|
EMERETZIGARREN KAPITULUA
Milla sei eun ogei ta emezortzigarren urtean Ondarribia ertsiturik egon izandu zan egunetako gertakari andien errazoia.
Esan dedan urte milla sei eun ogei ta emezortzigarrenean, Españako armak garailari izan ziran etsai anitzen kontra Italian, Flandesen, eta Brasilen egin izan zituzten pelea andietan. Bañan guztietan gogoangarriena, eta Españako Errege Don Felipe laugarrenaren naierakoena izandu zan Gipuzkoako Probinziarekin Ondarribiako biztanle errutsuen leialtade eta pizkortasun pare bagekoa. Beragaitik Errege onek bere esku indar andikoaz izkribaturik agindu zion D. Juan de Palafox ta Mendozari, ezen, Españako armak urte artan egin izan zituzten azaña andien kondaira izkribitu eta argitara eman zezala, Ondarribiako ertsitze eta laguntzako izenaren azpian, esaten ziolarik modu onetan.
«Los sucesos de este año de 58 han sido varios con mucho crédito de mis armas; sea nuestro Señor bendito. Dareme por servido que los recojan todos con el sitio y socorro de Fuenterrabia, y de todo fiareis una relacion fiel y verdadera, tal cual de vos me prometo; y antes de imprimirla me la traeréis para ver si falta ó sobra alguna cosa de monta».
Izanik, bada, kondaira gogoangarri au aiñ egiazkoa eta adigarria, moldizkidaturik Erregeren
aginduz, bein baño geiagotan agertaratua arkitzen da izen onen azpian.
«Sitio y socorro de Fuenterrabia, y sucesos del año de 1658, escritos de órden y en virtud de Decreto puesto todo de la Real Mano de la Magestad del Señor D. Felipe IV. Por el Ilustrísimo, Excelentísimo y Venerable Siervo de Dios Don Juan de Palafox y Mendoza, de los Supremos Consejos de Indias y Aragon, Obispo de la Puebla de los Angeles, y de Osma, Arzobispo electo de Mégico, Virrey y Capitan General de Nueva-España &».
Mundua mundu dan arte gogoangarri izango dan kondaira egiazko onek adierazten du argi eta garbi Gipuzkoatarrak jaioterriari dioten amodiozko naitasuna, beren Errege bidezkoarengana duten leialtade piña, eta etsaiari gogor egiteko jatorritik darraikioten griña portitz pizkorra zenbaterañokoak diraden. Esango dizkitzutet, bada, bidenabar, Ondarribia ertsiturik egon izan zan egunetan igarotako gertakari banaka batzuk, berriztaturik gogora erakartzeagaitik gure guraso on ta senide leialak egindako azaña andi ondragarriak.
Izendatu dedan urteko Uztaillaren ogei ta batgarren egunean Endaiatik Irun-aranzun alderontz agertu zan Franzes Martizti andi bat goizean goiz, eta toki berean igaro zuten egun osoa aurreratu bage. Bigaramunean Principe de Condé amasei milla soldadu oñezko eta bi milla zaldizkorekin, itsasoaren urbeera aldian Bidasoako ibaia bost lekutan igarorik, sartu zan Irun-aranzura. Don Diego Isasi Koronela bi milla erritarrekin ekin zitzaion Franzesari portizki, sarrera au eragotzi naiean; bai ta ill ere jende asko Ondarribiako sutunpadiarekin batean; bañan geroenerako ezaguturik D. Diegok ezin eutsi zegiokela bi milla erritar ondo prestatu bageakin emezortzi millako samalda andi, ill edo bizi sartu bearrean zetorrenari, laga zion orduko jazarrari, era obeagoa etorri zekion arte. Bereala artu zituen Franzesak Irun-aranzun inguruko tokirik oberenak, Ondarribiako sutunpadiak iltzen ziolarik jende asko. Urreneko egunean artu zituen Franzesak eragozpenik bage Oiarzun, Errenteria, eta Lezo. Bigaramunean Pasaiara igaro eta portuaren jabe egiñik, beraren gordetzalle soldadu talde andi bat ifini ta biurtu zan Irun-aranzu alderontz, Ondarribiari erasotzera. D. Diego Isasi bere erritarrakin, jarri zan Hernanin, bertan indartzeko erabakirik, bidez Probinzia barruko jendea Aitarren seme batutzean.
Uztaillaren laugarren egunean Franzesak ertsitu zeban Ondarribiako plaza leor aldetik; eta itsasoz arkitzen zan guztiz era nekezean laguntza emateko. Plaza barruan zegoen Gobernadoreak iru egunez aurretik biraldu zeban D. Migel de Ubilla indar eske D. Diego Isasigana; eta beraren etorrerak luzatzen zebalako, igorri zeban illaren bostean txalupa bat Donostiara laguntzaren eske. Txalupa onekin etorri ziran Andres de Izurrain, eta Alonso Laredo Kapitana, itsas-ur biziaz baliaturik; eta bigarren ordurako iritsi zan D. Migel de Ubilla eun ta irurogei ta amar gizon Tolosa, ta Azpeitikoakin. Franzesa ari zan portizki barrurako bideak epaiten, plazari su ta gar erasorik, eta San Nikolasko ate aurrean egindako irikiak ikustean, irten ziran barrundik berrogei ta amar gizon Sarjento batekin, Franzesak egiten ari ziran luesitura; non porrokatu zituzten ogei soldadu ta langilleen maisua eta oen kapote, ezpata, eta beste gauza geiago jaso al zitzatenakin biurtu ziran plazara. Bañan are, arrabia andiagoan ekin zitzaiozkan Franzesak beren lanbideari. Illaren amaikagarrengo arratsaldean Don Juan de Beaumont Buruzari zutela, irten ziran eun ta berrogei ta amar gizon, luesituak egiten ari ziran Franzesari erasotzera; baita ill ere, lenengo sarreran arkitu zituzten langille guztiak; baziran gizonak iruna Franzes ill zituztenak; bañan biurtu bearra izan zuten prest plaza barrura, etsaia oarturik samalda andiak zetozkiotelako beretara atxi atxika. Uztaillaren amairugarrena egun gozoa izandu zan plaza barruko jendearentzat, Don Migel Perez de Ejea eun ta berrogei ta amar gizonekin laguntzalle etorri zitzaielako itsasoz, beste bederatzi kabo ta Kapitan jakinduri andikoakin batean. Oek plazara iristerako, Franzesak epakia zeukan murrobiako bidea berrogei oñ ez beste guztia; eta etsaiari bere lanbidea eragozpendurik luzaeragiteagatik asmoa artu zuten laurean gizon bertako biztanle eta soldaduetan esleiturik, kanpora berakin irten eta lanean ari ziran Franzesai erasotzeko. Esan ta egin, Uztaillaren amalauean eguna argitzen astearekin batean, luesitu gañean zeuden Franzesai eraso ziezaten portizki, eta alde bietakoak egin zuten pelea andi bat, zeñetan etsai samalda izugarria arras triskaturik, biurtu ziran plazara amabi illak eta amar erituren galduan.
Uztaillaren amabostgarrenetik ogei ta baterañokoan Franzesai eraso zion Plazari portizki, egunean amabi, amalau, eta amasei bonba ifiniaz erri barruan. Urraturik lurreratuak zeuden Ondarribiako bizitoki guztiak, Eliza ta Gazteluaz ostean gordeleku segururik iñon ere etzekautela. Guztiaz, ere ordu eta uneoro Franzesari illtzen ziozkaten langille asko, batez ere bertako biztanleak makurka ta iskintxoka bazterrik bazter zulo kuntza ta babesak arrapaturik. Uztaillaren ogei ta laugarren egunean euri jasa andia asi zalako, aldegin bearra izan zeban etsaiak trintxeraetatik; eta era onezaz baliaturik, Gobernadoreak biraldu zeban Alferez Juan de Roa berrogei gizonekin, luesituari kontu egiten gelditu ziran Franzesai erasotzera, eta pelea gogorra berakin egiñik arras porrakatu ondoan, irauli ziran plazara berrogeiak oso ta bizi. Uztaillaren ogei ta seigarren gauean Franzesak zur pilla andi bat Magdalena aldeko murru ondora eramanik, oen babesean ifini zituzten gizonak arbollandearen kanpo aldeko jaraitora epaiten; eta plazaren kontu artzalle zeuden zelatariak oartu ziranean erri barruko jendeari adierazorik, oek joan ziran bereala murru gañera etsaiari erasotzera, non ekin zitzaiozkan arri andiak, bonbak, granadak, ur irakiñak botatzen, zeintzuben bidez lanean ari ziran Franzesak illik, eragotzi ziezaten une artan asi ziran lanbidean jardutea. Illaren ogeita zazpigarrenean jarri zeban Franzesak bateria berria Magdalenako kortinaren aurrean iru sutunparekin, eta gau artan berean ifini zeban itsas aldetik zurezko lankai edo artifizio bat, zeñarekin zulatzen zeban murrua; bañan Ondarribiako Alkate D. Diego Butron bere erritarrakin bakarrik toki beldurrik andieneko ari kontu egiten zegoenak, erru andiarekin portizki erasorik, biraldu zituen ariñ ta prest leneko lekuetara.
Plaza barruko jende apurra neke andiaren azpian arkitzen zan lazki, Franzes Martizti izugarriari gau ta egun ezin eutsiz, laguntza noiz baino noiz etorriko ote zitzaion pozean. Españako Errege Don Felipe laugarrenak artu zituen bear ziran neurriak Ondarribiari laguntzera jendea itsasoz ta leorrez biraltzeko; bañan toki urrutietatik biribillatu bear zutelako beren etorrerak luzatzen zeban asko, eta bitartean etsaiak uste zeban plaza beretu. Aboztuko illaren seigarrengo gabean Don Migel de Ubilla irureun gizonekin irten zan Donostiatik itsasoz Ondarribiarako asmoan, eta bide galduetatik irrisku andian zijoala, gertatu zan ustez ustekabe norbaiti ere alkabuza disparatzea, zeñaren bidez etsaia gañean zutelako, biurtu ziran txaluparik geienak Donostiara; baña Don Migel de Ubilla irurogei ta amabost soldadurekin sartu zan Ondarribiara; zeñak berekin eraman zeban, Erregek Erri oni Madrildik izkribatzen zion karta gozoa, esaten zebala modu onetan.
