|
OGEITA IRUGARREN KAPITULUA
Milla zortzi eun ogeita amairugarren urtean, Errege Fernando zazpigarrena Jainkoak beregana deitu zebanean, beraren anaia Karlosek, eta alaba Isabelek Españako koroiaz jabetzearen gañean, alkarren artean artu zuten despita andi negargarriaren azaldurea.
Gertakari kartalkitsu onen bidez, Españako jendearen erdia bertako tropa guztiakin jarri zan Isabelen alde eta beste erdia Karlosengana. Ez naiz ni sartzen errazoia zeiñ aldetakoak zuten erabakitzera, zergaitik ezagutzen ez ditudan legeak, itsu egiazkoak koloreak baino geiago. Ez eta ere, sei urtean iraun daben aserre mingarri onen saiets guztietako zauriak agertaratzera; zergaitik dakidan, itzbide oni dagozkion argibideak izkribatzen ari dirala gizon jakinduria andikoak bata bestearen leian, Españan ez ezik, Franzian ere, eta ziertoroagoa izango da oen egitade andi obetandezkoak zabaltzea lenago, ni ari naizan txiki maiskar au baino. Guztiaz ere, berak esan al dizaketekean gauza balioso gogoangarriai ezertxu ere kendu bage, ezarri bear ditut emen, Gipuzkoako erri txiki Ormaiztegikoan jaio eta azitako On Tomas Zumalakarregikoak Euskaldun mendi-mutilakin egin izan zituen azaña andi guztiz oroitzarriak.
Alkarren arteko errierta luze au lendabizi asi zan Araban, Bizkaian, ta Gipuzkoan. Bereala, aize piñ lasterkari au igaro zan Nafarroara, eta beretatik zabaldu zan España guztiko Probinziaetara, berotasun desberdiñarekin ta lañopean bederik.
Arabar ta Bizkaitarrakin batean Gipuzkoatarrak irten ziran itsu-itsuan zarrapastaka tropa guztien kontra, zegitena zegiela, eta zetorkiotena zetorkiotela beste buruzpide bage. Bañan Nafartarrak, denporari leen geixeago emanik, Buruzaritzat artu zuten Gipuzkoako seme ernai On Torras Zumalakarregi; zergaitik lendanaz ondo ezagutua zeukaten bera, soldadu gaiñ-gañekoa izateaz landara ere zala gizon prestuari dagozkion doai eder guztiaz bear bezala janzia. Etziran, bada, gezurtatu bera esleitu zutenak!
Euskaldun leialak alkargana biribillatu ziradenean berpertatik jarri izan ziran menditar guztiak beren anaia Zumalakarregiren eskura; eta onek gogoz artu izan zituen beregana, makilla utsak beste armarik erdiak baino ere geiagok etzutela. Soldadu izatea, ez ezik, izena ere bear bezala etzekiten menditarrak ifini zituen Zumalakarregik fite, troparik gogorrenai nonnai erasotzen ziotela. Aurren aldi artan, Españako Jeneral ots andikoak bata bestearen leian zetozen mendi goititu oetara, beretan zebiltzan mutilai baza irabazitako ondra andia bestek eraman etzegioten.
Mundu guztiak daki, bada, nola etorri izan ziran asmo oso bete onetan Euskal-errira Sardsfiel, Quesada, Butron, Valdes, Rodil, Mina, Espartero eta beste geiago, nor bere txandan tropa andiak arturik, Zumalakarregi bere mendi-mutilakin aixa garaituko zutelako ustean; bañan ekinaldi guztietan irten izan zan ongi Zumalakarregi.
Gipuzkoako seme leial errutsu pare bageko au mendi gozarotsuetan indarturik, beretatik jatxi, eta asi zan ordeka zelaietako Erri andi itxituak atakatzen gogorkiro; eta beraren kontra egilleak arras indarturik erakarri zituzten Ingelaterratik, eta Franziatik soldadu talde andiak beren agintariakin, diru askoren kostuz beren gordelekuai kontu egiñik, Zumalakarregiri erasotzeko. Bañan au bizi izan zan artean, etzuten deus balio izan kanpotarren laguntza eta eginal guztiak ere.
Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, eta Nafarroan, Donostia, Bitoria, Bilbao, eta Iruñez landara, Erri gitxi gelditu ziran Zumalakarregik beretu bage; eta lau Probinziaetako Plazarik andientsu oei ere, inguru guztiak ertsiturik, ekin zitzaien erasotzen portizkiro.
Bilbaoko Erriari lanbide onetan gogorki ari zitzaiola bala erdi galduren batek zankoan ukitu ta geiagoko bage izan zan illa, edo ez dakit illerazoa, aiñ azaña andiak egiñaz zijoan On Tomas Zumalakarregiko jaun prestua; zeñaren izen gozo Euskararen bere berekia bizi izango dan mundua mundu dan arterañoko guztian.
Gipuzkoako seme maitagarri au bizi zala, oroitzen naiz irakurri izan nituela Franziako paper agiriko batean, bertako Euskaldun ernaien batek bere itzkera ederrean ezarritako itzneurtu gozoki oek.
Zumalaren izena
Eta haren omena
Hurrun da hedatzen;
Erregeren gorthetan,
Hiri eta kanpanetan,
Nourk ez du aditzen
Zumalaz mintzatzen?
Napoleonek egindako azaña andiak mundu osoari adierazten ari diran Franzes jakintiak, orra zenbateraño igotzen zuten Zumalakarregiren izen gogoangarria.
