|
ZAZPIGARREN KAPITULUA
Gure Ama on maitagarri Gipuzkoaren bizitza doatsua; Aitalenen Tubal Euskaldun garbia Españara etorri izan zanetik oraindañoko guztian, berak ekarritako itzkuntza ederra eta oitura gozoak zeren bidez irozotu izan dituen, eta oek osotora gordetzeko egin izan dituen jazarra andien argibide egiazkoak.
Mundu guztiak daki; bada, Gipuzkoako Probinzia txit leial eta guztiz argidotar au dala, Españaren zatirik aurrenengoetakoa, gauza askoren bidez; eta batez ere, Erresuma andi onetara lendabizi etorri izan zan itzkuntz eder guri gozoa oso ta garbi gorderik, Franziako muga iriki baliosoari zintzo ta ongi konta egin izan diolako estura larri askotan.
Gauza jakina da, Probinzia labur onek lau milla ta geiago urteren epean izan dituela joan etorri asko, gora beera andiak, gertakari samiñak eta ausi-abartza kaltarkitsu izugarriak. Bañan atsekabe garratz, estura portitz, eta larritasun illgarri guztiai arpegi emanik, arkitzen da bere gazte denporako edertasun distiatuarekin oso ta garbi. Egia ziertoro au arkitzen da agiri agirian, iñork ere ezin ukadezakean moduan.
Españako Erresuma andia Tubaltar Euskaldun garbiaz betea arkitzen zala, bertako urre ta zillarrak arrapatzera etorri izan ziran, eskubiderik bage, Zeitikakoak, Feneziatarrak, Kartajinesak, Erromatarrak, Arabeak, eta Godoak.
Zeltikakoak zuten itzkuntza beren berekia; zeñari, esaten zitzaion Zeltikoa; Fenizioak itzegiten zuten Fenizia edo Hebrea orduan, edo beintzat beraren itzkundeetako bat; Kartajinesak Punika; Erromatarrak Latina; Arabeak Arabiga; eta Godoak Gotika. Itzkuntza oek dira txit ezagunak gizon jakintien artean; zeintzuk autortzen dtrten garbiro, Euskaragandik arras urrun dabiltzala.
Izendatu ditudan Dierria arrotz oek urre ta zillarren ondoren etorrita, beraren zatirik geienetako jaun ta jabe egiñik, egon izan ziran urte askoan, bakotxa bere txandan; bañan Gipuzkoako Probinzian etzuten izan eskubiderik ezertarako ere; zergaitik bertako jaiotar zintzo ernaiak botatzen zituzten alderatu bezin prest, astinaldi gogorrak emanik an ta emen. Arraza gaizto oek Españako lurrean berendu zituzten toki guztietan erein izan zituzten nork bere itzkuntzaren aziak; bai ta gogoz erne, eta guriro azi ere ugari txit; bañan Gipuzkoako mugapea azaro onean arkitu etzutelako, gelditu izan ziran uzta txarrarekin. Begien aurrean dakusgu, bada, argi eta garbi, aipatu ditudan etsai indartsu, goseti, amorratu guztien esker gaiztoan bada ere, beretako itzkuntzaen kutsurik txikarrena ere bage arkitzen dala gure Euskara eder gozoa bizirik, iñork ere menperatu izan ez dituen arkaitztarte oetan.
Euskarazko itzkuntza oso ta garbi bizirik arkitzea aski da, Euskaldunak iñoren uztarripean beñere egon izan ez dirala onegiteko. Guztiaz ere, Gipuzkoako Probinziak ainbeste urteren buruan igaro izan dituen lanzerik estuenetakoak ezarriko ditut bat banaka, berari zor zaion ondra andiaren argibiderako.
Erromatarren etorrera; eta oekin Gipuzkoatarrak egin izan zituztena jazarra andien azaldurea
Zelta, Fenizio, eta Kartagoen ondoren etorri ziran Erromatarrak Españara, aurrekoen azgarriak, eta are gosetiagoak, Jesu Kristoren jaiotza baino ogei ta sei urtez lenago, eta Tubalen etorreratik bi milla, eun ta irurogeigarren urtean, Octaviano Augusto agintari zutela. Buruzari ots andiko onek beretuak zeuzkan denpora artan mundu osoko Probinziarik geienak, Suetonio Tranquilok bere bizitzako ogeigarren kapituluan esaten dabenez; adierazten dabelarik, ezen, garaitu ere zituela Mario Antonio eta Elio Patra. Gertakari oen aipamena egiten du Apezpiku Jerundensek ere, Paralipomenon Españakoan, jarraitzen dielarik Lucio Floro, eta Justinori. Gizon jakinti oek eta beren lagun askok esaten dute, ezik, Augusto Agintaria egun aetan arkitzen zala arroturik berez betea eta arras uanditua, aiñ denpora gitxiren epean ainbeste batalla sonatu irabazi izan zituelako; eta Kantauritarren mugape labur, iñork ere ezin beretu zeban au, menperatutako ondra audia bestek eraman etzekion, berak etorri nai izan zebala, Euskaldun ospatsuak aixa eta prest eziko zituelako uste oso betean; bañan etzitzaiozkan ondo irten bere asmoak.