«El Rey, Concejo, Justicia y Regimiento, Caballeros Hijosdalgo de la Muy noble y muy leal villa de Fuenterrabia; el Maese de Campo Don Miguel Perez de Egea me ha dado cuenta del amor y fineza con que procedeis, para que los intentos del enemigo no sean de ningun efecto, mostrando vuestra mucha fidelidad; y esto es en mí de tal estimacion, que he querido advertiros, que en ello recibo grato servicio; en todas ocasiones le reconoceré, y no solo asistiré á manteneros, como lo merecen tan buenos vasallos, y á socorreros, como se procura por todos los medios posibles, pero de mas de satisfaceros los gastos que hicieredes con la guarnicion de la Plaza, y los daños que el enemigo os causare en vuestras casas, de que os doy mi palabra Real, os haré muy particulares mercedes, como es justo las reciba quien tan singularmente obra en lo que tanto importa, De Madrid á diez y ocho de Julio dé mil seiscientos treinta y ocho.— Yo el Rey.— Por mandado del Rey nuestro Señor.— Don Fernando de Contreras».
Ondarribiako biztanle leialak ikusirik laguntzaren etorrera maitagarria, eta denpora berean entzunik ezagutu zutelako zenbaterañokoa zan Errege Jaunak agertaratzen zien naitasun egiazkoa, beren neke gogor eta atsekabe samiñaz azturik, alaitu, pozkidatu, eta indartu ziran lazki, nai zebanik egiten etsaiari ez lagatzeko asmo oso betea arturik; zeñean, emakumeak eta mutil txikietarañokoak samaldaka zijoatzen lan eske Agintarietara. Modu onetan Plazari bertako jendeak eusten zion bitartean, Almirantea ari zan bere Martiztia egiñeratzen Gaztelako batalloitik, eta iru milla Gipuzkoatar Probinziak deiturik biribillatuakin, bertako Diputadu Don Pedro de Ipiñarrieta, eta bere lagun Don Pedro de Idiakez ziradela.
Franzesak ikasirik berari erasotzeko jendea batutzen ari zala Gipuzkoa barruan eta beste toki geiagotan, estututzen zeban lazki Ondarribiako plaza gau ta egun gelditu ere bage; bañan bertako biztanleak izanik ain leial ta azkarrak, aldian sarri plazatik irtenik, ematen ziozkaten astiñaldi gogorren bidez luza eragiten zioten asko. Aboztuko illaren zortzigarren egunean estratako atetik aterarik, eraso zioten berreun gizonek portizki etsaiari, baita bota ere beren tokietatik, talde andiak triskillaturik. Jazarra onetan atzemandako Franzes batek aboztuaren bederatzigarren egunean esan zien plaza barrukoai, ezen, iru lekutan epakia arkitzen zala murrua lurraren azpitik, beingoan su eman ta guztia osotoro uixatzeko; eta asmoa zebala ere etsaiak, ogei ta lau sutunpa ifinteko Txumarraga esaten zaion tokian, Gazteluari erasotzeko; eta lanbide oei ekiteko Principe Conde zegoela sei milla soldadu zar Franziatik laguntzalle zetozkionai itxoroten. Bigaramun goizean, zeña zan aboztuko illaren amargarrena, esan dedan toki berean ogei ta lau kanoiak jarririk, Franzesa asi zitzaion erasotzen Gazteluari, itsaspendurik zeukatenak aurreko egunean esan bezalaixen, zeñean disparatu izan zituen egun artan zazpi eun sutunpada. Bañan bertako biztanleak emakume ta mutil txikietarañokoak soldaduakin batean, orduan ta gogo geiagorekin ekin zitzaiozkan batere beldurtu bage, luepaki berriak gordegarri plaza barruan egiteari, esaten zutelarik, geldi gaitean murruakin bakarrik, eta galbedi osterontzeko guztia, etzaiku ardura. Quedemos con las murallas solo, y pierdase lo demas, que no importa.
Abostuko illaren amargarrenetik amalaurañokoan Franzesak bere sutunpadi andiarekin gelditu ere bage eraso zion Plazari, eta egun onetan iñoiz ere baino arrabia geiagorekin Magdalena aldeko zatia urraturik botatzen zebala; bañan Erriko jendeak etzeban etsitzen batere; orduan ta gogorrago jarten zitzaiozkan etsaiari, esaten zutelarik bertako emakumeak, ezen,
Ezgaitu gu izutzen balak;
Deus ez dira Franzesen eginalak.
Zeintzubek, ain portizki nola gizonak, laguntzen ziezaten sutan ari ziranai murru gañera polbora, bala eta beste gauza asko eramaten; eta elbarrituak maitaro bildurik, illtzen ziranai lurra ematen, aiñ leialkiro ta garbo andian beren senar, anaia, ta semeai, nola soldadu eta Agintari atzeai.
Plaza barrukoak beren buruak estura larri artan ikusirik, gaztigatu zioten Almiranteari aboztuko illaren emezortzian, zer ta nolako buruzpidetan arkitzen ziraden, eta lenbaitlen etorri zedilla etsaiari erasotuera. Mandatari leial azkar onek Ondarribiako irteera ta sarrera igeri irrisku andian igarorik, ekarri zeban bigarren egunean, zeña zan illaren ogeigarrena, mandatuaren erantzuera izkribuz Almiranteagandik, promestutzen zebalarik, ezen, egun gitxi barru joango zala bere jendearekin, Franzesai portizkiro ekiñik astinaldi onak ematera.
Aboztuko illaren ogei ta bigarren egunean iritsi zan jende zartada bat Oiarzuna, eta oetako berreun gizon gauaz igo ziran Jaskibel mendira, su ta ke andiak egiñaz, Ondarribiako plaza barruan zeudenai adieraztera, ezik, berai laguntzera zetozela; zeñaren bidez arras pozkidaturik toki itxituan arkitzen ziradenak, egin ziezaten mendikoai ongietorri maitagarria sei sutunpadi disparatuaz aldian sarri; ifinten zutelarik leen agirikoan Erriaren bandera jasoa; bai ta menditarrak ere berena, plazakoari zegokion bezala. Bereala Oiarzunen zeuden soldaduak aurreratu ziran Ondarribia ikusten dan gañera; eta toki onetatik Jaskibelmendira bitarteko ordekatxoan ifini zituzten beren jarleku ta prestamenak; zeñean Santa Barbarako Elizatxotik etsaia zegoen tokirañoko guztian egun oro izandu zan pelea gogorra.
Probinzia barrutik jendea zenbat eta alderatuaz zijoakion etsaiari, anbat eta onek portizkiago ta estuago erasotzen zion ertsitua zeukan plazari, lenbaitlen menperaturik, beraren jaun ta jabe jarri naiean. Beragaitik Franzesak eman zion su, gerorako laga bage estu estuka itokarrean berpertatik, murru azpian irikirik zeukan zulo andi bati, goi guztiak beea joko zutelako uste oso betean; bañan etzitzaion ondo irten bere asmoa; zergaitik etsaiak su emandako zuloarekin bat batean zuzen zuzen beste bat plaza barruan irikia zeukan D. Diego de Butron Ondarribiako Alkateak bere erritar leialakin eta zulo onetatik atera zan arriz ta lurrezko sutokari andibat, zeñak puskaturik aidatu zituen zazpi gizon lanean bertan ari ziradenak. Tiro onen indarrik geiena etsaiaganontz irauli izan zalako, kalte andiak berari eginik ill ere ziozkan soldadu asko. Franzesak arratsalde artan Ondarribiako plaza artuko kutela aiñ ziertoro, sinistatuak arkitzen ziran, ezik, emakume anitz etorri izan ziran Endaia Franziakotik, sakeoko gauzak erostera.
Ikusirik etsaiak zulo onetako su ematea irten zitzaiola gaizki, asi zan beste iru lekutatik murru azpia epaiten; lenengo bietan itsasoko urak eragozten ziolako laga bear izan zion lanari, eta irugarregoan zuaje ta prestamen askorekin lur amilkorrai eutsiaz, zulatu zeban murru azpia, plaza barrukoak eragotziko etziotelako ustean, bañan guztiz ditxa andian iriki zuten oek plaza aldetik bidea, etsaiak kanpotik zeraman zuloaren aurkez aurke, su eman ta ere murruari kalte andirik ezin egin zegiokean moduan.
Abostuko illaren ogei ta irugarren egunean etsaia asi zan Erregiñaren baluarteko aldamenean bi tokitan murrua pikatzen, plaza barrukoak gau ta egun gelditu bage arrikadaz, kañonazoka, eta ur irakiñakin jende asko iltzen bazioten ere. Gau onetan egin zeban etsaiak musketeakin salba guztirakoa, Mendeloko kuarteletatik asirik: eta plazan zeudenak sinistaturik, beren laguntzalle zetorren Martizdiarekin pelean ari zala Franzesa, joan ziran murru gañetara zer gertatzen zan ikustera. Jarraitu zion etsaiak salbari beste kuartel guztietatik, eta Endaiatik ere; bereala asi zuten sutunpadia, eta orduan ezagutu zuten plazakoak pestaren bat andizkatzeko zala alborada ain agiria, zeren bidez bigaramuneraño ez bazekiten ere.
