|
SEIGARREN KAPITULUA
Gipuzkoako Meatzeak non ta nola eta zer gisatakoak diraden.
Guztiz ezagunak eta txit aomen andikoak beti izan dira Gipuzkoako Menastak, berenez diralako beste toki askotakoak baino piñagoak, aro obeagokoak, eta balio geiagokoak. Probinzia onetako Menastaz itzegitean esaten ditu Batxiller Zaldibiak bere izkribu gogoangarriaren bigarren kapituluan, itz gozo indartsu oek.
«Estrabon, Diodoro, Sikulo, Solino, Ponponio, Osorio, eta beste askok, jarri izan zituztenean Españako menastak beste guztiai gañeraturik, etzan bestegatik, ezpada, lurbira onek ematen deban ugaritasunagaitik. Galdetzen det nik nork arkituko du Españan toki bat, beruna, burnia, kobrea, burnarria, alzairua, urrea ta zillarra ain ugari guztitik dariola diarduanik; Egiztatzen ere deban bezala Pliniok, izakiarekiko kondairan 3garren libru ta kapituluan, menasta, beruna, burnia, kobrea, eta Plinio beraren libru 4garrengoan, 20garren kapituluaren bukaeran? Ez da bada sinistgarri billa ibilli bearrik ere, ikusten dalako argiroki, bi Probinzia oek bakarri (Gipuzkoa, ta Bizkaia) ematen dutela burnia España guztirako laiña, ez ezik, beste Dierra askorentzako ere, zeñarekin egiten diran gudarako eta lur-lanerako arma ta erremientak; eta ez da mirestekoa Pirineoko mendiak ain gertu daudenean, zeintzuk izen au artu izan zuten, oñazkar ta tximistak botatzen dituzten su lodietatik; zergaitik Greziako itzkeran Pirok esan nai deban Sua, Isidorok dionez itzen jaiozako libru 13garrengoan 8garren kapituluan, asitzen dira oek goratzen, Ondarribiaren gertuan eta Diodorok libru 3garrengoan zabalkiro diarduanez, sualdi luzarokoak mendiai irazekerik, denpora askoan jariotu zuten errekak urre ta zillar naste; eta menasta au bertako jaiotarrai, Greziako merkatariak erosirik gauza balio gitxikoen truke, Greziara eramanaz batu zituzten ondasun andiak».
Gipuzkoako ondasunen gañean itzegitean esaten du aipatu dedan Batxiller Zaldibia berak 3garren kapituluan onela.
«Gauza bat euki diteke jakintzat garbiro, ezen, Erromatarran etorrera Españara izan zan baino lenago, jendadi askok zebala joera toki artara, menasta'en ugaritasunaren bidez; beragaitik oi zetozen gizon samalda andiak, bertako ondasunen ots andia enzunik; orobat gertatu izan zan Zeltiberian; zeñagaitik Juanes Kamerziok adierakietan Luzio Florori, beraren aberastasunaz itz egitean, esaten ditu berba oek. "Nondik igarri ditekean, ezik, Zeltiberiren dierria izan zala urre ta zillar bitorez sarriztatua eta ioritsua, kanpoa arras solla izan arren"».
Aurkille geiago ere izendatu nitzake, premina balitz, Gipuzkoako menasta aberatsai gaiñ gañeko andizkatzeak egin izan diezatenak, berbaz eta izkribuz; bañan ez degu anziñako gizon jakintien sinistgarri bearrik, begien aurrean garbiro dakuskun gauza agirikoaren azaldurea egiteko.
Probinzia onetako mendietan unetik unera or emen arkitzen dira menasta balio andikoak ateratzen gure asaba maitagarriak egindako zulo luze zabal txit izugarriak; zeinzuk beren ezagungarri egiazkoakin adierazten duten garbiroki, zertarako egiñak diraden, eta zer ematen zuten. Egiazko ezagungarri oek begien aurrean ez bagenduzka ere, gure Ama zintzo Gipuzkoak bere gordeleku zuzenean badauzka argibide sinistgarrizkoak, nola beraren mugapean atera oi zuten beruna, burnia, kobrea, burnarria eta zillarra ugari. Menasta balioso oek zein tokitan, eta zer nolakoak dauden, adierazoko dizutet garbiro.
Irun-aranzungo mendietan atera oi zuten beruna, burnia, kobrea, burnarria eta zillarra. Egia garbiro onen argibide zuzenak arkitzen dira Erri onetan zintzoro gordeak; eta ikusten ere ditugu, neke ta diru askoren gostuz egindako meatze zulo andiak.