Esan ta egin, etorri zan Octabiano Italiatik iru Martizti andi arturik, oen Buruzari Autistio, Firmio, eta Mario Agripa zituela, Españaren ifarraldeko bazter txiki onetan pakea oso betean bizi ziraden Kantauritar Euskaldun garbi apurrak, egun gitxiren epean buruaz beera ifinirik beretuko zituelako pozean.
Agintari ots andiko onek bere etorreran egin zeban aurrenengo lanbidea izan zan, Gipuzkoako Probinzia itsasoz ta leorrez inguru guztitik, martizti samalda andiakin esiturik ifintea. Bereala eraso zion alde guztietatik su ta gar, Leoi amorratuaren gisa barautsa ta pitsa zeriola, guztia beingoan kiskaldu bear bazeban bezalako ausardiarekin; bañan Gipuzkoatar ernai bulardetsu leialak, ustez ustekabeko lanze estu artan arkitu ziranean, irten ziran beren betiko gordeleku mendi goitituetara; zeintzubetatik egiten ziozkaten Augustoren martizti andiari kalte izugarriak, beraren indar ezopeaz ixekaturik. Etorberri artan jarraitzen zien mendi-mutilai portizki, asmatu al zitzakean sorteari guztiakin egin al guztian bero bero; bañan geroenerako arras ozturik, beraren soldadu guztiak jarri ziran, bide andiaz kanpora oinkada bat bakarra ere eman nai etzutela.
Augusto gudari andiak ezagutu zebanean ezin zebala lakarik atera Gipuzkoatarretatik, ez goitik ez beetik, zearka ta zuzenka, eta aurkez aurke ere; beartu izan zan, putzu-zulo eta erreten-aska andiak irikirik, gorde tokiak unetik unera or emen egitera, esaten duten bezalaixen Isidorok amazazpigarren liburu itzkundeetakoan zazpigarren Kapituluan; Nebricensek bere itztegian; eta Juanes Camerciok Lucio Florori egiten ziozkan aomartzeetan. Eta baldin anziñako gizon jakintsu oek argibide oetakorik batere ifini izan ezbalute ere agiri agirian arkitzen dira gaurko egunean ere, Aldaba deitzen zaion mendi txuntxurrean, Mauriakoan, eta Hernio inguruan, Erromatarrak beren gordegarri, ustez segurutzat, etor berrian egin izan zituzten luepaki luze, eta sotaskazulo andieu ezagungarri egiazkoak.
Octaviano Augusto urgallosoak, berrogei ta bi urte aurreragokoetan irabazi izan zituen batalla andi guztiak etzeuzkan ezertan, Gipuzkoako mugape labur au bost urteren buruan ezin menderatu zebalako bere soldadurik oberenakin. Iraiñgarrizko lotsa andi onen bidez atsekabeturik, irabiatu zitzaion bere gorputzeko odol guztia, eta gaitzaldi gogor andi batek eraso zion portizki. Bere burua ikusi zebanean estura larrian, Marco Agripari eskubide guztiak emanik, joan zan Tarragonara osasunaren billa; bañan ez berari zegokion lasaitasunean. Gipuzkoako mendi gogor luzeak egunaz igarotzeko guztiz beldur andia zeukalako, autatu izan zeban gau illun trumoidun bat, eta Zegamako mendian San Adriango aitz-zulatutik aurrera gordegarri onakin ixiltxorik zijoala, oñazkarrak ill zion bere serbitzallerik maiteenetako bat; eta eskerrak gaugiroari, berak bizia gordetzeaz.