Aboztuaren ogei ta laugarrenean, San Bartolome egunean. Marques de Gebrek luesituetatik esan zien plazakoak, bezpera gaueko salba egin zutela, gure ontzidia Getarian erre zebalako Burdeosko Apezpiku edo Obispoak. Markes onek galde era bat egin zien barrungoai moda onetan, ¿que era lo gue pretendían hacer? A que respondieron los de adentro; que defenderse ó morir. Replicó él; que el morir era bien cuando se seguía algun fruto en ello; pero cuando no ¿para que? Y el Capitan D. Daniel respondió que para morir con honra.
Esan nai da eusearaz: zer zan egin nai zutena? Eta erantzun zioten barrukoak; gorde beren buruak edo ill. Markesak esan zien; illzea ondo zala, zerbait ona uste zanean, bañan uste ezpazan, zertako ill? Don Daniel Kapitanak eratzun zion; ondrarekin illtzeko.
Aboztuko illaren ogei ta bostean arkitu zuten plazakoak bigarren lupobia, eta ibilli ziran onekin txit kontu andian, gertatu etzekioten lenengoarekin igaro zitzaiena berpera; zeñaren kontrako ataka andi bat iriki zuten, etsaiak ezin itxi izan zeban bezalakoa, eta suponpa ta barrika anitz ifinirik zulo muturra arintxo estutua zegoela, eman zion Franzesak su arratsaldean, bañan etzeban iritsi izan beste gauzarik, ezpada, Bernardo Bardones deitzen zitzaion soldadu bat, suak zeraman aizearen indarrak murruaz kanpora erriaren sarrerako atearen ondora botatzea. Soldadu errutsu onek arte zeban plazarako bidea, zeñari Franzes batek eman zion txuzokada bat, eta alere sabeleko esteai ezku bataz eutsiaz igeritan epaki zeban plazara bidea, non sendatu zitzaion bere eritasuna. Egun artan berean Endaiako jendeak eman nai izan zien plaza barrukoai burutara, ezen, obe zutela errendatu Franzesagana berpertati, guda gogor kaltarkitsu ari azkenengo mallara igotzen laga bagetanik; eta agindu zeban Plazako Buruzariak, ezik, etzebala iñork zer erantzun itztxo bat bakarra ere, ill edo bizi Erria gordetzeko erabakia zegoen ezkero.
Aboztuko illaren ogei ta seiean egiñeratu zeban etsaiak beste galeria lurrez betetako barrikakin; zeñari plaza barrukoak eutsi zioten lendabizian musketeriarekin; eta Alferez Lesakak eizerako alkabuzarekin murru gañetik agirian zegoala, ill zituen ogeita amar Franzes baino geiago, eta oen artean jende kontu andikoa. Ikusirik plaza barrukoak Magdalena aldea iñor bage lagarik, Erregiñaren baluarte ondoan asi zala etsaia murrua zulatzen; illaren ogei ta zazpigarrenean gogoratu zitzaien barrungoai, ezen, Franzesa Magdalena ondoko utsunera biurturik ekin zekiokeala murru azpia zulatzeari. Bereala plazakoak ekin zitzaiozkan Erregiñaren baluarte gañean zeuzkaten prestamenak eta sutunpadia Magdalenako ondora eramanik, kanpotik epaiten zuten bidearen kontrako lubetatutzeak egiteari. Iru egunen epean egin zituzten lan andi oek guztiak plaza barrukoak, emakumeen laguntzarekin batean; zeintzubek joaten ziran gogoz lanera, iñork deitu bage. Iriki ere zuten oek Magdalenako murru lodian ekitxulo bat kanoi erdi bat ifinteko, etsaiak jarria zeukan galeriari erasotzeko, eta lubetatuaren gañean zegoen zesterategiaren espaldan jardun zuten kanoi andi bat ifinteko tokia egiten, etsaiari bere asmoak gal eragiteko. Egun beretan etzuten izan plazakoak Almirantearen gaztigurik, eta arkitzen ziran estura larrian jakin nairik, laster etorriko ote zitzaien edo ez laguntzarekin. Beragaitik Don Migel de Ubilla biraldu zuten Almiranteagana, adierazo zegiola berari, zer egoitzan arkitzen ziraden plaza ta plazakoak; urrituaz zijoatzela plaran burniazko dadoak, eta estañua gordetzen zutela alkabuz ta musketeakin punterian tiratzeko; egunetik egunera zijoala etsaia bere lanbidea aurreratuaz; eta lenbaitlen artu zezala berari erasotzeko asmoa. Mandatu balioso au Almiranteari igorritzearekin batean, ifini zuten plazakoak Magdalenan sutunpadia, baita ere Erregiñaren baluartean kanoi osoko bat; zeintzubek bear bezala ifinten jardun izan zuten arreta andiarekin Buruzari Don Juan de Urbina eta Andres de Izurrainek.
Bitarte onetan Franzesa bere galeriarekin bidea epakiaz zetorren, Magdalenara begira plazakoak jarria zeukaten zestotegira, au guztia osotoro beingoan urraturik, odeietara altxatzeko asmoan; bañan plazakoak beti eutsi izan zioten toki oni irmeki, nondik gure sutunpadi eta musketeriak ill ziozkan etsaiari, asi aldi onetan, milla ta bosteun gizon igaroak.
Abostuko illaren ogei ta zortzigarrenean Ondarribiatik irten zan esan dedan D. Migel de Ubilla soldadu bat lagun arturik Almiranteagana; bañan Franzesaren bealariak oartu ziralako, biurtu bearra izan zeban ostera plazara. Egun artan eta urrenekoan etsaiak bere galeriarekin eraso zion murruari epaki naiean bala ta bonba askorekin; bañan plazakoak eragotzi zioten suponpa eta arriakin soldadu talde bat illaz; ifini ere zituzten plazakoak estakada bi Erregiñaren baluartearen ondoan, baldin suertez ere murrua irikirik, Franzesa barrura abiatzen bazan, berari zegokion etorrera musketeriarekin egiteko. Zuaje samalda ardia ekarririk, etsaia asi zan San Nikolasko ondoan murrua epaiten; baita plazakoak ere beraren kontrazuloa irikitzen. Gau artan Buruzari D. Naniel luesituan zegoanak esan zion Franzesari onela: si traían los kalzones largos, komo solían; dijeron ke sí. Preguntándole ke porke lo dezia; respondioles el Kapitan, ke para abisarles ke buskasen tijeras para kortarlos, porke siendo tan largos, no sabia komo habían de huir.
Esan nai du euskarak; ea ote zekartziten fraka luzeak, oitura zuten bezala? Eranzun zuten baiez. Esan zioten, zergaitik zan galdera hura? Eta Kapitanak eranzun zien; kontuan ifinteagatik billatu zitzaien guraizeak frakak moztutzeko; bada ain luzeak bazeuzkaten, etzekiela nola iges egin zezaketen.
Aboztuko illaren ogei ta bederatzigarrenean plazakoak asi zuten espalda berri bat, etsai kanpoaldetik zestotegira irekitzen ari zan zuloaren eragozpenerako. Egun oetan beldur andia zegoen, sutuko zituela Franzesak epakirik zeuzkan zuloak, Beragaitik, Gobernadore D. Domingo de Egiak agindu zion D. Juan Esain Kapitanari, bere jendearekin jarri zedilla Erregiñaren baluarteko estakadan, eta toki au lagatzen zebala berarekin Kapitan D. Juan de Beaumonten kontura; zeintzuben laguntzalle ifini ere zeban estakada berean Kapitan Nicolas de Bransolo, ekarri zeban jende eta beste berrogei biribillatu zitzaiozkanakin. Bai ta ondo kontu egin ere gizon azkar errutsu oek beren gordelekuari, alik eta plazan laguntza sartu zan arterañoko guztian.
Aboztuko illaren ogei ta amargarren goizean Principe de Condé Franzesen agintariak biraldu zeban atabalero bat Ondarribiako Gobernadore eta soldaduengana, zeña artu zuten Errian, eta sarreran begiak estalirik jaso zuten Gaztelura; zeñetara igo zan Gobernadorea, Erria, Sarjento nagusia, eta Kapitanak; eman zeban atabalero mandatariak paper bat Franzes itzeuntzan izkribatua, Españako itzkerara iraulkiraturik esaten zeban onela.
«El Príncipe de Condé, mi Señor, General de las armas del ley, su Soberano Señor.
Habiendo reducido á Fuenterrahia á estado de tener necesidad da su bondad, por la fuerza de sus armas, y por medio de muchas minas que están aparejadas para volar, cuyo efecto le dará la entrada en la plaza, y deseando que no se siga una ruina, cual de ordinario sucede en las plazas, que se ganan por asalto, su Alteza envia este tambor á notificar al que manda la Plaza, para que la resígne en sus manos, conforme las capitulaciones que gustase otorgarles, asi al Gobernador, como á los soldados de la guarnicion y sus vecinos, ofreciéndoles para que vean el peligro que corre la dicha villa de hacer reconocer á los que se señalaren para este efecto de parte del dicho Gobernador el estado que tienen las ruinas. Despues de lo cual su Alteza les declara no esperen alcanzar ninguna gracia de él, antes todo el rigor que la hostilidad de la guerra hace sufrir á los que una ciega obstinacion lleva hasta aguardar el último trance. Ademas que han de pensar que han hecho todo lo que gente de bien y fieles vasallos deben hacer; y que las tropas que han venido para socorrerles, están imposibilitadas de hacerlo por razon de su flaqueza, y las grandes fuerzas y trincheras que les tiene á su oposicion, mostrándoles sus designios; lo cual su Alteza tambien ofrece hacer ver; fuera de que la armada naval, y los hombres que están en los bajeles destinados para el socorro de la dicha Plaza, están todos desechos. En el campo á 30 de Agosto de 1638».