Oiarzungo mugapean badira meatzeak beruna, eztañua, kobrea, burnarria, ta zillarra ugari atera izan zaiotenak, batez ere Aiamendian; non topatzen diran txit zulo asko ta andiak, lanbide onetarako egiñak. Beragaitik gizon andizki aberats anitz alkarturik, ekin izan zaiozka berriro mendi oni txit portizki, beren itz onorezkoaren azpian argi bide irme indartsua eginik; zeñaren asiera edo burezardea dan modu onetan.
«Escritura de la Sociedad para la Esplotacion de las minas de Oyarzun y otras.
«En la Ciudad de San Sebastian á treinta de Julio de mil ochocientos veinte y nueve, ante mi el Escribano público de su Magestad numeral de ella y testigos infraescritos el Señor Conde de Villafuertes y Don Manuel Joaquin de Iguerabide vecinos de la villa de Tolosa, y Don José Lorenzo de Lavaca que lo es de esta Ciudad, por si y en representacion de los Señores Marques de Pontejos vecino de Madrid, Jonh Coekevill, Nicolas Maximiliano, Lessoinne, y Felipe Adolfo Lessoinne del Comercio de Lieja en Holanda, por quienes los tres primeros prestan voz y caucion de que aprobarán, este instrumento y cuanto en su virtud se practicare, digeron que tienen resuelto formalizar una compañia para el completo laborio de dos lunas de plata y otros metales, situadas en territorio del Valle de Oyarzun, de otra que se halla en la villa de Irun, ambas de esta Provincia, y de otras en que acaso pondrán la mira en lo sucesivo, teniendo por ahora denunciadas las tres primeras en la Diputacion de la Provincia Delegada por la Direccion General de Minas de Madrid, y á este fin han invitado tambien por medio de un prospecto que han circulado, á los que quieran subscribirse, y adherirse á esta compañia manifestando sus bases, y reduciéndolo á efecto en este instrumento la establecen en los términos siguientes. Nota; el nombramiento de Director de esta Compañia se ha hecho en Don Pedro José de Anitua residente actualmente en Bilbao. Esta escritura se otorgó por testimonio de Don José Ellas de Legarda Escribano público y del número de la Ciudad de San Sebastian».
Indar andiko lagunkida itzaltsu au ekin zitzaion gogoz lanbide balioso oni, berari zegozkion prestamen guztiak erara ifinirik, bañan, Españako Talde-agintearen gañean ustez ustekabe gertatutako naspilla ta goibetze andien bidez, denporarik oberenean izandu zan laga bearra guztiari beingoan.
Errenteriako mendietan badira meatzeak burni gaia ugari ematen dabeenak, oen artean izendatuenak dira Arbitarte, Urteta, Oberan, Suerrin, eta Garostegikoa, zeintzuk dauden Gabiolarekin Yanzi bitartean.
Urnietako mendian arkitzen da zulo bat guztiz miraritsua, zeña dagoen aitz bizi bizian modu onetan. Aitzaren oñetik erpiñara bitarteko lau zatietatik iru igarotzean, dauka inzirritu bat kare-arri pin piñean, zeñetatik gizona jatxi ditekean eroso lasaitasun guztiarekin. Ataka onetatik ondorañoko luzetasuna dauka zuzenean, ogeita lau oñean; eta zabaltasuna, ifarraldetik eguerdi-alderontz dauka berreun ta berrogei oñ; sortaldetik sartaldera irurogei. Beraren barrunpeko uts-uneak egiñeratzen du gela andi baten idurineko artzulo bat; goi guztia ta alboak dauzka, kare aitzari ixurten zaiozkan ur iragazietatik sortutako leiar distiatu ikusgarriariakin ederki apainduak, zeñea dan lurruspe guztiko gaia.
Zizurkilko mendian arkitzen da meatze zulo bat guztiz bide luzean ondoa daukana. Zulo andi onetan lan asko egin oi zalako entzuera badegu, zer menasta mueta ateratzen zuten garbiro ez badakigu ere.
Asteasuko mendietan arkitzen da kobrea; non, azaleko ibill-arriai ere arkitu izan diozkaten menasta onen apurrak iori.
Anoetako Irumendin arkitzen da meatze zulo andi bat, ondoa baino ere are ondorangoan, ur asko beti daukala; zeñaren erraietatik atera oi zuten denpora batean likurta ugari.
Elduaiengo mugapean ateratzen dan menastarekin ornidutzen dira iru ola burnigintzan ari direanak, zeintzuk diraden Ollokiegi, Plazaola, eta Ameraun.
Berastegiko Erriak badu burni-meatze ugaria txit, Biskotx deitzen zaion toki eroso batean.