Tarragonan zuzpertzen asi ta laster biurtu zan Octaviano ostera Gipuzkoara, zeñetan zeukan bere ardura guztia, non arkitu zituen, lenago mundu osoa beldurraz ikara larrian zeukaten bere gudari ots audikoak erkindu, koldartu, eta milikaturik, Errietan gordegarri eginta zeuzkaten tokietatik irten ere nai etzutela.
Augustok bere soldaduetan ikusi zebanean ainbesterañoko etsipena, jarri zan zorabiaturik zer egin eta zer asmatu etzekiela. Ordurako artu zituen mandatu garratz asko Erromako Senaduagandik, esaten ziolarik, ezen, Asia, ta Afrika aiñ denpora gitxiren epean menperatutako Gudari gaiñ gañeko batek, Probinzia labur au bost urteren buruan ez beretutzea, sinistu ezin leikean gauza dala. Senaduaren errenkura samiñ zorrotz oei erantzun zien Augustok, ezik, Kantauriako jendea ez dala, beste tokietan arkitu zeban bezalakoa, baizikan ernaiagoa, errutsuagoa, eta bere jaioterriarekin jatorrizko oiturak bizia baino ere maiteago dituena.
Egun aetan Zesar Augusto arkitzen zan estutasun andian, bere ondra baliosoaren edergarritzat zer sortu etzekiela; bañan geroenean ere, gizon jakintiak bezala, asmatu zeban bere aomen andia irozotzeko bide zuzen egoki ezin obeagokoa. Mendietan zebiltzan Gipuzkoatarrai gaztigatu zion Octabianok, ezik, guda luze kaltarkitsu hura batalla ondradu baten bidez beingoan bukatua izan zedin, jatxi zitezela ordeka zabal batera, bata bestearen indarrak gizon prestu gisa frogatzera, eta garaitpentsu irteten zanaren borondatera erabakiko zirala egiteko ari zegozkion baimendeak. Gipuzkoatarrak erantzun zioten mandatu gozo oni pozkida betean, baietz; buruz buru irtengo zirala Errezilko zelaiera, berak autatzen zeban egunaren edozeiñ ordutan.
Esan ta egin, Augustok esleitu zeban une bererako, mendi-mutilak an ziran prest Errezilko zelaiean, beren lizarrezko dardai andien erpiñetan burni zorrotzak zituztela, zeintzuk ziraden denpora artan gudarako armak. Batalla balioso au emateko ziran izendatuak, irureun Erromatar indartsuenen kontra, irureun Gipuzkoatar. Jazarrari ekiteko aurrean mendi-mutilak egin zuten lendabiziko lana izan zan, beren eskuiko oñetako abarkak erantzirik jartea, lurrari portitzkiago irmaturik, beren indarraz obeto baliatu zitezen.
Modu onetan prestaturik nor bere tokietan jartean, Agintarien otsera eraso zioten alde bietakoak alkarri gogorkiro eginal guztian; eta bostgarren ordulaurenerako, arras txeatu, abarrakitu, eta azpiratuak izan ziran Erromatar aiñ ots andikoak, Gipuzkoako mendi-mutilak gelditzen ziralarik kanpoaren jabe ta garailari ondra andiarekin.
Arri ta zur egiñik gelditu zan Augusto, lenago mundu osoa ikaratu izan zuten soldadurik oberenetakoak ikusi zituenean aiñ aixa ta fite porrokaturik menperatuak, bera buru ta nagusi zutela, mendi-mutil ez jakin iñora ere irten bageko batzubetatik. Uste bageko gertakari onen bidez arkitzen zalarik Octaviano ezin andiagoko atsekabe samiñarekin garrazturik, Erromako Senaduari gaztigatu zion, nola Errezilko ordeka zelaiean irureun mendi-mutil Gipuzkoatarrak menperatu zituzten beraren Martizti andian arkitzen ziraden irureun soldadu indartsuenak. Bañan mandatu iraiñgarri au Senaduak etzeban ontzat artu izan.
Erromako Batzar andientsu ark erantzun zion Augustori, ezen, etzala arritzeko gauza, eta are gitxiago ikaratzekoa, Gipuzkoatarrak beren Errian batalla irabaztea; bada Erromatarrak ere beren lurrean, orobat egingo ziezatela Gipuzkoatarrai: eta baldin joan nai bazuten eun Gipuzkoatarrek Erromara, beste eun Senaduak ifiniko zituenen kontra peleatzera bertako Batzartar andientsuen aurkezean, promestutzen ziola Senaduak bert bertatik Gipuzkoako Probinziari itz onorezkoaren baitan, ezik, baldin gertatzen bazan Erromatarrak garailari irtetea, Gipuzkoa izan zedilla Erromako Agindearen menpean, mundu osoko beste Probinziak bezalaixen; eta suertez ere Gipuzkoatarrak irabazten bazuten baza, izango zirala berak, Erromako Agintaritza andiarekin adiskidetasunean anaiaturik betiko laztanduak; eta gozatuko ere zituztela lenago bezalaixen, anziña anziñako eta are lendabiziko etorkitik legez ta bidez zituzten beren oitza ta oitura onetsiak eskubide guztiakin.