Gobernadoreak, Kapitanak, Alkateak, eta Ondarribiako biztanleak etzuten denpora asko igaro, zer erantzun bear zitzaion erabakitzen. Ez nekearen geiegitasunak; ez Franzesas aurreratuak zeuzkan zulo irikien beldurtasunak; ez berai laguntzera etortzeko zeudenen luzatasunak; eta ez beste gauza ezertxok ere zioten errendatzeko iduripenik txikarrena ere burura ekarri; eta guztiak iritzi batera jarririk, erantzun zioten modu onetan.
«El Maese de Campo Domingo de Eguia, Gobernador de Fuenterrabia.
La de V. A se ha recibido de este tambor, y queda entendido lo que contiene, y agradecidos de la advertencia que V. Alteza nos dá, habiendo consultado con la Villa, Sargentos mayores, y Capitanes que hay en ella, lo que hemos resuelto es, que V. Alteza vuele las minas cuaudo mandare, y disponga en ellas y en lo demas como le pareciere, que aqui estamos resueltos á resistir, y hacer lo que se debe á lealisimos vasallos de nuestro Rey y Señor D. Felipe IV (que Dios guarde) en cuyo Real nombre y servicio, en defensa de esta Plaza, todos, mugeres é hijos estamos dispuestos á morir antes que entregarla á V. Alteza, ni á otro que tubiese el gobierno de las armas del Cristianísimo Rey de Francia; y en órden á ello V. Alteza disponga lo que fuere servido. Guarde Dios á V. Alteza felices años».
Paper au Principe Condéri biraltzearekin gelditu ziran Plazakoak meatxatuak, eta aboztuko illaren ogei ta amaikagarren eguna argitzerako gureak ifini zuten plazan berrogei librako pieza bat Erregiñareneko baluartera begira. Arreta andia iduki ere zuten txit, Erria gordetzeko bear ziran prestamenak zuzendurik balak egiten, baldin bretxa naierara irikirik, etsaia barrura abiatzen bazan bertan porrakatzeko.
Agor illaren lenengo egunean goizeko zortzi orduetan plazakoak ulertu zuten suaren arrastoa, eta une berean, Erregiñaren baluartearen aurrean ogei ta bi oñ lodiko orma urraturik altxatu zeban airean. Guztiaz ere, etzeban iriki izan plazara aixa sartu al zitekean ainbateko ataka, eta gelditu zan etsaia murruarekin barrungo kontraminaren bitartean. Bereala plazakoetatik samalda andi bat aurreratu zan murru irikiari eustera, eta are geiagoko talde errutsua joan zan kontraminara, ikusi zutelako Franzesa zuloa azitzera zijoala berriro, non peleatu ziran egun artan portizki; eta ezagungarrituak izan ziran jazarra onetan D. Juan de Esain, beraren Alferez Domingo Balardi, eta Kapitan D. Daniel, zeintzubek pelleburu andian kontraminara sarturik polboraren ke illun, eta kirats gaiztoaren tartean peleatu ziran etsai anitzen kontra txit gozorkiro, alik eta Sarjento nagusi Osoro jende berriarekin laguntzalle etorri zitzaien arteraño. Ezagundu ere izan zan egun artan Kapitan Adrian Pulido, sei orduan jardun izan zebalako sutan bere lagunakin batean Franzes asko illaz, kontraminaren ataka itxi zioten arte guztian.
Modu onetan, gau ta egun gelditu ere bage ari zan etsaia al zeban guztia egiten, itxian zeudenari kanpotik laguntza etorri baino len plaza beretzeko asmo oso betean. Bai ta barrungoak ere sinistu ezin leikean bezalako garbo, ardura eta erruarekin, Franzesak irikitzen zituen minaen kontrarako zuloak egiñik luepaki ta zestotegi andiak ifinten, barrura abiatzen bazan bertan porrokatzeko.
Plazako jende leial au, eta batez ere bertako biztanle maitagarriak, promesturik erabakiak zeudelako beren biziak galtzera, ezen ez etsaiaren menpera errendatzera, etzituen, bada, beldurtzen ezertxuk ere; aiñ gogoz ta pozkidaz beteak zijoatzen Franzesa bretxan ikusi orduko berari erasotzera, nola beren naierarako pesta gozatsu batera joango ziazketekean jostaldiatzera. Gizonak, emakumeak, atso zarrak, eta aur txikietarañoeoak airatzen zuten batak bestea etsaiari erruz ekiteko pelleburuari begiratu bage. Esan al guztien gañekoa zan, bada, Ondarribiako biztanleak Franzesaren kontra peleatzeko zeukaten amurru bizia. Bear ordu guztietan prest ziran beti zer nai gauzatarako, iñork ere deitu bage. Noiz eta gertatzen zan estutasunik larriena, orduan ta alaiago ta pizkorrago laguntzen ziezaten soldaduai, beren denpora guztian etsaiarekin burruka ibilliak bazirakean bezalako garboarekin.
Errege Don Felipe Jaunak ezaguturik ondo Ondarribiako jendearen leialtadea zenbaterañokoa zan, eta beren neke gogor geiegikoaz kupidaturik, Almiranteari egunoro bialtzen ziozkan mandatu zorrotzak, irten zedilla biribillatu zitzaion jendearekin lenbaitlen etsaiari portizki erasorik, Ondarribiako plaza maitagarri baliosoa leneko oñean ifintera. Geroenean ere, noizbait bear ta, agorrillaren bigarren egunean Almirantea martizti zati lodi batekin igo zan Jazkibelko mendira, etsaiak bereturik zeuzkan toki kanpokoak gau artan atakaturik plazari laguntza emateko asmo oso betean; bañan Jaungoikoak ala nai izanik gau berean bota zebalako eurizko, aizezko, lañozko eta kazkarabitzko ekaitz ikaragarria, zeñak atertu bage iraun zeban bere gogortasunean urrengo egun guztian ere, soldadu berri ondo ezi bageak estalperik etzegoen toki agirikoan eguraldi ain gogorra ezin eramanik, armak eskuadroian ifini eta beren banderai lagarik zabaldu ziran leorpe billa al zuten tokietara. Ain gogor ta eriotsua izandu zan ekaitz andi au, ezik, mendian gelditutako soldadu banakaetatik arkitu izan ziran zenbait, beren pika eta musketeen gañean illak. Ito ere ziran zaldi asko; eta agorrillaren irugarren goizean, zeña izendatua zan plazari laguntza emateko, Almiranteak bere martiztiko jendea kontatzean zazpi milla soldadu igaroak arkitu zituen gitxiago.
Ikusirik, bada, Almiranteak, eguraldi gaiztoaren bidez gertatutako ezbear andi au, deitu zituen bere lagun ta ondorengo agintariak batzarrera, zeintzubek nor bere iritzia batak besteari adierazorik alkar artu zuten, ezik, etsaiari erasotzeko ezin konta zitekeala soldadu berri ondo ezi bageakin, zeintzuk sakabanatu ziran eguraldi gaiztoaren aitzakian, beren Buruzariaren agintea ausirik; eta baldin plazari laguntza emango bazitzaion, bearko zala batu jende gaitz ikusiagoa, ekaitzak izutzen zituen gudari makalak baino. Almiranteak bereala gaztigatu zion Errege Jaunari zer gertatzen zan argi eta garbi; baita ere, aurrerako artu zituen asmo berriak nolakoak ziraden.
Denpora berean Principe de Condé Franzes taldearen Buruzariak ikusirik Españako soldaduak artu zuten buruzpide galgarria, eta gañera, murrua sutu eta airatzeko zulo andia egiñik bretxa irikitzean jendea barrura botatzeko prestaturik zeukala, erabaki zeban plazakoai biraltzea izkribuz, azkenengo mandatua beste atabal jotzalle batekin modu onetan.
«El Príncipe de Condé, mi Señor, General de la armada etc.
Envia por estas portreras este tambor al Gobernador, gente de guerra y vecinos de Fuenterrabia para decirles, que el egército del Rey de España, destinado para su socorro, está retirado como lo ven, y las tropas de su Alteza están alojadas dentro de sus bastiones como lo saben; teniendo la compasion que debe tener un Príncipe Cristiano, y de sus partes de los desórdenes que se seguirán en la toma de la dicha villa por asalto donde la honra de las mugeres, y la vida de los inocentes están espuestas al furor de los soldados; y estando, los modos de tornar la villa dispuestos, dándole lugar para entrar cuando él quisiere, no obstante esto les ofrece toda razonable composition, tal como puedan y deban esperar de un Príncipe de su calidad; declarándoles que si no se aprovechan de esta ocasion, y se aguardan á obtenerla, liados en los reparos que puedan tener para las retiradas, no les será otorgada alguna en aquel estreno. En el campo 3 de Setiembre».
Plaza barruko jendea une artan arkitzen zan esturarik larrienean. Ikusten zituen murruaren zati luzeak zeudela eroriak; bazekien indarturik zegoala etsaia lur azpian irikiak zeuzkan zuloetan; lezoi edo fosoaz eko ja beturik arkitzen zala, asalto ta mina berriak egunoro berriztutzen zituela; barrungoetatik illak irureuntaraño bazirala; laguntza iñondik etorteko este laburrak zeudela; eta baziran batzuk aditzera eman nai zutenak, ezen balaen bukaera ere ur urrean zebillela txik. Baña Ondarribiako Alkate Don Diego de Butron erru andiko azkar animotsuak, entzutean epeltasun oek, esan zeban, ezik, baldin iñori jalkitzen bazitzaion errendatzeko zantzuaren itzik, berak bere atzaparraz kenduko ziola bizia bertan, gerora begira egon bage; bazejela oraindik plaza gordetzeko lainbat tirakai, eta bukatzen ziradeneko jarriak zeuzkala prest, emezortzi milla erreal zortzikoak, zeintzuk emango zituen gogoz urtu ta balak eginik, etsaiari tiratzeko. Gizon erritarki leial onen eskañi ondradua entzule guztiak laztandu zuten maitaro pozkida betean, eta Principe de Condé urgollosoari erantzun zioten onela.
