LAUGARREN KAPITULUA
Nekazaritza noiztik eta zeren bidez asia dan.
Langintza onetarako bear diran erremientaen izenak; lurrari kentzen zaiozkan etekiñenak, eta eguraldi mueta guztiai dagozkiotenenak beste gauza askorekin.
Gauza jakiña ta sinistgarria da nekazaritzako lanbidea dala artzaintzaren ondorengoa, eta burnia sortu ezkeroztik asia. Gizon jakintsu askoren iritzia da, mendi ondo oetan aurrenengo arkitu izan zala burnia egiteko gaia, baita bera landutzeari ekin ere. Beraz esan diteke segurutzat burnia sortutako tokian asi izan zirala lendabizi lurrari erraiak irikitzen.
Bañan oraindik bidezko iritzi au dan baino ere ezagungarri indartsuagoak badauzka gure Euskara zintzoak bere etxapean zuzenkiro gordeak, nekazaritzari dagozkan gauza asko adierazten dituztenak izen beren berenkiakin argi eta garbi.
Milla zortzi eun ogei ta amabigarren urtean Donostiako Urian bizi nintzala, deitu izan ninduen Madriltar gizon Andizki batek, Don Bizente Binuesaren etxera, Euskarazko itzkuntzaren gañean jardun aldia bat egitera; zeña arkitzen zan itzkera onen alde ta kontra izkribatu izan diran liburuak ondo irakurria; eta lendabizi asi zitzaidan atakatzen Maians, Arnesto Osorio, Traggia eta oen lagunai ikasitako galdeera desegokiakin. Beragaitik uste izan neban lenego artan, Euskararen etsai andiren bat zala, nola erdaldunik geienak, edo guztiak, ala izan oi diran. Ekin nitzaion nere erdara mordolloan al-nuben modurik oberenean. Egin genduen jardun aldia bat gogorra txit Binuesarekin bere semearen aurrean; bañan geroenerako egin giñan biok adiskide mami bizi geran arte guztirako; eta autortu ere zidan garbiro, errazoi andia gendukala Euskaldunak, geren itzkuntza maite izatea. Erakutsi ere ziran paper pilla andi bat Euskarari zegokiona berak biribillatua; esaten zidalarik, ezen, Europako gizon jakinti asko jarri zaiozkala begira itzkuntza oni, eta orain aldian igo bearra dala Euskara odeiaz goiti, edo botako dutela arras beera. Itzaldia oetako batean galdetu zidan, ea nekazaritzako erremientak Euskarazko izen garbiak zituzten; erantzun nion, baietz, eta esan ere niozkan bat banaka, gogoratu zitzaizkidanak. Orduan jalki zitzaion, ezik, erremienta oen izenak beste itzkuntzaen kutsurik bage arkitzea dala sinistgarririk oberena, Euskara lendabiziko itzkeratzat ezagutzeko.
Gisa onetako galderik berriz iñork egingo balu ere, jarriko ditut emen artzaintzako lanbideari dagozkionak lenago ifini ditudan bezalaixen, nekazariak eskuartean oi darabiltzan gauza guztien izenak.
Gipuzkoako nekazariak eskuartean oi darabiltzaten erremienta eta gauzen izenak
Aiotza.
Aizkora.
Akullua.
Akullueztena.
Ardatza.
Arilkaia.
Arraskea.
Arratzaldea.
Arrazkoa.
Arrea.
Arreetxea.
Arzea.
Aspilla.
Atxurra.
Auts onzia.
Azkonarra.
Berarsardea.
Besarea.
Besaresardea.
Biurrak.
Endaia.
Ereak.
Eskuarea.
Gaintzerua.
Galbaia.
Ganbela.
Garba.
Garosardea.
Goldartea.
Goldea.
Goldetxea.
Gorotzatxurra.
Gurdia.
Gurtaga.
Gurtarasak.
Gurtaratza.
Gurtesia.
Gurteskalla.
Gurtetxea.
Gurtezpata.
Gurtibuña.
Gurtolak.