Senaduaren promes ta eskeñi ondradu au Augustok Gipuzkoatarrak adierazo izan zienean, Probinzia onetako biztanleak zar ta gazte, txiki ta andi guztiak pozkidatu ziran, esan al guztien gañeko atsegintasunean; zergaitik beren baitan arkitzen ziran irme, Errezilko zelaiean bezin aixa menperatuko zituztela Erromatarrak euren Errian ere.
Bereala, Oiarzungo Lartaungo semea Buruzari zutela prestatu ziran eun Gipuzkoatar bata bestearen leian, batalla ematera Erromara joateko, eta beste lagun askorekin batean Cesar Augusto berekin zutela, ekin zitzaiozkan gogoz beren bide luzeari, Senaduari izkribaturik, nola ta zertara zijoatzen.
Erromatik onontz legoa bateko bidastira irten ziran Senaduko jaunak, Augustori eta Gipuzkoatarrai ongietorria egitera; eta beren agurrak alkarri egitean, Augustok esan zien Batzartar bere adiskideai, beatza jaso eta berarekin erakusten ziela; Ona emen non dituzuten, Erromatarren kontra peleatzera datozen Gipuzkoatarrak; zeintzuk diraden, lenago gaztigatu nizuten bezala, Afrika, Asia, eta Europa menperatutako nere soldaduai Errezilko ordekan batalla irabazitako mendi-mutil Kantauritarrak. Senaduko jaunak erantzun zioten Augustori, ikusi ta ondorean sinistuko degu ori; laster izango da eguna, ziertoro jakingo deguna, Errezilko zelaia bezin ona, izango ote duten Erroma.
Egun batzubetako atsedena Gipuzkoatarrak emandakoan, Senaduak izendatu zituen batallarako eguna ta tokia; baita esleitu ere eun soldadu, Erromako martizti andien artean arkitzen ziran indartsuenak. Jazarra onetarako señalaturik zegoen lekua zan Tiberico ibaiak egiten daben urbitartea, zeñari esaten zaion Transtiberi; non arkitzen zan kanpo zabal bat esolaz itxitua, peleatu bear zutenentzako berariaz egiña. Ugarte onetara ezin joan zitekean besterik, ezpada, alkarren kontra peleatu bear zuten berreun gudariak. Gabarra batean joan ziran aurrena Senaduak autatutako eun Erromatarrak, eta bereala bestean eun Gipuzkoatarrak. Oek leorrera irtetean lendabizi egin zuten lana izan zan, berak igaro ziran gabarra zulaturik, uraren ondarrera botatzea. Erromatarrak ikusirik eginbide arrigarri au, galdetu ziezaten Gipuzkoatarrai, ea zeren bidez edo zeri zegokala urari eraso zioten gabarra? Erantzun zuten, ezik, etzutela aren bearrik geiago; an arkitzen zala Erromatarrena osorik, zeñaren jabe egingo ziran laster, eta bera askoko zutela, ostera Erromara biurtzeko. Ausardia onezaz ikaratu ziran begira zeuden guztiak, eta ez gitxiena, beren kontra peleatu bear zutenak.
Alde bietako gudariak beren dardai andi burni zorrotzdunakin alkargana begira aurkez aurke jarri ziradenean, batallari ekiteko keñua Senaduak egitearekin batean, Gipuzkoatarrak eman zuten lenengo kolpean bota zituzten lurrera laurogei Erromatar, zutik ezin jarri zitezkean moduan arras eroriak beti betiko; eta beste ogeiak ere gelditu ziran erituak zauri andiakin. Gipuzkoatarretatik etzan erori ogei baizik, eta laurogeiak irten ziran garaipentsu, kanpo gogoangarriaren jabe egiñik, batalla aiñ ospatsua aixa ta fite irabazitako ondra andiarekin.