«El Maese de Campo Domingo de Eguia etc. El escrito de su Alteza el Señor Príncipe de Condé se ha recibido, su fecha 3 de este mes de Septiembre, de mano de este tambor; y comunicándole con los Señores de la Villa, Sargentos mayores y Capitanes que hay en ella, lo que responden es, que para defender la plaza no necesita ella de socorro alguno de gente, ni municiones de fuera, ni se aguarda á ninguno; y Su Alteza puede dar los asaltos que fuere servido, que aqui estamos resueltos á aguardarlos. Guarde Dios á V. Alteza. Septiembre 5 de 1638».
Erantzuera au artutako arratsalde berean Principe de Condék arrabia andiarekin erre zituen Irun-aranzungo ondoan Españako soldaduak utzitako barraka guztiak; eta eginpide au ikustean atsekabetu ziran plaza barrukoak, zergaitik etzekiten, beretan ikusitako gure jendeak zer buruzpide artu zeban. Beragaitik arkitzen ziran guztiz ardura andian, etsaiak zer asmo zerabiltzkien ezin asmatuz; zeñak agorrillaren laugarren goizeko bost orduetan sutu zituen bi mina, eta murruaren zatia airaturik iriki zeban bretxa plazara saltatzeko era onean. Bereala ogeita amar Franzes garbo andian abiatu ziran bretxan gora igotzen; bañan barrungoak arrika ta musketazoka bota zituzten andikan beera ariñ aski. Andik laster bi Konpañia Franzes beren Kapitanakin asi ziran bidea leunduaz bretxan gora igotzen berriro, plaza barrukoak ikusi etzitzaten keatza lodiak egiñik; bañan Sarjento nagusi Osoro bere pikadunakin aurrera sarturik, eraso zion portirki Franzes soldaduakin zetorren Kapitanari, zeña zan Burdeosko Presidentearen semea, eta berari lepoan gordegarri zekarren golarekin morrionaren tartetik pika gogorkiro sarturik, bota zeban bretxan beera ulipurdika. Bereala abiatu zan etsaia jende geiagorekin bretxara; bai ta plazakoak ere gogor egitera. D. Juan de Esain Kapitana eta beraren Alfereza beroturik aurreraegi sartu ziralako, gelditu ziran illak musketazoe aiñ urruti, ezen, egunaz ezin jaso zitezkean tokian; guztiaz ere artu zituzten barrara gauaz. D. Franzisko de Heredia ere pelea onetan izandu zan illa kañonazo batekin. Kapitan Diego Butron, eta beraren kuñadua Juan de Urbina Kapitana izanik ain errutsu, eta garbo andikoak, bertako jendearekin batean eutsi zioten irme bretxako ataka irikiari. Alkate Pedro Izkierdo ere peleatu zan lazki etsaiarekin bretxan ill edo bizi. D. Alonso de Mendiguren, Esain Kapitanaren konpañiako Kapillaba, bere karabina ta pikarekin jazarran txik aurrera sarturik, ikusgarria zan etsaiari atzera egiten pelleburuaz oroitzen ere etzala. Lizenziado D. Franzisko de Asturriaga apez Orioko jaiotarra, zeña bere gogoz sartu izan zan Plazara bertako jendearen laguntzalle D. Migel Perez de Ejearekin batean, asalto onen asieratik bukaerañoko guztian peleatu zan gogorki etsaiaren kontra. Jazarra portitz onek iraun zeban lau orduan, plazako jendea agiri agirian zegoela beren trintxera ta baterietara.
Neke gogor au arindu zedin, eta Erria gordetzen parte guztiak izan zezaten, Gobernadore Domingo de Egia jaunak agindu zeban, ezik, San Nikolas aldeko murrua izanik pelleburu andikoa, ingurutu zezatela bertako biztanleak eta Alferez Cigarroak; oen laguntzalle jarri zedilla D. Martin de Elizalde ogei ta amar musketero Tolosakoakin, eta beretara etorri ere zedilla Kapitan Diego de Butron estakadatik etsaiaren pinazai arpegi ematen zegoena. Etsaiak ikusi zebanean Butron bere jendearen zatirik geienarekin San Nikolas aldera zijoala, eraso zion estakadari gogorkiago; bañan D. Migel de Ubilla jende talde batekin bertara joanik, etzion utzi Franzesari nai zebanik egiten. D. Migel eta D. Martin bi Kapitanak egon ziran etsaiaren bateri aurrean aurkez aurke, kanoiko ezpalkolpe batek ukituagaitik asko ikaratu bage. Gauzarik arrigarriena izan zan, aiñ denpora luzeko batalla gogorrean, ainbeste naspilla, ardura ta pelleburu eta armen ots izugarrien artean emakumeak ikustea, gizonak bezin alai ta goaltsu, metxa irazekiak, polbora, bala eta pikak gaztelutik murrura eramaten batzuek, eta besteak sutunpadiak puskatutako eri ta illak jasotzen, beren senar, guraso ta anaiak jardun zezaten etsaiari erasotzen nork bere tokia galdu bage. Kapitan ta Alkate Diego de Butronek ikusirik Gobernadore Domingo de Egia etsaiaren bateri aurrean zebilela bere berotasunarekin agirian txit, esan zion berari, ezik, izan zezala bere burua gordetzeko ardura geiago, eta begira zegiola ondo begien aurrean arkitzen zan lanze estura larriko ari, baldin gertatuko bazatekean bala batek jorik bera erortzea, zer buruzpidetan gelditu al zitekean plaza.
Egun au izandu zan guztiz ikaragarria. Etsaiaren bateri guztiak jardun zuten sutan portizki gelditu ere bage. Indar andiak arturik bretxaren goienera igorik zegoen etsaia kanpora bota zuten arterañokoan, ill ziran barrungoetatik ogei ta geiago gizon eta beste amabi igaroak gelditu ziran elbarrituak beso ta ankarik bage. Franzesetatik erori ziran illak lezoi edo fosora eun ta berrogei ta amar igaroak.
Agorrillaren bostgarren egunean etsaia etzan mugitu izan ezertara ere; bañan plazakoak egun osoan egon ziran armatuak ernai ta zintzo. Illuntzearekin batean ekin zitzaion etsaia bretxarako bidea garbitu, berdindu, eta orraztutzeari, eta mina txiki bat egin ere bazeban gau artan, bigaramun goizean berriro asaltoa emateko asmoan. Plazakoak berebat jardun zuten gau guztian lanean, kontrazuloak egiñaz eta espaldak berriztaturik irmetuaz, etsaiari eragozpenak ifinten. Errian bertako biztanleak ziraden gauazko lanbide ori geiena jarraitu ziotenak. Banaan banako gizon errutsuai deitu izan zitzaioten toki estuan eginkizun asko zegoen beargai onetara; zeintzuben buruzari jarri ziran Diego Butron Kapitana, beraren Alferez Cigarroa, Joanes de Elizalde, Joanes de Cigarroa, Joanes de Azaldegi, eta Andres de Izurrain, zeña lanean ari zala ill zuten musketazo batez.
Agorrillaren seigarren goizean txit goiz abiatu zan jendea etsaiaren trintxeraetara azaltzen ugari, eta goiz bereko sei orduetan asi ziran soldadu talde andiak bretxan sartzen. Denpora berean plazakoak zestotegian jarria zeukaten sutunpadiarekin portizkiro erasorik, ostiko andia eman zioten Franzesari. Asaltoa asi baino lenago izandu zan musketazo batez eritua Alferez Juan de Roa gizon balio andikoa. Eman zeban geroenean ere asaltoa martizti guztian arkitzen ziran soldadurik bikañenakin Marques de Jebreren illoba batek bere Tenientearekin gobernatzen zebala. Plaza barrukoak garbo andiarekin aurreratu ziran bretxan barrena, eta batez ere Sarjento nagusi Osoro, zeña peleatu zan Franzes agintari batekin, nor bere pikaz eskuz esku, eta eritu zebanean eskatu zion kuartela, bañan eranzuten ziolarik ez da orain denpora, urrengo kolpean bota zeban bretxan beera amilka Monsieur jauna. Sarjento au peleatu zan guztiz irrisku andian Franzesetara sarturik, eta amasei musketazoz ukitua izan bazan ere, irten zan eritasun begiragarrikorik bage.
Berrirotik jo zeban Franzesak ekinaldi txit bizi bat, eta asi zeban irugarren ta azkenengo asaltoa bere martizti andian zituen soldadurik bikañenakin. Plaza barrukoak beren pikakin irten zitzaiozkan ongietorria egitera Gipuzkoatarrak aurrenengo zirala, eta Sarjento nagusi Osorok Tolosako sei mutilekin lendabiziko kolpean ill zituen zortzi Franzes, eta Osorok bere pikarekin kendu zion lumazko gaildurra Franzesak agintari zekarten Maese de Campori.
Plazako trintxera guztietatik peleatuziran gogorkiro, ain beldur bage ta goaltsu, non beren tokietatik irtenik jarraitu zioten etsaiari ausardi andian, Plazatik kanpora gordegarri egiñak zeuzkan trintxeraetaraño.
