia.
Lametia.
Lanparda, Lamprea. E
Lanperna, Apancora.
Lantaia.
Lapa, magurrioa, Lapa. E
Lapaberdea, Verderal.
Lapagorria, Murice.
Lapamagurrioa, Marisco.
Larlatza, Cazon.
Lazuna, Albur.
Legatza, Merluza.
Lengoradua, Lenguado. E
Lerda, nagia, Lerdo. E
Lupia.
Marigora.
Maskorta, utallarra, Galapago.
Masopa.
Merua.
Miruarrina, Millano.
Mixera.
Morea.
Mujoia.
Muskullua.
Nagia, Remolon.
Negalea, Mena. E
Olagarroa, Pulpo.
Ongrioa, Congrio. E
Orratza.
Ortzerrosela, Denton.
Orzka.
Ostrea, Ostra. E
Otarraina, Langosta.
Paluixa.
Paneka.
Patutxa.
Perloia.
Pinpiñeka.
Pota.
Pulpulua.
Sarauslea.
Sardin-igarra, Arenque.
Saubia.
Siluroa, Siluro. E
Sortarraina, Torpido, pececillo.
Sutarraina, Purpura.
Tenka, Tenca. E
Turbotea, Rodaballo.
Txabaloia, Caballa.
Txalburua, Igeltoa, Renacuajo.
Txaloitxikia, uerka txikia, Sarda.
Txangurrubarda.
Txardiña, Sardina. E
Txardintxoa, txardieta, Sardineta. E
Txeutxa.
Txibia, Jibis.
Txilibitua.
Txintxiña.
Txipiroia, Chipiron. E
Txiria edo Txirria.
Txirla, Almeja.
Txitxardiña.
Txitxarroa.
Udarraina, Lampuga.
Udilista, Pamplina.
Ugotsoa, Sollo.
Urrearraina, Dorado.
Urtxala, Rosmaro.
Zapatariarraina.
Zarboa, Cotofite.
Arraintzako lanbidean ere Gipuzkoatarrak izan dira gaiñ gañekoak, beste gauza guztietan bezalaxen. Gipuzkoatarrak ziran, bada, Baleen ilkintza eta bakallo-arrapatzea asmatu izan zutenak, eta langintza gogoangarri oni lendabizi ekin zitzaiozkanak, argibide anitzetan arkitzen dan bezala. Milla, berreun, ogeita amazazpigarren urteko Agorrillaren emezortzian Errege San Fernandok Zarauzko Erriari Burgosen emandako Fueroak esaten du garbiro, nola Erri artako biztanleak Balea iltzen zutenean eman oi zioten Erregeri zati bat, burutik asi ta atzekirañokoa, eta mingaña oso osorik Eliza, San Pedro, edo beste Santu artu bati. Esan diteke, bada, Fuero au dala, Baleen ilkintzaz itzegiten daben lendabiziko itzkribua; eta arritzekoa da txit, beraren aipamenik iñork ez egitea, orain berrogei urte ingururaño, sinitsgarri aiñ baliosoarekin agirian jarria lenago egon bear zeban, Gipuzkoatarrak beren buruz asmatutako lanbide onen anziñaera guztiz urrunekoa.
Egiazko argibide askoren bidez dakigu ziertoro, Gipuzkoatarrak asi izan zirala lenbizi Baleak iltzen; eta baldin anziñako itzkribu sinistgarriak ezer esango ez balute ere, Probinzia onetako erri itsasbazterrekoetan arkitzen dira ezagungarri agirikoak, zeintzuk adierazten dabeen garbiro, Bale asko arrapatu oi zituztela beretako biztanleak. Ondarribiako Uriaren Etxarmetan ikusten dira baga berdeak ontzi bergatuarekin Bale arpoitua azpian daukala. Getariako Erriarenetan ikusten da Bale bat illa, eta gañera arkitzen dira Erri onen gordeleku-zuzenean, bertako itsasgizonak Bale asko arrapatutako argibide egiazkoak. Motrikuko Erriarenetan berriz kanpo urdiñean dago txalupa bat, eta onen barruan gizona, Baleari arpoia iltzaturik, adierazten dabelarik garbiro menderatua daukala.
Esan al guztien gañekoak dirade, bada, Bale ilkintzarekin Bakallo arraintzaren gañean Ingeles ta Franzesen kontra Gipuzkoako Probinziak bakarrik egin izan dituen jazarra andiak; zeintzuk arkitzen diran zearo ta garbi ezarriak, lenago izendatua daukadan Itztegi Luzeazaltar Españakoaren liburu lenengoan, Gipuzkoako Kapituluan, irureun ta ogei ta amargarren orrikatik aurrera.
Bale arrapatzalle azkar ta zintzoak
Gipuztarrak ziraden lendabizikoak;
Bide bage kenduri oei itsasoak,
Ingeles ta Franzesak dira gerozkoak.
|
|