Erromako Senadu andientsua arriturik gelditu zan, Gipuzkoako mendi-mutilen ausardia ta azkartasun parebagekoa ikustean. Bereala deitu zituen bere aurrera garailari oek, eta esan zien amodiozko naitasunarekin; Zuek zerate, bada, jaio ziñaten Erriari asko nai diozutenak; jatorrizko oiturak irozotzeagaitik bizia galtzera gogoz jarri izan zeratenak; eta zuek zerate azkenik, oraindaño mundu osoa beldurturik iduki duten nere soldadurik indartsuenak azpiratu dituzutenak, nerau begira nagoela. Beragaitik, erabaki det nere Batzar guztiakikoan, ezik, Transtiberiko kanpo zabala izan dedilla betiko zubentzat eta ondorengoentzako, legez ta bidez irabazi dezuten bezala. Gogoan ere daukat, batalla au ematera Erromara etorterako aurrean eman izan nizuten itz onorezkoa, zeña nai dedan betea izan dedin osotoro gai guztietan; eta orduan promestu neban bezala, Gipuzkoako Probinzia izango da gaurtik aurrera Erromako Aginde andiarekin adiskidetasunean alkartua, jatorriz dituen oitza ta oitura eta eskubide guztiak lenago bezalaixen gozatzen dituela. Eta guztien gañean, Senaduak ezaguturik zeratela zuek odol garbikoak, prestuak, leialak, eta gudari indartsuak, laztantzen zaituzte berpertatik beren seme egiazkoak baziñate bezalako naitasunarekin; eta amodiozko alkardade onek iraun dezan beti, oberena izango litzakeala derizkio, Erromatarrakin aideturik bertan gelditzea. Eta baldin gure iritziari ondo baderizkiotzute, emango dizkitzutegu emaztetzat gure alaba maite oniritziak.
Eskeñi ondradu onen bidez Gipuzkoatarrak limurtu ziran Erromako andizkien alaba maitatiakin ezkondurik, batalla irabazi izan zuten toki Transtiberikoan bizi izaten gelditzera. Oen izengaiñ ezagutuenak ziran Lartaun, Ursina edo Urbina, Muru, Ursuan etc. Guztiak Euskarazkoak, iñork ezin uka dezakean bezala, eta gaurko egunean ere Erroman, etxerik aurrenengotzat ezagutzen diradenak. Gipuzkoatar oen jatorria Transtiberiko Ugartean ugaritu izan zan txit asko denpora gitxiren epean.
Erromatarrakin Gipuzkoatarren arteko joan etorri gogoangarri oek gertatu ziran Jesukristo jaio baino ogeirenbat urtez lenago; eta geroztik ere luzaro iraun izan zeban beren arteko aidetasun, eta alkarri zioten leialtadeak; eta oraindik ere, Erroman ta Gipuzkoan agiri agirian arkitzen dira ezagungarri bi, beren arteko aidetasun egiazkoari dagozkionak. Laster azalduko ditut zer ta nolakoak diraden.
Jesukristo gure Jaun ta Jabea Judu biurri gaiztoak gurutzilltzatutako ondorean, beraren Ebanjelio Santua erakutsita laztantzeko Elizak ifinten kristauak asi izan ziran denpora zoriontsu artan, Oiarzungo Lartaungo nagusiak, gudarako egiñik zeukan Gaztelua zan, gaur Erri berean arkitzen dan Eliza nagusia; zeña eman zion gogoz Etxejaun prestu ark Erriari, lenago gorputzen gordegarri izandu zan bezala, gero arimen zaintzalle izan zedin. Oiarzungo Erriak bere Santu godartari edo Patroitzat autatu zeban San Esteban, eta Elizari jarri zioten izena, San Esteban de Lartaun Protomartir. Eliza au da Kantaurian aurrenengo egin edo ifini izan zana; zeñetara anziñako denporan biribillatu oi ziran Kantauritar guztiak, beren auzi eta osterontzeko lanbide balio andikoetan ziñeztutzera.