Jazarra balio andiko errutsu onetan geiena ezagungarrituenak ziran Pedro de Ibarruzte ta Erriko jendearen gudari-agintaria Diego de Miranda, Tomas de Arsu, Antonio de Belui, Martin de Alberro eta Joanes de Argaiz, zeña errena bazan ere aurreratu izan zan bretxaren erdiraño Franzesai jarraio peleatuaz portizki. Erregiñaren baluarteari eta beste leku perebullurik andienekoai Kapitan Juan de Urbinak eutsi izan zien irme garbo andian. Murrua ingurutu zuten Erriko ogei ta amar mutil txiki baino geiagok, zeintzubetakorik bat bakarra ere arkitzen etzan amabost urtez goitikorik, eta guztiz izandu zan arrigarria zaldun gaztetxo oei ikusi zitzaioten alkabuzakin jokatzeko maña. Asalto onetan Alonso Moralkoak bonba batekin ill zituen ogei ta amar Franzes ta geiago, zeintzubek estali ziran zoko batean. Ekarri zan gero anziñako ziadia modura egindako barrika zurezko bat, eta beraren barruan arriak eta beste barril txiki polboraz betea, zeña bota zuten bretxako eskiñatik, eta izanik au aiñ astuna, Franzes samalda andi bat eraman zeban berekin batean, eta lertu zanean irazeki zitzaien etsai musketeroak zekartziten fraskoai, alako moduan, ezik, kiskalduak izan ziran bertan geienak, eta bizirik gelditu ziran barraka aek beren buruak nolabait bederik bota zituzten lezoi edo fosoko urtara, suaren berotasuna gozarotu al bazezaketekean.
Bi sutunpa Plazaren gordegarri ifiniak zeudenakin etsaiari egin zioten guztiz kalte andia, eta kanoi erdiak bala ta burni-puskakin azkenengo bota zeban tiro errutsuak abarrakitu zituen, alkargana bildurik ustez leen seguruan zeuden berrogei ta geiago Franzes, zeintzubetakorik bat bakarra ere agertu etzan tiroa egin zan ezkeroztik. Egun onetan ill zituzten irureun ta geiago Franzes bikain arkienak. Lau Kapitan gelditu ziran illak bretxan eta beste bat anka bata bidean utzirik arrastaka biurtu zan estura larrian. Gisa berean asalto onetatik erretiratu zan etsaia, gizon talde andia galdurik, eta arratsalde artan ta gau berean Plazari laga zion pakean, bretxan illik gelditu ziran Kapitanak jasotzera ere ausartatzen etzala.
Franzesak bere asalto portitzakin plaza barruko jendea estura larrian zerabillen egun berperetan Españako Errege Jaunaren gaztiguak izkribuz iritsi ziran Gaztelako Almirante, eta Marques Velezkoagana, arras mindurik esaten zielarik, ezen, bereal bereala etsaiari gogorki erasorik, laguntza eman zekiotela Ondarribiako plaza balio andikoari, zeña gordetzeagan zegoen España guztiaren zoriona. Begira zezatela ondo, plaza maitagarri au Franzesak bereganatzearekin zenbaterañoko indarrak artuko lituzkean; baita ere beste Probinzia asko irikiak daudenak zer buruzpidetan arkituko lirakean, eta Españako Jaun ta jabe eta Buruzari aurrenengoa dan bezala, bere al izate andiaren bidez agintzen dabela eraso dekiotela etsaiari ill edo bizi ordurik galdu bage; eta baldin ez bazuten egiten berpertatik ark agindu bezala, etzirala entzunak izango asmatu al zitzaketekean aitzaki edergarri eta apuko estalgarriak.
Almiranteak eta Markesak artu zutenean Erregeren aginde aiñ zorrotza, larritu ziran lazki, eta begien aurrean zekutsaten eragozpen gogor ta pelleburu andiaz oroitu ere bage, erabaki zuten garbiro, eraso bear ziotela etsaiari bigaramun goizean goiz, zeña zan agorrillaren zazpigarrena Ama Birjiñaren jaiotzako mezpera eguna, beraren laguntza andiaz kontatzen ere zutela. Esan ta egin, nor, nondik, eta zer gisatan Franzesari ekin bear zitzaiozkan aginde zuzen egokiak beren martizti osoari emanik, goiz artan eguna argitzearekin bat batean eraso zioten etsaiari portizki, goaltsu, eta erru andian txit, Jaizkibel mendian, Irun-aranzu inguruan, eta Ondarribiako ondoan gordegarri egiñak zeuzkan jarleku guztietan. Ain zorrotza ta uste bagekoa Franzesarentzat izandu zan batetako sarrera gogor izugarri au, non arkitu zan itsumusturik zer egin eta zeri ekin etzekiela. Lendabiziko topoz topoan nai zukean gogor egiñik bere toki artuak gordetzea, eta asi ziran agintariak soldaduai deadarka alaiturik pizkor erazo naiean; bañan ikusirik Almirantearekin Marques Velezkoaren gudariak leoi amorratuen gisa su ta gar beroturik zetozela berai erasotzera, bidean ta gordelekuetan billatzen zituzten soldaduak garaituaz, puskatuaz, eta illaz, kuartelik iñori ere ematen etziotela, arras beldurtu eta erkindurik, eman zioten igesari beren Erri alderontz, armak, musketeak eta pikak eskuetatik erorten zitzaiztelarik bidean amillka.
Principe de Condé, Valetako, eta San Simongo Dukeak, Forzako, eta Jebreko Markesak, Agraneko Kondea, eta Arzobispo Burdeoskoa, zeintzuk ziraden Franzes martiztiaren buruzari aurrenengoak, arkitu ziranean estura larri ezin geiagoko artan, ikusirik beretarontz gure soldadu errutsuak bata bestearen leian zeramaten lasterra, ezagutu zuten fite galduak zirala arras, eta beren arma, bagaje ta ondasun guztiak bertan utzirik, zorabiratu ta naspillatuak gabarraetan amillka sarturik, igaro ziran nolapait Zokoa deitzen zaion Ziburuko portura. Jazarra onetan gelditu ziran milla ta bost eun Franzes illak, eta itoak bi milla erriberan, zergaitik samalda ugaria beldur andiarekin igesi zijoalako lasterrago billatzen zeban illtokia, gordelekua baino. Franzes martiztiaren beste zatia gau artan biurtu zan bere Errira, Mendelo, ta Irun-aranzunen zeuzkan kuartelen babesean, Beobiako atakatik, zeñetatik egun batzuez lenago sartu izan zan Gipuzkoara, Ondarribia fite menperaturik, España barrara zuzenean jarritzeko asmo oso betean arroturik, ustela irten bazitzaion ere bere ustea.
Gauza ziertorotzat oi dago, bada, baldin D. Pedro Giron bere jendearekin agindua izan balitz Irun-aranzun inguruko kuarteletan arkitzen ziran Franzesai igesbidea epaiteko, izango zala arrigarrizko illtkintza eta odol askoren garaitpena; bañan etsaiaren batetako igeste au izanik uste bagekoa, etzitzaion iñori gogoratu, aiñ urgullutsu Ondarribiari erasotzen gau ta egun ordurik galdu bage ari zitzaion indar andiko etsaia, beingoan erkindu ta guztiari lagarik abiatu bear zebala Franziara sudurmintzak autsitzeko zorian itzul-amilka.
Utzi zituen, bada, Gipuzkoan ogei ta iru pieza artilleriako, berrogeita amar bandera ta geiago, bagaje osoa, bazka ta munizio guztiak.
Artilleriako pieza oen artean arkitu zan kanoi bat, zeña zan irabazitako guztietan oberena eta muniziorik andienekoa, berez kanoiaren eginera moldakaitzekoa bazan ere; eta zeuzkan letrak esaten zuten onela Le Cardinal Richelieu, Ratio ultima Regum; zeintzubetan adiarazitzen zuten, berak emandako guda bidebagekoa izateaz landara, izen onorezko onekin nai zutela beren gaiztakeria estali, eta ondorengoai erakutsi brontzearen gogortasunean ezarririk, despitak erabakitzeko zeukaten modua zala kanoia.
Guztiz balio andikoak ziran jazarra gogoangarri onetan etsaiari irabazi zitzaiozkan ondasunak. Gertaera au sinistatutzetik aiñ urruti zeuden Franzesak, ezik, etzuten igaro ezertxu ere Franziara beren buruak baizik, eta oek ere esan al guztien gañeko estura larrian armak botarik lasterka, utzi zituzten Gipuzkoan beren kanpo-dendak, eta arropa, pagamendu irikiak, dirua, zillarreria, ta rekamara Principe de Condérena, eta osterontzeko andizki ta zaldunen janziak, alajak, paperak, Erregeren agindeak eta beste gauza balioso asko, zeintzuben bidez aberastu izan ziran soldadu anitz. Gertakari onetako naspilla eta atsegintasunaren artean, ikusten ziran Españako musketedunak Monsieurez ederki janziak kapote ta granazko kapa baliosoakin, saltzen ere zituztelarik ezer gitxiren truke. Gelditu ere ziran bi milla Franzes atzemanak, eta beren artean ofiziale asko ta jende banaan banakoa. Gureetakoak etziran iritsi eunetaraño illak, eta beste ainbeste erituak.
Etsaia arras banatu eta garaiturik, sartu ziran gure banderak Ondarribiara; non, guztizko ongietorri maitagarriarekin pozkida betean laztanduak izan ziran Gaztelako Almirantea eta Marques Velezkoa, beren martizti guztiarekin batean. Eta oek plaza barruan agiri agirian arkitzen ziran ausiabarra andiak ikustean, arri ta zur egiñik, alabatu zuten guztiak Gobernadore Domingo de Egiak bertako biztanle ta soldaduakin Erria gordetzeko artu zeban neurri egokia, eta etsaiari erasotzeko izan zeban erru andi parebagekoa. Begien aurrean zekutsaten, bada, argiro, edozein bretxa murruetan irikia zegoenetan igotzen zirala zaldizkoak ain aixa, nola ateak zabalik zeudela Erri barrura joango ziazketean. Nork neurtu al ditzake zuzenki, eta azaldu bear bezala, Ondarribiako jende leial errutsuak irurogei ta bederatzi eguneko ertsitu gogorrean nozitu izan zituen atsekabe, estura larri, eta gaitzbideak? Egun negargarri oetan Plazara bota izan zituen etsaiak amaika milla kañonazo ta geiago, eta laureun bonba; airatu zituen sei mina, eta zazpigarrena ere prestatu zeban su ematea beste eginkizunik etzebala; iru asalto eman zituen jende guztiarekikoak; irureun gizon ill zituen plaza barrukoak, milla ta zazpieun berari ill ziozkatenen ordaintzan. Kapitan, kabo ta soldaduak guztiz naitasun andiarekin jardun zuten plaza irazotzen gogoz ta portizki, beren semeak, emazteak, eta ondasunak gordetzeko bezin eresia eta arreta andiarekin; eta bertako jaiotarrak peleatu ziran, beren denpora guztian guda gogorretan soldadu ibilliak bazirakean bezalako trebande, pizkortasun eta garboarekin, non, egiazki ikusi izan ziran gizonakin batean emakume eta aur txikietarañokoak etsaiari erasotzen beren eginal guztian, beldurren kutsurik bage. Ondarribiako biztanle bulardetsuak erakutsi izan zioten mundu osoari, nork bere jaioterria nola gorde bear daben, eta gogo sendoarekin etsaiari gogor eginak zenbat balio deban.