Gurtorraziak.
Gurtpertika.
Gurtubala.
Idikatea.
Iraburaria.
Irabureskua.
Iraburrak.
Iraburzigorra.
Itaia.
Jorraia.
Kabillak.
Kakoa.
Kanpaza.
Karrama.
Kodeñea.
Kopetakoak.
Kurpillak.
Laiak.
Lakaria.
Lardaia.
Lauortza.
Laurtzibuña.
Lera.
Liñagabia.
Linaia.
Lisibatxorroa.
Markauztarria.
Marra.
Matazurkia.
Matxardea.
Nabaribuña.
Nabarra.
Ondeoatxurra.
Otajakia.
Otasardea.
Otaska.
Otatxurra.
Sardea.
Saskia.
Sugatza.
Taketak.
Txabatilla.
Txandeoak.
Txarrantxa.
Txaukurrak.
Txiñolak.
Txurrillea.
Ubarukoa.
Uztarria.
Zapioa.
Zega.
Zegaarria.
Zegaeraztuna.
Zegakirtena.
Zegamallua.
Zegantxingura.
Zegapotoa.
Zekaia.
Zillaia.
Zorroa.
Edozein Euskaldunek badaki ziertoro, emen ezarri ditudan erremienta guztiak izen berperakin ezagutzen dituztela Gipuzkoako nekatzalleak. Eta Euskaldun ez diran guztiak jakin bezate gogoz edo gogo bage berak naien duten bezala, ezik, izen oek argi eta garbi Euskararen bere berekiak diradela; eta ez atzo ta egungoak, baizikan nekazaritza lendabizi asi izan zan denporakoak, aldeenera jota ere.
Modu onetako argibide asko anziñaerakoak txit, gorde ditu Euskara zintzoak zuzenkiro aitzarte oetan. Gauza jakiña da, bada, nekazaritza asmatu izan zuten gizon ernaiak, lurrari begiratuko ziotela ondo zein tokitan nolakoa zegoen, zer griñatakoa zan, eta ugariena non ematen zeban; baita ere beragandik oparo artzen zituzten gauza baliosoak zer ta nolakoak ziraden. Oen guztien izenak ikusten zaiozka Euskarari garbiro beste itzkuntzaren kutsurik bage. Ara zein egoki ta bere berekiak.
Nekazariaren langintza, berak darabiltzaten lur, eta oek ematen dituzten ondasunen izenak
Aiena.
Aldapa.
Aldatsa.
Alea.
Allorbea.
Alorra.
Altxerria.
Amiltokia.
Añoa.
Arana.
Arbia.
Arbileorra.
Arbilorea.
Aretu.
Artatxikia.
Artoa.
Artobizarra.
Ataka.
Atxurkintza.
Auka.
Aza.
Baba.
Baratzuria.
Barrutia.
Basara.
Basoa.
Berardia.
Besaretu.
Bidetxiorra.
Buztinlurra.
Egutera.
Elkarra.
Erein.
Ereiñgarria.
Errekiña.
Erretena.
Errolla.
Erue.
Esatea.
Esia.
Ezkurra.
Ezola.
Galondoa.
Garagarra.
Garea.
Garia.
Garoa.
Gaztaña.
Gerezia.
Gibeltza.
Gorotza.
Gortetxa.
Illarra.
Iñastorra.
Iñaurkiña.
Iratzka.
Izutuitza.
Jorratu.
Kematu.
Kortaitza.
Koskola.
Labakia.
Laiotza.
Langa.
Langamalla.
Langatea.
Larraña.
Lastoa.
Laurtu.
Lubakia.
Luberria.
Luerloa.
Lukiteza.
Lurra.
Lursarea.
Maikola.
Malloa.
Marrubia.
Masalastoa.
Masusta.
Matsa.
Mizpira.
Muixika.
Muñoa.
Nekazaritza.
Oiana.
Okellua.
Okuntza.
Oloa.
Ongarria.
Orbela.
Ordeka.
Orma.
Ormaleorra.