Eliza onen barria zabaldu zan bazter guztietan, eta Erroman bizi izatez gelditu izan ziran Gipuzkoatarren ondorengoak jakin zutenean, Oiarzungo Lartaungo nagusiak emandako Gazteluan ifinia arkitzen zala, San Esteban de Lartaunen izenarekin; eta, zekitelako ziertoro, etxe bereko semea eun Gipuzkoatarren Buruzari joan zala Erromara, bertako beste eun soldadu oberenen kontra peleatzera, egin zuten Gipuzkoatarren jatorri odol garbiko oek. Eliza berri bat Erroman berak beren kontura; zeñari izena ifini zioten San Juan de Letran de Lartaun; eta eskutarmatzat jarri ziozkaten San Pedroren giltzak. Aurreragoko gurasoakin beren eta ondorengo guztien ondrarako ta oroitgarri egin izan zuten Eliza oni ifinitako Eskutarmak biraldu ziozkaten Oiarzungoari, bien arteko aidetasun urkoaren ezagungarritzat; eta onek, bere odolekoen erregalo maitagarria naitasun andiarekin arturik, igorri zion Erromakoari, ordaintzat, beraren jaiotetxearen izenak garbiro adierazten daben Laarrezko koroia.
Eliza oek biak deitu ditudan izen berperakin, arkitzen dira Oiarzunen, eta Erroman gaurko egunean ere, Gipuzkoako jatorriak diradela adierazten duten argibide askorekin. Oiarzungo Elizan Ama Birjina Errosariokoaren aldaretik, San Nikolas de Barrirena bitartean arkitzen da orma nagusian arri eder bat estukitua izkribaturik urrezko letrakin Latin itzkuntzan onela.
«Santissimo in Cristo Papa Pio quinto, et Catholico Philipo Hispaniarum Reje imperante in hac sua olim Cantabricoe regionis ecclesia antiquissima magnis omni illustrata miraculis divi Stephani á Lartaum Protomartiris ecclesia quo omnés cantabri in litibus juramenta sua prestaturi olim convenire solebant. Reverendissimus Doctor Dominus Sebastianus á Lartaum antiquissima hac domo natus, fuit in episcopum consagratus per Reverendissimum Dominuru Didacuni Ramirez Sedeño á Fuenleal Episcopum Pampilonensem; asistentibus Reverendissimis Dominis Alphonso á Valera Seydomense, et Gundisalvo á Herrera Laudicense episcopis, Domino Joanne ab Acuña Fontarribidi Gubernatore, et Domino Doctore Peralta Prefecto Cantabrice Pretore cuni suis uxoribus, domibus, et curiis, et pluribus sex milli aliis equitibus, et ilustribus cantabris hominibus asistentibus; decimo septimo die mensis Augusti anno millessimo, quingesimo, septuagessimo primo.
Euskaraz
Milla bost eun irurogei ta amaikagarren urteko Abuztuko illaren amazazpigarren egunean, Jesukristogan Aita Santo Pio bostgarrena zala, eta Errege fededun on Felipe Jaunak Españaetan agintzen zebala beraren Elizarik anziñaeneko oraiñ Kantauriako Errian arkitzen dan onetan, Eliza argidotarra ta sonatua Kristandadearen lendabiziko eunki edo sigloetan Done Esteban Lartaungo Onkeriola edo Protomartir-en mirakulu asko ta andien bidez, zeñetara biltzarkidatu oi ziran anziñaeran kantauritar guztiak auziai zegozkioten lanbideetan beren zinegin edo juramentuak betetzera; Beakurgarrizko Jaun Erakusle On Sebastian Laurtangoa Etxerik anziñaeneko onetan aurreragoko jatorrietatik jaiotako bertako semea izandu zan donekidatua edo konsagratua Apezpikutarako guztiz beakurtsu On Diego Ramirez Fuenleal Iruñeko Apezpiku edo Obispo Jaunagandik; arkitzen ziralarik begira Alfonso de Valera Apezpiku Seidonense, eta Gundisalbo de Errera Apezpiku Laodicense; On Juan de Acuña Eronle Ondarribiakoa, eta irakustun Juan Peralta buruzari Kantauritarrena beren emazte ta etxetarrakin, kuria eta beste sei milla ta geiago gizon zaldun argidotar lagon zituzteta.
Lartaungo seme onek Obispo zegoela, gaztigatu izan zion izkribuz Garibai jakintsuari Madrillera, ezen, nai zituzkeala jakin zearo, beraren jaiotetxearekin Oiarzungo Elizaren barriak; baita ere, Erromako Transtiberin Gipuzkoatarren jatorriak San Juan de Letran de Lartaunen izenarekin ifini izan zutenarenak, eta egin zegiola mesede esateaz, egiteko onen gañean zekien guztia garbiro.
Obispo oni Kondairatzalle andi ark biraldutako erantzueraren izkribu moldizkidatuetako bat nere eskuetan arkitzen da, nekez biribillaturik maitaro gordea; zeñetan ezarriak dauden itz erazko oek.