Franzia guztian zeukaten segurutzat Ondarribiako plaza berendutzea. Principe de Condé Buruzari martiztiarenak Irun-aranzungo Errian laga zituen paperen tartean arkitu zan, berari Cardenal Richelieuk aboztuko illaren ogei ta iruan izkribatutako karta, esaten ziozkalarik errazoi oek.
«Señor mío; tengo por tan importante el municionar y fortificar á Fuenterrabia luego que se hubiere tomado corno si se hubiese de volver á sitiar el dia siguiente, que despacho al portador con cuarenta mil libras para emplearlas en este efecto, sin que se puedan divertir en otra cosa».
Eta kartaren azkenean esaten da onela;
«Es tanto el deseo que tengo de que Fuenterrabia se ponga en estado de no temer los esfuerzos que los enemigos podrian hacer para recobrarla, que envio al Señor Obispo de Nantes con un Ingeniero para hacer trabajar á prisa en ella, y para hacerla abastecer de todo lo necesario; y para que el dicho Obispo lo pueda hacer mejor, no tendrá otro cuidado, ni se meterá en otra cosa. Por la eleccion que he hecho de su persona, juzgareis el afecto con que cuido de las cosas que miran á vuestra reputacion y vuestra gloria».
Gauza begiragarria ta arritzekoa ere da txit, Ministro aiñ jakinti ernaiak dirutza au biraltzea guztia gure soldaduentzako; zeña oso osorik arkitu zan Principe de Condék Irun-aranzunen laga zituen ondasunen tartean. Eta ez da gitxiagokoa batere, Erlijioaren kontra bidebagekiro Franzia ainbesteraño beroturik, Arzobispoak Jeneralakin, eta Obispoak langille-maisuakin hereje samalda andiak berekin zituzteta, Probinzia fededunetara etorririk gaiztakerian ibiltea. Gauza egiazkoa da, bada, Obispo Nanteskoak Ama Birjiña egunean Ondarribiako Elizan predikua egiteko sermoia paperean ezarririk buruz ikasia zeukala, plaza artuko zutelako uste oso bete betean; bañan beren gozo ta atsegiña biurtu zitzaien garratz ta samiña.
Monsieur de la Forza hereje Kalbinistak aurreragoko egunetan euki zeban kuarteltzat Ama Birjiña Guadalupekoaren Elizatxoa, eta bertan arkitzen ziran Santuen irudin guztiak erabilli zituen lotsabagekiro txit gaizki ostikopean zanpatuaz arrabia andiarekin, fede bageko desleialen gisa, eta beraren setako Apez batee sermoia egin zezala agindu ere zeban, deadarka esaten zebala itz oekin: Que moriría ya contento de haber oído dentro de España su predica. Gertatu izan zan, bada, sermoi au egin zeban Kalbinista Gipuzkoan atzemana gelditzea, eta ondo merezitua zan bezala, pozkida betean urkaturik erreko zutena, nor zan jakin bagez zabarturik, bigaramunean bere burua ill edo bizi urari erasorik igaro zan Endaiara, beldur andia zeukana bezala; bai ta Monsieur de la Forza ere estura larri andian Franziara, ez sermoia entzundako pozkidaz, eta ez Ondarribia utzitako atsekabez; ezpada ill nai etzebalako, lenago baietz esaten bazeban ere.
Azaldu dedan modu berperean, Ondarribiako plaza berendutzean, España barrura aixa igarotzeko asmo oso betean arroturik, Gipuzkoako mugapean oña ifini izan zuten Franzes arraza guztia, batzubek ill, besteak elbarritu, samalda andia atzeman, eta gañerontzekoak beren armak ta ondasunai lagarik, estura larrian atxi atxika igesi biraldutakoan, Gipuzkoako Probinziak, Almiranteak, eta Marques Velezkoak gertakari balio audiko onen barri on pozkidatsua Errege Jaunari ematera biraldu zuten D. Bernardino de Aiala, Conde de Villalvakoa. Neurri bagekoa zan, bada, zoriontasun au entzutean Beraren Majestadeak artu zeban atsegintasun gozatsua; eta orobat Conde-Duque, Ministro guztiak, eta Gorteko andizkiak pozgarritu ziran txit asko. Madrilko Erriburu andian pozaren pozez zoraturik zebiltzen batetik bestera ezpata narrugorrikoakin deadarka, viva el Rey, viva España. Joan ziran Jauregira eta Beraren Majestadearen, ta Conderen gelaetan sarturik, etziran gelditu alik eta beren Errege maitagarriaren arpegi alaia ikusi izan zuten arteraño; zeñean guztia zabalik arkitzen zan sar zitezen andizki lodi, eta me beeragokoen desberdintzari begiratu bage. Bereala leio guztiak bete zituzten argi izekiz; karrika guztiak josi ziran jendez, eta guztien biotzak zabaldurik, jarri ziran atsegintasun andian. Errege Jaunak eta Conde-Duquek gau berperean biraldu zioten Duquesa de Medinari albiste gozatsu au Marques de Aitonarekin.
Bigaramunean janzi zan Gorte guztia galaz, eta modu ezti andiarekin pozkida betean joan ziran Jauregira Ministro ta andizkiak Errege Jaunari bere esku biguñ indartsuan muñ egitera, zeñak arpegiera alaiarekin txit gogoz luzatu zien bere beso zabal maitagarria. Bereala lagunkida goienengo au guztia joan zitzaion Conde-Duqueri bera zegoen gelara, zeñari eman ziozkaten esker andiak eta asko, Ondarribiako plaza gordetzeko artu zituen bide zuzen egoki, eta egin izan zituen alegin ezin geiagokoen saritzat.
Gisa onetako zoriontasun agirikoak eta garaitpen andiak iristeko izanik gauzarik oberena Erlijio Santuari naitasun egiazkoarekin begiratzen dioten Prinzipeak biotz garbiarekin Jaungoikoari laguntza eskatzea, gure Errege Jaunak agorrilleko Ama Birjiña egunaren bezperan komunio Santua arturik, agindu zeban, Gorte guztian eta osterontzeko tokietan erregutu zekiola debozio onarekin guztia dezakean Egille andi Zeru ta lurren Jabeari, Ondarribiako Plaza baliosoa gorde zezala arren ta arren, etsai amorratuaren atzapar garratzetara erortzen utzi bage; eta gai onen gañean itzegiten Conde-Duquerekin zegoela, esan ziozkan itz oek.
«Conde, hasta ahora he suplicado á nuestro Señor, que fuese servido que mis armas defendiesen á Fuenterrabia, y que nos diese luz, y medio para conservarla; ahora ya la he entregado toda á su Divina Magestad, sin quedarme con parte alguna de ella».
Biotz onarekiko eskaera bidezko au eta bere uste oso betea irten zitzaiozkan nai bezalaixen, bada, Erregek plaza Jaungoikoaren eskuetan ifini izan zeban une berperean, Jaungoikoa zegoen Ondarribiari kontu egiten, etsaiari erasotzen, Plaza eskudatzen, eta Erregeri ematen. Baldin D. Felipe IBgarrenak bezalako naitasunarekin Erlijio santua maitatuko baluketeke munduko Errege ta Erregegai guztiak, ez lirake izango ainbeste guda odolgirodi, nola ikusten diran maiz aski bidebagekiro, pakean bizi bear luketekean jende ezaguerakoen artean.
Guztion Egille andiak Españako koroari egindako mesede andi onen saritzat, berari esker on ugariak ematera gure Errege Jauna zaldiz joan zan Ama Birjiña Atotxakoagana, Gorteko andizki guztiak, Conde-Duque, Cardenal Borja, Jaen ta Espinola lagun arturik, zeintzubei, eta Konsejukoai lendanaz igorri zien gaztigua bakotxari bat banaka, erabaki modu onetakoarekin.
«El suceso que Dios nuestro Señor ha sido servido dar á mis armas, habiendo los Franceses levantado el sitio de Fuenterrabia, le reconozco unicamente de su poderosa mano; y deseando que con demostraciones públicas se den gracias á su Divina Magestad por tan singular beneficio, á su bendita Madre, y al Apostol Santiago, de cuyo patrocinio esperé siempre esta victoria, he resuelto que todos mis consejos, cada uno en su dia aparte, celebren fiesta en hacimiento de gracias en las Iglesias de Atocha y San Gerónimo, por la particular devocion que tengo á las Santas Imageries que hay de nuestra Señora en estos Conventos y en la Iglesia de Santiago, hallándose presentes en sus dias cada Consejo; y que en las mismas Iglesias se doten perpetuamente estas fiestas en sus octavas, aunque sin obligacíon de asistir los Consejos, para que mi reconocimiento á Dios de la misericordia que ha usado con estos Reynos, sea perpetuo, y se implore con toda humildad por la intercesion de su bendita Madre y del Apostol Santiago su auxilio y amparo. Tambien deseo que por todos mis Consejos en los dias de sus fiestas se funden perpetuamente el casar tres huerfanas, y el rescate de tres cautivos, buscándose medios de donde acudir á esto en memoria de favor tan singular, y con que espero se establecerá la conservacion y seguridad de mis Reynos. Y he mandado se lleve á la Iglesia mayor de Santiago una lámpara que perpetuamente arda en memoria de esta victoria, demas de las fiestas que se han de celebrar allí, como en las demas Iglesias de España. Fio de ese Consejo, que en la parte que le tocare obrará con el cuidado y afecto que acostumbra, y que lo dispondrá todo de manera, que se egecute con suma puntualidad. En Madrid á 14 de Septiembre de 1638».