Orria.
Ostoa.
Otrolloa.
Pagatxa.
Pertika.
Piperra.
Porrua.
Sagarra.
Sakona.
Satsa.
Sekaña.
Sokilla.
Sokorra.
Soroa.
Sorobarrena.
Sorogoena.
Tipula.
Txara.
Txermena.
Txertatu.
Txitxirioa.
Urgalda.
Zalgea.
Zelaia.
Zikirioa.
Zimaurra.
Zingida.
Ziza.
Zoia.
Zotala.
Izen oek eta beste onelako asko nekazaritzako lanbideari dagozkionak, iñork ezin ukatuko diozka Euskarari, anziña anziñatik edo are lendabizitik bere bereak dituela.
Eta oraindik, nekazaritza asi baino are lenagokoak ere gordetzen ditu itzkuntza maitagarri onek bere kolko zabal gozatsuan zuzenkiro txit. Izan al leikean gauzarik egiazkoena da gizonak munduaren lenengo adiñetik ezagutzen dituela zerupeko odeien ibilliak eta eguraldiaren gora beera andiak; zeintzuben izenak lendabizitik ifiniak diradela, ezin uka dezakean inork ere. Ikust ditzagun, bada, oek Euskarazko itzkuntzak nola deitzen dituen.
Zerupean dabiltzan gauza miraritsuakin, eguraldiaren izenak
Abazuza.
Aintzigarra.
Aizea.
Aldagoia.
Argea.
Argia.
Arindu.
Arriabarra.
Ateri dago.
Atertu.
Aterunea.
Ausi abartza.
Berotu.
Bisutsa.
Bustitea.
Edatootsa.
Egoia.
Eguna.
Eguraldia.
Egurastu.
Eguzkia.
Ekaitza.
Elurbildua.
Elurbisutsa.
Elurbustia.
Elurlapatsa.
Elurmarota.
Elurpikorta.
Elurra mara mara.
Elurra.
Elurtia.
Epeldu.
Erasoa.
Erauntzia.
Euria.
Gaba.
Giroa.
Goibel.
Ifarlausoa.
Ifarra.
Igortziria.
Illargia.
Illuna.
Iñatazia.
Indriskea.
Intza.
Iñusturia.
Iurtzuria.
Izarkia.
Izarrak.
Izkiota.
Izotza.
Izotzbeltza.
Jasa.
Jela.
Kalerna.
Kazkarabarra.
Kazkarabitoa.
Lanbroa.
Lañoak.
Launbero.
Lausoa.
Leortea.
Leortu.
Ludardara.
Luikara.
Luizia.
Lurbeltztu.
Lurmendu.
Lurzuria.
Negua.
Neguazkena.
Negubeltza.
Odeiak.
Odotsa.
Okertu.
Oñazkarra.
Oñaztargia.
Oñaztarria.
Oñeztua.
Orma.
Osteleuria.
Ostgarbi.
Ostiia.
Ostotsa.
Ostreliaka.
Ozitu.
Oztu.
Pisutu.
Sargori.
Truina.
Turmoia.
Tximista.
Txingorra.
Txukatu.
Uanibillak.
Uarreak.
Ubilduak.
Udaberria.
Udarraskia.
Udia.
Ujola.
Uztargia.
Zakartu.
Zaroa.
Ziargia.
Zizarkora.
Zuzendu.
Nork ez daki, bada, munduaren lendabiziko adiñetik diradela emen ezarri ditudan izenakiko gauza guztiak? Eta oen argibide zuzena nork emango du aiñ garbi ta zearo, nola Euskarazko itzkuntzak? Gisa berperean topatzen zaiozka itzkera maitagarri oni edozein gauzaren gañean, bere anziñatasun itzal andikoaren ezagungarri egiazkoak millaka, iñork ere ezin ukatuko diozkanak.
Gauza askoren izen txit anziñakoak,
Maitaro gorde ditu Euskara zintzoak;
Berenez diralako eztitsu gozoak,
Gutizia andia diote auzoak.
|