Aralarko mendi andi guztia da meatze baliosoz ondo janzia; zeintzubetan diraden beruna, eztañua, burnarria, burnia, zillarra, urrea, eta batez ere kobrea guztiz ugaria. Mendi onetan, Arritzaga izendatzen dan tokian, ezagutu izan ditut neuk bi ola, kobrea launtzen ari direala. Lantegi balioso onetatik egunoroko ogia ta alogera ateratzen zituztela ezagutu izan nituen, gutxienaz, irureun gizon bederik era batera, beren meza emallearekin. Bi olaen inguruan zeukaten egiñeraturik Alde-erri txiki bat, bere Elizarekin; bañan tellarik batere bage, zeñaren ordez pipolakin estaliak zeuzkaten Eliza ta etxeak. Sarritan joan izandu nintzan lantegi au ikustera, beste eginkizun bage, bai ta sartu ere bi aldiz, menasta ateratzen zuten zuloan azkenengo kaboraino, iru legua laureneko bidastian, aitz gogor biziaren azpian. Zulo gogoangarri onetan ikusi izan nituen gauza miraritsu guztiak zearo azaltzen denpora geiegi igaro ez dezadan, lagatzen diet beren oñean. Meatze aberats au agertua izandu zan, milla zazpieun ogei ta amalaugarren urtean, eta jardun zeban gelditu bage, milla ta zortzi eun urte ingururaino, eta geroztik arkitzen da, illa balitz bezala; ez, kobrea gitxitu zitzaiolako, ezpada, bestelako joan-etorrien bidez. Lantegi oni laga zitzaion egunetan bertan lanean ari ziran gizonai entzun izan diotet, topatzen zutela menasta atzerapen bage, bañan meatzaren jabeak alkarren artean ondo etzetozelako, lantegi artan etzegoela buruzpide eta eraen onik ezertarako. Azkenerako jarri zirala langilleak, nork kontu artu izan bagez, bearra egiteko ustean meatze zulora sartu eta lanen pitinik egin gabe aste osoak jokuan igarotzen zituztela. Orra zeren bidez lagatua arkitzen dan, ainbeste ondasun ematen ikusi izan degun Aralarko meatze aomen andiko aberatsa. Entzun izan diet gizon jakintiai, ez dala Españako Erresuma guztian topatzen Aralarko kobreari alderatzekorik. Beragaitik izaten zeban onek ain jaso andia España barrura, ikusi izan ditugun bezala askotan Dunba andiarekiko mando erreskada luze Gaztelakoak, Arritzagan atera eta landutako kobre txapa ederrakin dijotzela. Aipatu dedan meatze aberats onezaz landara ere arkitzen dira Aralarko mendian, zulo andi izugarri anitz noizbaiten ere gizon ernaiak, lurraren azpiko aitz portizak epakirik ondasun baliosoak beretatik ateratzeko egiñak. Gizon argi gauza izkutukoen barri jakin naieko zenbait, jatxi izan dira inoiz lurruspe oetara, eun ta geiago oñeko bidean, beren biziak gordetzeko gogora aldakizkioten prestamen guztiak arturik, zeintzubei entzun izan diotedan, ezik, guztiz arrigarriak dirala zulo ezkutapetsu oetan arkitzen diran gauza ikusgarri miraritsuak.
Zaldibiako Erriaren mugapean, Aitzarte esaten zaion tokian arkitzen da kare-aitz erro bat, zeñari milla zazpieun, larogei ta zazpigarren urtean, kendu izan zioten urre garbi pin piña. Denpora artan Erri onetan bikario zegoen Don Josef Ignazio de Etxabe jaunak, ikusi izan ziozkalako aitzari, urre izar pikorta apur banakaren batzuk, erakarri zeban Aralarko meatzean kobre ateratzen ari zan Maisu-nagusia, amasei langillerekin; zeintzuk jardun izan zuten aitzari menasta billatzen bi illabete igaroan, eta kendu zioten urre txau piñak pisatu izan zeban iru onza ta erdi eta bi otxaba. Urre zatitxo au erabilli izan neban eskuetan, bein baino geiagotan; zeña bere jabe Etxabe bikarioak maitaro gordea oi zerabillen erakutsiaz eta esanaz, non aterea zan, eta nola kosta izan zitzaion berrogei onza urre bezalatsu. Egia da urre pitin au kosta izan zala berak balio zeban alako amabi, edo benturaz geiago, bañan esango ere ezin du iñork izendatu dedan aitzak urrerik ez daukala.