Copia de la carta que Esteban de Garibay y Zamalloa Historiador y Coronista mayor del Serenissimo Rey Don Felipe Il de España, escribió al Ilustrissimo Señor Doctor D. Sebastian de Lartaun, Obispo del Cuzco, del Consejo de su Magestad, al Valle de Oyarzun, ele la Provincia de Guipuzcoa, desde la Villa de Madrid, año de 1571.
Ilustrissimo y Reverendissimo Señor.
En uno con este recado he recibido la carta que V. S. Ilustrissima dice, que he escrito mucho en respuesta de la que escribí con Mathias de Arrazque, y assi no podré hablar sobre lo que en ella venia en esta de agora. Diceme V. S. que recibió el sello que yo le embié, y que para perfeccion de él le faltaba una corona de laurel ó zarza, y mas dice V. S. que si el nombre de Lartaun corresponde á lo de Letran de Roma, que es argumento, que la casa de Lartaun depende de la Iglesia, y no la Iglesia de la Casa, y otras cosas que á esto concurren. Digo cuanto á lo primero de la Corona, es verdad, que el Excudo, que está en la Iglesia, assi está; y es de Rey, para denotar que en relacion del Pueblo, le fué perteneciente á los Reyes de manera, que cuyas armas son el Leon, y assi está en las puertas de Pamplona. Cuanto á lo demas de la dependencia la una á la otra, digo; que es devaneo y muy gran desden, que la casa depende de la Iglesia, porque si esso fuera, la Iglesia no se nombrara de la casa, si no la casa se nombrara de la Iglesia, y digera, Lartaun de San Esteban, y no San Esteban de Lartaun, mas tan antigua es la casa de Lartaun, copio todas las demas de su Comarca, y del Pueblo. Luego si la Iglesia es mas antigua, que la casa de Lartaun, tambien será mas antigua que todo el pueblo, y por consiguiente se puede decir, que todo el pueblo segun el tiempo fué de la Iglesia, y assi que debia ser Abadengo, lo cual es facilísimo, y deroga la nobleza y antigüedad de todo el pueblo de Oyarzun decir; que la casa ele Lartaun, es dependiente de la Iglesia, antes la Torre que está en el Sello del pueblo, fué, y es, de la casa de Lartaun, y esto nuestra bien el nombre de Rodear; pero particularmente lo muestran las zarzas que la rodean, y la primitiva institucion de la Iglesia de San Esteban de Lartaun, y que el dueño que fue de la casa de Lartaun, dio su Torre para la Iglesia, la cual torre, y casa de Lartaun, está fundada en donde agora la Iglesia, y el se abajó á donde esta agora la casa, y solar de Lartaun. Cuanto á la dependencia de San Juan de Letran de Roma, digo; que San Juan de Letran de Reina, es de dependencia de la casa, y solar de Lartaun, y no el nombre de Lartaun de Letran de Roma, y assi suelgo oír desde mi niñez, que el nombre de la casa, y solar de Lartaun está en Roma; y muestralo bien en armas del Escudo que está en la Iglesia, que son las llaves de San Pedro, y el Caliz de San Juan de Letran, y la Torre de Lartaun, y el Leon, de manera es de saber como puede ser esto, que el de Roma, y de la casa de Lartaun se comunicassen en el nombre y en las armas. V. S. Ilustríssima sabrá que la Iglesia de San Esteban de Lartaun es antiquísima, hecha, y fundada en el tiempo de los Discípulos, y Apostoles de Jesu-Cristo Nuestro Señor, y muestralo bien ser ansi, en ser Iglesia juradera, á donde los de Navarra, Aragon, Alava, y Vizcaia, y Castilla, y Lapurdi del Reino de Francia y los demas de las Montañas, ivan, y concurrían ha hacer sus juramentos ante la Imagen del Bienaventurado San Esteban de Lartaun Proto-Martir, de manera, siguesse que es la mas antigua que hay en Roma, de las Iglesias catholicas, y juraderas, y fueron todas las iglesias juraderas fundadas antes que hubiesse Leyes y canones, por donde dicen los casos, solían juraren tales Iglesias y assi suenan y dicen las historias de los doce pares de Francia, de manera, que cuanto á ser antiguas ambas, y ser juraderas, corresponden bien la Iglesia de Renta y la del Valle de Oyarzun. Bien es verdad que la Iglesia de San Esteban de Lartaun es dependiente de la de Roma; y assi