Gure Errege onaren liberaltasuna eta Erlijioa
izanik aiñ oso beteak, Ondarribiako biztanle maitagarriai amodiozko naitasun bero bizi gartsua arturik, beren leialtade piñ eta garbo andiaren saritzat eman zeban erabaki edo dekreto gogoangarri bat modu onetan.
«El valor, fidelidad y constancia de los de Fuenterrabia en la defensa de aquella Plaza ha sido tan grande, que por el egemplo se debe conservar en la memoria, encaminándose á su mayor beneficio las obras pias, que en hacimiento de gracias de la merced que Dios nuestro Señor se ha servido hacernos, he mandado se funden; y asi he resuelto que en primer lugar sean preferidas á todas, las hijas de Fuenterrabia para la colocacion de huerfanas; y ni mas ni menos en la redencion de cautivos los que fueren hijos de la misma Villa; en segundo lugar, las hijas de los soldados de las fronteras de Africa, y los que estándome sirviendo alli fueren prisioneros de Moros; en tercero hijas de soldados y marineros perdidos peleando, en la dotacion de huérfanos, y ellos en la redencion de cautivos, y en cuarto en ambos géneros entrarán criados de mi casa; en esta conformidad se declarará y egecutará. En Madrid á 22 de Septiembre de 1638».
Beraren Majestadeak agindu zeban bereala bildu zitezela batzarrera Ministroak eta Gorteko Andizkirik aurrenengoak, Plaza aiñ baliosoa zintzoro gorde zeban Ondarribiako Erriari eta bertako jende leialai legez ta bidez zor zaiozkaten mesede ta eskuerakutsien gañean itzegitera. Esan ta egin, gizon goienengo zentzu andiko oek Errege Jaunarekin Conde-Duqueren iritzi bide onekora gogoz jarririk, guztien artean erabaki zuten garbiro beste gauza geiagorekin batean, eskañi gozo maitagarri emen ezartzera noan oek Beraren Majestadearen izenean egitea, modu onetan;
Errege Jaunak lendabizi egin zion mesede Ondarribiako Erriari, Uriaren izen andiarekin goienengo mallara jasotzea, agintzen zebalarik deitu zekiola La Muy Noble, Muy Leal, y Muy Valerosa Ciudad de Fuenterrabia.
2. Eman zekizkiola eun milla dukat bera ongitu, zuzendu, eta bear bezala indarturik ifinteko.
3. Beobiako igarolekuan zegoen gabarra jarri zedilla Ondarribia aldetik; baita Alkate Kanporatzekoen edo aterazekoena ere.
4. Korreo nagusiaren lantegi Irun-aranzunen zegoena jarri zedilla Ondarribiako Urian, onen laguntzarako izan zitezen, are ematen zituen etekinak.
5. Elgoibarko Elizako Patronatoa emateaz egin zion mesede Ondarribiari, berriztaturik apaindu eta osterontzeko emankizunentzat betiko izan zezan.
6. Uri onetan gertatzen diran pena kamarakoak goza ditzala berak, auziak apelaturik Aditzaña goiagokoetara joanagaitik.
7. Jantzun zekizkiotela Uriari eta bertako biztanleai nozitu zituzten kalteak, eta beren alaja ta aziendaetatik Plaza gordetzeko eman zituzten gauza guztien balioa; bai ta ere beren etxeak leneko oñean ifinteko bear zan dirua; eta biztanle bakotxak egin zezala izkribuz izandu zituen kalteen eskaria, eta oen ordaintzat gauzarik oberena berarentzako zer izan al zitekean; zeñari ondo begiratu ta bear zan moduan neurriturik emango zitzaion zegokion buruzpidea.
8. Eskaerarik iñork egin baino len eman zitzaiozkan Ondarribiako etxetar buruzari bakotxari bost milla sei eun ta amar marabedi Erregeren beingo eskuerakutsitzat, izan zituzten gasturik bearrenekoen laguntzarako.
9. Plaza gordetzen ill ziran gizonen emazte alargun gelditu ziradenai eman zitzaien bakotxari emezortzi milla ta zazpi eun marabedi, preminarik estuenak ornidutzeko.
10. Alargun oek ifiniak izan ziran oñezko soldaduen listan, dotatzen ziralarik bizi ziran arteko, oei egunoro eman oi zaten sariaz.
11. Ondarribiako Plaza ertsitua egondu zan denporan illdako aitaen ume zurtzak baldin iristen baziran arma artzeko adiñera, eman zekiotela soldaduaren alogera, eta ezin bazkatu zitezkeanak baziran, sueldo bat jantzuteko ez buru guztiai ezpada etxetar bakotxari.
12. Baldin Ondarribiako biztanleen batzuben kontra gaiztakeriengaitik badago erabakia emanik kondenatzen dirala pena kamarakora, eta justiziako gastuetara, barkazioa ematen zaiotela berai, parteren baten kaltean ez dala.
Guztien gañean, Errege Jaunak ondratu zeban Ondarribia, ezartera noan karta gozo pozkidatsu maitagarri onekin.
«EL REY. Concejo, Justicia, Regimiento, Caballeros Hijosdalgo de la muy noble y muy leal villa de Fuenterrabia; por lo que ha escrito el Almirante de Castilla en 7 de Septiembre sé ha entendido como despues de haber acometido al enemigo aquel día, fue nuestro Señor servido de dar tan feliz suceso á mis armas, que pudo aquella noche entrar en esa Villa, despues de haber rompído y puesto en huida al enemigo con grande pérdida de su gente, banderas, artilleria, municiones y bagage, con que salió esa Plaza del aprieto en que se hallaba, habiendo con vuestro valor resistido por discurso de sesenta y nueve dias el sitio que puso sobre ella, llevando las incomodidades que en este tiempo se ofrecieron con tal bizarria, que sin reparar en las haciencias y vidas, mantuvisteis la reputacion de mis armas con la fidelidad que siempre lo habeis hecho, dando egemplo á todas las naciones vuestra constancia y valor, de que hare siempre singular estimacion, como merece servicio tan singular; pues en él consistió la gloria de tan feliz suceso. Y aunque todo viene de mano de nuestro Señor, reconozco la parte que en él habeis tenido, que es mui conforme á vuestras obligaciones; y asi lo manifestaré haciendoos grandes mercedes; y si bien tengo resuelo algunas, me direis las que se os ofrecieren, que sean de mayor conveniencia vuestra, para que tome resolucion en ellas; y desde luego ofrezco la pronta reedificacion de vuestras casas, y he mandado al Almirante me envie relacion de lo que importa este gasto, para que se provea sin dilacíon, y que se dé á cada vecino por ahora el socorro que de él entendereis. Tambien he mandado me informe los que se señalaron en esta ocasion, á quien se deban dar ventajas sobre cualquier soldado, por que tan buenos basallos queden remunerados, y haya memoria en todos tiempos de la fineza con que habeis perseverado y resistido en la oposicion del ejército del enemigo; pues hasta las mugeres acudieron á todo lo necesario, gobernándose con tal valor, que no escusaron las acciones de mayor riesgo, de que me doy por muy obligado, y de lo mucho y bien que obrasteis en este sitio, así en daño del enemigo, corno en vuestra defensa, y es cierto no olvidaré el amor y perseverancia con que os habeis espuesto á la fuerza del enemigo, pues habeis tenido tanta parte en que mis armas conserven el crédito que han adquirido en todas partes y excusado otros inconvenientes. De Madrid á 15 de Septiembre de 1638.— Yo el Rey.— Por mandado del Rey nuestro Señor.— Don Fernando Ruiz de Contreras».
Konde-Duke jaunak ere, egun berean, ara nolako karta pozgarria izkribatu izan zion bere eskuz sobre-eskritorañoko guztia Ondarribiako Erriari.
«A la muy noble, muy leal, y muy valerosa villa de Fuenterrabia.
Su Magestad (Dios le guarde) escribe á Vm. dándole las gracias del valor y constancia con que se ha defendido en el discurso de tan largo sitio, de que se ha dado por muy servido, como lo mostrará en las mercedes que hará á Vm. y merece tan justamente, que serán mayores que su deseo mismo de Vm.; las cuales solicitaré yo con mucho gusto, quedando, contensísimo de este suceso, asegurando á Vm. que me tendrá siempre muy á su servicio, y tan suyo, que nada quisiera sino haber nacido hijo de esa Villa, pues ha sido la honra de toda nuestra nacion. Dios guarde á Vm. con la felicidad que deseo. Madrid 15 de Septiembre ele 1638 años.— Don Gaspár de Guzman».
Zer izango da, bada, gure Ama maite maitati Gipuzkoarekin beraren seme prestu leialentzako gauza ondra andiagokorik, atsegingarriagorik, eta pozkida beteagokorik, beren Errege oneski eta Conde-Duque aiñ biotz onekoagandik autormen gozo ezin geiagoko oek entzutea baino? Iñork ere ezin uka dagiozkakean onorezko janzi galoso oekin ederki apaindua arkitzen da, bada, Gipuzkoako Probinzia aspaldiko urteetan.
Anziña anziñatik oi dago jarria,
Goieneneko mallan Fuenterrabia,
Jatorritik dalako leial ta garbia,
Nork maitatuko ez du alako Erria?
|
|