Ataungo Arzate-erreka deitzen zaion aitzean badira meatzeak beruna, eztañua, kobrea, kupritsa, menaslora, bermejoia eta likurta ematen dituztenak. Milla, zazpi eun, ogei ta emezortzigarren urtean Lagunkida bat alkarturik, asi izan zan gogoz menasta billa mendi onetan; bañan aberastutzeko lainbat beingoan ematen etzebalako, laga izan zioten lanbideari, asko nekatu bage. Milla zortzieun ta ogei urte inguruan asi izan ziran berriro meatze zulo oek azterzen, baita topatu ere, izendatu ditudan menasta mueta guztietako zerrenda piñak. Bañan lanbide oni ekin zitzaiozkan gizonak algo gitxikoak ziralako, eta beste alde, guda gudaren gañean sortzen zalako, utzi izan zioten guztiari bat batean. Zulo oek ikusi izan dituzten gizon artarakoak badakit esan izan dutela, ezik, atera leikeala beretan kobre piñ baliosoa txit ugari.
Zeraingo mendi Barbaria izendatzen danaren aldatsean arkitzen dira, meatze eta lurruspe zulo asko, langille anitz kabitzeko laiñekoak, eta euretan arkitzen diraden burnigai ondar apurretatik ezagun da argiroki, noizbaiten ere, eman oi zutela menasta mueta au iori. Erri onek ifarralderontz dauzkan mendi Elustizain, Otañu, eta Aizpuru deitzen direanetan arkitzen dira, burni gaia ondo ematen duten meatzeak. Oen guztien erdian dago beste mendi bat, bere aldats ta ixuriak eguerdi alderontz eta ifarraldera dituela; zeñaren aitzetan ikusten diraden, zulo, putzu eta iriki asko ta andiak, kobrea eta burnarria ateratzeko egiñak. Milla zazpi eun, ta ogeigarren urte inguruan ekin zitzaiozkan mendi oni berriro menasta kentzen; bañan asi berrian ematen etzebalako beargilleentzako laina, utzi izan zioten geldirik. Mendi onen aldats beste-alderakoan arkitzen da burni meatze bat, berreun ta geiago urtean arras lagatua egon dana, zeñari ekin zaiozkan txit gogoz, denpora gitxiz onontztik, eta ematen ere du menasta ona ugari. Aldats beraren sort-alderontz daude, Erregiña Doña Juana la lokak Juan de Otalorari eman izan ziozkan burnarri meatze ospatsuak, zeintzutako eskubidea Otalorak artu izan zeban milla, bosteun, eta amabostgarren urtean. Meatze oek luzaro eman izan zituzten ondasun andiak, bañan egon ere dira lagatuak urte askoan, zeren bidez eta nola ez badakigu ere. Beinere ez baino bein obe dala, esaera oi dan bezala, ondo dago alere, Zeraingo meatze ospatsuetan lanean asi direanean.
Mutiloako mendi Maskor edo Benera deitzen zaion artan arkitzen da burni meatze bat, legua lauren bateko inguru guztian menasta ona ta iori ematen dabena , zeñak jaso andia izaten deban Gipuzkoako ola guztietara.
Legazpiko mugapean badira bi meatze, bata da likurta ematen dabena, eta bestea, oraindik garbiro ezagutu bagea zer muetatakoa dan, iñor ekin etzaiolako gogoz berari.
Oñatiko mendietan arkitzen dira meatzeak, beruna, eta burnia ematen dituztenak; bañan bakarrik berunezkoan diartute langilleak, lapiko ta jarroentzako likurta ateratzen. Langintza onetarako izan al leikean lurrik gozatsuen ta oberena bertan ugari arkitzen dalako, Oñatiko ontzi gauzak dauka ain jaso andia Españako toki guztietan. San Eliasko Elizatxoa dagoen mendi eskargearen arrokan ikusten da Arzulo bat guztiz ikaragarria. Beste leze zulo anitz ere badira mendi arrokatsu andi onetan izugarriak txit. Oetako batean, ez da urte asko, topatu izan zirala amabi edo amalau gorputz illotz gizakien ezur ta ondakiñak lurraz estalirik, ain egoki eta era onean ezarriak, nola Eliza andi batean dautzanak arkituko lirakean. Erri onetako mendietan badira lurruspe zulo geiago ere, gizaldi onetan iñork aztertu bagekoak, eta beretan nork daki zer billatu leikean?