Franzian badira gizon argiak esaten dutenak, ezik, Napoleon baino gitxiagokoa etzala Zumalakarregi; zergaitik Napoleon indarrez, armaz eta diruz ezin geiagoraño janzia jarri izan zan Erresuma askotako buru ta nagusi; eta guztiaz ere, Españatik eta Rusiatik biraltzeaz ostean, galdu zeban azkenengo batalla andi Waterlokoa, martiztirik ugarien eta oberenai berak bere jakinduri andiaz agintzen ziela; eta geroenean gelditu zan arrestatua Ingelesen menpean, asnaseak iraun zion arteraño. Bañan Zumalakarregi, makilla soillakiko bere anaia Euskaldun garbiakin dirurik bage, eta mendi latz goitituak beste gordelekurik etzebala, Erri ta Plaza guztiak berenak zeuzkaten tropa izugarri anitzen kontra asi bazan ere, berari bazarik irabazi izan etzion iñork ere. Pare bageko ondra gaiñ gañeko onekin Zumalakarregi joan zan mundutik, zeñaren izen gozoaz oroituko diran Euskal-errietako mendiak, mundua munda dan arte guztian.
Jaungoikoak beregana Zumalakarregi eraman izan zebanean, Euskal-erri guztiak atsekabetu ziran arras; batetik, beraren aulkirako beste alako bat topatu ezin zezaketekealako, eta bestetik, gizon on iduriko askoren barrunpe lizunak ikusten zituztelako zeudela galkitatuak, eta sendakaitzak txit.
Berpertatik abiatu ziran, Zumalakarregiren ordez, agintari nor ifiniko ote zuten ezin asmatuz. Gaur autatzen bazuten bat, bigar hura kendurik, ifinten zuten bestea. Gisa onetako naspilla moldakaitzakin zalagardatu nai izan zituen zenbaitek, orduraño bear bezala apainduak zeuden bide zuzen egokiak. Eta ori, ikusten zutelarik argi eta garbi aurrera zijoatzela Euskaldunak beti; zeintzubek ausardi andian igaro izan ziran Madrilko ondora, eta España barruko beste Probinzia askotara. Bañan biurtu ziranean beren tokira, arrestatuak izan ziran mendi-mutil oetako azkarrenak lotsagarriro, gaitzgillerik andienak bazirakean bezalako mantxarekin.
Gertakari oek eta beste onelako geiago igarotakoan, agertu zan Euskal-errira Marotoren Etxeko izenarekiko gizon argidotar bat, Euskaldunen zorionerako Zerutik Aingeruak biraldua bazan bezalako otsarekin. Eta bazan miresteko lainbat ere. Ikusirik, bada, itsasoaz arontztik zetorrela bere gogoz Euskal-erriari laguntzera iñoren ere bear etzan gizona, Euskaldunik ezagutzen etzebana, eta Euskaraz itztxo bat bakarra ere etzekiena, nork maitatuko etzeban bera? Lore eder ugariz ondo janzitako gizon Amerikatik etorritako onek, Euskal-errian egiñ izan zeban leen mendi-mutil guztien Buruzari bera jarteraño.
Marotok eskubide au beregana zebanean, ibilli batzubek egin zituen Zumalakarregik irabazitako tokietan; bañan oezaz aurrera etzan igaro izan beñere. Mendi-mutilakin ondo zeukan txit, zeintzubei egiten zizten eskuerakutsi andiak, eta altxatzen ere zituen odeietan gora, batez ere Gipuzkoatarrak; ezagutu zituen oek ondo, beste guztien gañekoak zirala, eta argatik zeukan berakin beti ongi.
Modu onetan batera ta bestera zirkun zarkun zebiltzala, Euskaldunen leialtade piña eta errutasun pazebagekoa ondo ezagututakoan, beretatik gogorrean lakarik ezin atera zitekeala ikusirik argiro, Maroto eta Espartero alkargana baturik bien artean somatu zuten, guda luze kaltarkitsu hura beingoan gelditzeko oberen oberena izango zala, Euskaldunakin amodiozko pakea irme iraunkorra egitea; lagatzen zaiozkatelarik oei, jatorriz dituzten Fuero, oitura, eta eskubide beren berekiak osotoro, akatsik txikarrena ere egin bagetanik.
Esan ta egin, itz onorezeo oen azpian iru Probinzia oetako mendi-mutil azkar leialak milla zortzi eun ogei ta emeretzigarren urteko aboztuko illaren ogei ta amaikagarren egunean, beren armakin ausardi andian Esparteroren aurrera aurkezturik, egin zuten alkardadezko pakea ondradua Bergaran; zeña firmatua izan zan segurantza guztiakin beren armaen jabe zirala.
Amodiozko anaiatasun maitagarri au erabakitakoan, biurtu ziran mendi-mutilak beren etxelanetara jatorriz dituzten Fuero, oitura, ta eskubideak, oraindaño bezala aurrera ere, naierara gozatzeko pozkida bete betean. Bergaran alkartutako egun gozo zori oneko au izandu zan, España guztiaren atsegintasun andikoa, eta Marotorekin Esparterorentzako guztiz pozgarria.
Erromatarren denporan Gipuzkoatarrak egin izan zituzten azaña andiak egiazkoak dirala sinistatu dezake aixa, Zumalakarregi bere anaia menditarrakin tropa izugarrien kontra peleatzen ikusi izan debanak, eta Gipuzkoari bere Fuero onak galdu bage ezagutzen diozkanak.
Erabaki naiean itzpidea garbi,
Esanaz eta esaten aspertzen ez naiz ni;
Mundu guzti guztiak orain ela beti,
Gogoan izango du Zumalakarregi.
|
|