la Iglesiá de Roma embió á la de Oyarzun sus mismas armas, que son las llaves de San Pedro y el caliz de San Juan; pero en el nombre, la Iglesia de Roma depende de la casa de Lartaun y esto estasse claro y manifiesto, y cosa provable, porque lo uno, el nombre es Bascongado, y lo otro, como V. S. es de Lartaun, y en esto es como si mas no se hablase, y assi es dependiente de aqui, y no es de allí. Pero es de saber, cuando se transplantó, el nombre de la casa de Lartaun á Roma, sabrá V. S. Ilustrissira, que diez y ocho años antes que naciese Jesu-Cristo Nuestro Señor, los Cántabros cierto número de ellos pelearon contra los Romanos dentro en Roma, y los Cantabros salieron vitoriosos, y los Romanos hicieron en Roma dándoles sus hijas los mas principales que avia en ella, por donde se sigue, que el Capitan de los que fueron á Roma entonces seria el hijo de la casa de Lartaun y que hecha su Victoria se casaría en Roma con la que heredó el palacio, que de entonces se le quedó el nombre de Letran, donde agora esta fundada, y fabricada el templo del Benerable San Juan de Letran, y que este capitan quedó en Roma, y sus dependientes de él se comunicarian con el Dueño, y casa de Lartaun, como buenos deudos, y cristianos generosos de Dios, el uno en Roma, y el otro en Oyarzun; y darian sus Palacios, para que en ellos se hiciessen estas dos Iglesias, y parecelo assi de concierto, cuando el de acá tomó por su Abogado al Señor San Esteban Protomartir, que se sigue despues de Navidad, y el de Roma el segundo día, éste que es de San Juan Evangelista. Esto es, Señor, lo que tengo que decir, y apuntar de este negocio en mis obras, y á V. S. en el ínterin, para si solamente, y no para comunicarlo asta que salga á luz. Y este ser de la casa de Lartaun, y su renombre, es el mas memorable, y antiguo que ay en toda la España, y pocos podran mostrar ninguna antigüedad como esta casa tiene, sin que jamas aya faltado sangre propia de la misma casa de Varones. Nuestro Señor guarde á V. S. Ilustrissima con los acrecentamientos que merece é yo deseo. Madrid 7 de Setiembre de 4574. B. L. M. de V. S. Ilustrísima.— Esteban de Garibay y Zamalloa.
Transtiberin ezkontzaz gelditu izan ziran Gipuzkoatarrakin Erromatarren aidetasunaren bidez, Gipuzkoa eta Erroma alkartu ziran adiskidetasun ezin andiagokoan; eta gerozko joan etorri guztietan eutsi izan zioten alkarri, batak besteari lagunduaz leialkiro, Wisogodoak Españara sartu ziran arterañoko guztian. Lanbide oni dagozkan gertakari asko ta andiak zearo jakin nai dituenak begiratzea dauka, Batxiller Zaldibiak izkribatutako Kondaira Gipuzkoakoaren ogei ta zazpigarren kapitulura; non, beste gauza adigarri askoren artean, arkituko daben zerrenda bat modu onetan.
«Los Caballeros Transtiberinos se glorian diciendo, que su dependencia es de los invictos Cántabros superiores, que son los Guipuzcoanos, y Vizcaínos y que son los mas nobles y los mas antiguos caballeros de Roma, y dicen mas que la casa Ursina, que es principalissima de Roma, como es la de los Colonas, que proceden de los Cántabros; y esta tradiccion y memoria antiquissima tienen los dichos caballeros de Transtiberi, que es todo contra la opinion, que algunos tienen, diciendo, que toda la Cantabria fue vencida por Cesar Augusto; lo cual sí fuera verdad los Romanos plantáran en Guipuzcoa, y Vizcaia sus Romances, sus leyes sus habitos, y armas por aquella tierra, é assi bien sus tributos, y armas como en otras partes; y es de saber que las últimas armas, que en todo el Orbe se pacificaron fueron las do aquella tierra por el modo que es dicho. Y en aquel tiempo en Roma se cerraron las puertas de Jano y salió aquel edicto de Cesar Augusto, estando él en Tarragona, para que todo el mundo se empadronase ó se describiese, y en este tiempo de la universal paz nació el Salvador del mundo».
Gipuzkoako jende Euskaldun garbia
Aurrekoetatik da zintzo ta argia
Erabakirik ondo guda galgarria,
Erromatarretara izan zan jarria.
|
|