Mondragoiko Udalatxa deitzen zaion mendi goititu andi artan badira meatzek burnia, beruna, eta lugortxeka ugari ematen dituztenak. Mendi onen sortaldeko aldatsean dago izen andiko meatze burni likurtasuarena, zeñari esaten dioten Meatzekindariak, izoztua. Meatze au arkitzen da klera gorri batean, aiñ aberatsa, ezik, ateratzen dan menasta guztiak ematen du euneko berrogei alzairu garbi piña, Europa guztian dan oberentzat ezaguturik dagoana, gizon jakinduria andikoen autormenaren bidez. Milla zazpieun berrogei ta amargarren urtetik irurogeira bitartean, Don Diego Aranguren Zaldundien Buruzariak oroiterazorik, Erregeren aginduz egin izan zan frogantzaren bidez, eta milla zazpieun, irurogeita amaseigarrenean, Probinzia onek eskaturik, Errege Jaunak izendatu izan zituen Gudaburu-nagusien aurrean berristatutakoan, erabakia izan zan garbiroki, Mondragoiko alzairuari alderatzekorik ezagutzen etzala iñon ere. Masdeu jakintsuak, beste Ipinle askoren eretxiari jarraitzen diola, esaten du, ezik, Mondragoiko meatze au izan leikeala, anziñako denporan Zeltiberiatarrak eta beste jende Españakoa ornidutzen zituana, beren Ezpata irme sendo pin, aiñ izen andikotzat Kondairan aipatzen diradenak egiteko. Meatze au baino gitxi bat goitiago, eta mendiak daukan aldaparen erditsuan arkitzen da Udalako lurruspe aomen andikoa, zeña dan ustez ustekabe agertua, urte gitxiz onontz. Zulo onen ataka da medarra, eta sarrera nekosokoa; goitik berañoko luzetasuna dauka seieun oñeko bidastian bezalatsu; onen barrunpea ikusteko bear dira modu askotako argi izekiak; beraren txuntxurretik buka-ondora iragazitako urak, gatz ugaritsu indar andikoen bidez, egiñeratu ditu utsune artan izan al litezkean leiar distiatu, eta idurinik ikusgarrienak; lurruspe onetako goi, be, eta alboak idurin dute daudela arri bitore balio andikoakin apainduak; aiñ begitangoak eta miraritsuak dira ikuskarri oek, ezen, arzulo onetara sartu izan diran gizon jakin-naiekoen gogoak ez ditu ainbeste betetzen, ez leiar mendikoak (zeñetatik ere ugari dan emen), eta ez lugortxeka baliosoak, nola bertan topatzen dituzten edergarri gaiñ gañekoak. Baldin lurruspe gogoangarri au jarri izan balu izakiak Uri bikain edo Erriburu andi baten inguruan, izango zan askoz ta askoz ezagunagoa, eta aomen andiagokoa. Zulo onetatik ateratako arri banaka batzuk biraldu izan ziran Madrillera, eta bertako Gabinete kondaira izakizkora; baita, gizon argi jakin-naieko anitzen lantegietara ere; eta beretan andizkatuak izan ziran, ezin geiagoraño.
Aretxabaletako mugapean arkitzen da meatze bat zillar bizia ematen dabena.
Eskoriazako mendietan arkitzen dira burnia, ta likurta noizbaiten ere atera oi ziralako aztarna egiazkoak.
Zestoako Ertxina deitzen zaion mendian badira meatzeak leiar arrokazkoa ematen dutenak. Milla, zazpieun, larogeita bostgarren urtean mendi onetan atera zuten arri leiarrezko zuri bat, argia batetik bestera igarotzen zitzaiona, ispilluari bezalaixen. Arri onen neurri egiazkoa da, luzean kana bat, zabalean iru kanalauren, eta lodian ogei beatz igaroak. Leiarrezko arri ikusgarri eder au eraman-erazo zuten Madrillera, Erregezko kondaira izakiarenean begiragarri ifinteko. Gisa berpereko arri puskak topatzen dira Erri onetako mendi Izarraitzkoan ere.
Motrikuko San Blas mendian meatze bat agertu zutela ez da oraindik urte asko. Asi ziran bera garbitzen; bañan azalean mamirik etzeukalako, laga zioten neke andirik egin bage.
Aipatu ditudan meatze oek guztiak dirade bada egiazkoak, eta beretatik gure guraso zintzo beargilletsuak ondasun andiak atera oi zituztenak. Eta orain ere, baldin jarraituko baginioke geren aurreragokoai gogoz mendiak aztertzen, berak ematen dituzten ondasunak maitatzen, eta gañerontzeko eginpide guzti guztietan, ez genduke nere ustez izango kalterik batere. Begien aurrean dakusku bada argiroki, Gipuzkako Probinzia dala mendietako aberatstasunaz doaindua.
Onenbeste meatze ain toki gitxian
Nola arkitzen diran gure Probinzian;
Engañatzen ez banaiz nere iritzian,
Ez dira topatuko Europa guzian.
|
|