|
IRUGARREN KAPITULUA
Gipuzkoako mendi gogoangarrien azaldurea.
Gipuzkoako mendi gogor latz goitituak, beren izen egoki Euskarazkoetatik dira txit ezagunak gizon jakintsuen artean, anziña anziñako eta are lendabiziko Ziazaldari zintzoak, ondorengoen argibiderako, izkribuz ezarriak utzi izan zituztelako.
Zorioneko mendi maitagarri oezaz izakiak ondo doaindua arkitzen da Gipuzkoako Probinzia. Mendi gogoangarri oetan izan zeban Gipuzkoak bere lendabiziko asiera ona; mendi oparo oei zor die gerozko bere izaera gozatsua; eta mendi illezkor oetan dauka bere uste oso betea, gordeko dutela oraindaño bezala aurrera ere, jaiotzako garbitasun parebagekoan, etsaien atzapar garratzetara erorten laga bage.
Gipuzkoako mendi goitituen babesa zenbaterañokoa dan ez da bear bezala ezagutzen begiratu batean. Beragaitik irten izan dira gaizki, Probinzia labur au beingoan ta aixa menperatzeko ustean etorri izan diran etsai samalda andi izugarriak.
Itsasoz ta leorrez, Gipuzkoako mugape guztia osotoro arkitzen da mendi goititu zorrotzakin ondo esitua; ain egoki eta alako eran, ezik, datorrena datorrela nondik nai Probinzia au asaldatzera, mendi gogorrean izango du, nai ta nai ez, lenengo aztapoa; baita igaro bearko ere, jasa andiarekiko ekaitz portitza.
Españako Erresuma andiaren zaintzalle, eta gordeleku beti izan, ta izango ere diran Gipuzkoako mendi gogoangarri oek, ain dira itzal andikoak, bizar latz gogorrez janziak, eta buruak zuti goraturik dauzkatenak, non idurin duten, kiñatzen dutela zerua bera.
Ikust dezagun bada argi eta garbi, zein mendirekin, non ta nola esitua arkitzen dan Gipuzkoako mugape guztia osotoro. Ondarribiako Igerren muturretik asi, eta Ondarroarañoko mugapean, Gipuzkoak itsasorontz zaintzalle ta murrutzat dauzkan mendi ta aitzak dira, Olearso edo Jaizkibel, Ula, Arando andia, Arando txikia, Arenga., Miraill, Ulia, Urgull, Arrobi, Igeldo-mendi, Txubillo, Ulamendi, Mendi-zorrotz, Txalin, Munioeta, Zubai, Talaiamendi, Garate, Malkorbe, Indo, Anduz, Tiziar, Elorriaga, Aranza, Arbe, Laranga, Arrikante, Zaturraran, Miixemendi, Menditriku, Herminian, Burumendi, Iriburu, Leoiriz, Aranzamendi, Isasimendi, Olaz, Gorostolamendi, Eskilantxarri, Arribinieta.
Franzesen sarrera zaintzen dute zintzoro San Marzialko mendiak, Aldabeko aitzak, eta Higerren musturrak.
Nafar-alderontz dauzka Gipuzkoak kontu artzalle ernai eta murru irmeak, Aiamendiko aitza, Urdan, Bidandi, Anbidegi, Lazarain, Lagarte, Zaria, Ortinzun, Magdalena, Irurdita, Anaikoz, Albizungo, Anzieta, Zuarzaieta, Bagoz, Usoko, Larburu, Loizta, Freza, Altxurru, Arbuza, Añoa, Mugon, Estuiza, Gartola, Amarola, Antxiota, Legarralde, Grino-suburu, Mendabio, Gorastarbe, Oberan, Usabaratza, Bimendi, Bidaburu, Adarra, Beleadi, Gardel, Artobi, Iporino, Ulimendi, Sarazain, Asketa, Enzingo, Lizarregi, Lizarrandi, Sagarminaga, Igorin, Akola, Erratze, Mugatz, Antxista, Esteiza, Osabia, Laparra, Urri, Iztupain, Galar, Lanuze, Langeta, Aralar, Ausoko gaztelua, Larrunarri, Ganboa, Oidogi, Arratebeltza, Pagabe, Onzanburu, Beraskin, Oniturrita-azpikoa, Oniturrita-garaikoa, Arrizaga, Igaraza, Errenagako-gaña, Puiterri, Alleku, Akaitz-andia, Akaitz-txikia, Laredo, Nafar-iturri, Martxaneta, Urzulota, Arrastaran, Insinsaro, Urruzti, Orabiel, Koarre, Gorostinzu, Irisoro, Ataburu, Mendibil, Arransaro, Sastarri, Inzarzu, Berrenoa, Aganz, Leizari, Malkorburu, Askoa, Irumugaeta, Insusburu, Izozkoa, eta Alzania.
Arabako Probinziaren mugaetan dauzka Gipuzkoak kontu-artzalle ernaiak, San Adriango mendia, edo Aitzulatua, Olaza, Aitzgorri, Iturbegieta, Urbia, Aranzazumendi, Zaraia, Aloña, Artia, Anzuabar, eta Iruerregeta.
Bizkaiko Jabedearen alderontz dauzka gordetzalle Gipuzkoak, Arno, Bakue, Arrasate, Arranbizkar, Muru, Bedoñalarra, Iturritxipi, Udalatxa, Inzorta, Eguaspe, Larrabillburu, Azkonobieta, Larraluze, Elejamendi, Galdamuño, eta Murkaizu.
Izendatu ditudan mendi, sarobe, eta aitz oek dira Gipuzkoako Probinziaren gordegarri, beraren muga-inguru guztian izakiak jakintsuro apropos ifiniak. Eta oraindik, Maisu guztien gañeko Irakasle andi onek begiramen geiago ere izan zeban Gipuzkoarentzako. Ara nola eta zeren bidez.
Baldin iñoiz edo berriz gertatzen bazan suertez ere Gipuzkoako mugaren batean etsaiak atakaren bat edo beste irikitzea, jarri izan zituen Probinzia barruan ere, unetik unera, murru sendo eta gaztelu irmetzat, lenago aipatu ditudan mendiaz landara, berriro ezartera noan oek; zeintzuk diraden Irun-aranzundik asi, ta Gatzagarañoko Errietan arkitzen diran ezagutuenak.
Arbitarte, Urteta, Oberan, Suerrin, Gorostegi, Bizarain, Aitzbitarte, Urdaburu, Artxipi, Santiago-mendi, Galaur, Ula, Santa Barbara-mendi, Andalza, Azkorbe, Buruntza, Loazu, Amasamendi, Garaño, Arremillosoro, Eskui-iturri, Eskarga, Mugarrizpe, Usturra, Izazkun, Osoribar, Mugaga, Madariaga, Urili, Azkuendaran, Aldaba Zelaitxo, Zangainburu, Laarte, Astotagaña, Otaza, Erdoza, Urkidi, Txinkintxurru, Leizeaga, Larraiz, Erekonta, Pikueta, Albitzeta, Gaintzola, Urdanarrobi, Arkaka, Urrizti-ederra, Aitzarte, Insusti, Andurio, Urbarandia, Azkondagieta, Atxurburu, Amilleta, Murumendi, Arzate, Iurre, Barbaria, Hoa, Elustizain, Otañu, Aizpuru, Apasdoza, Oarrea, Aizpea, Meatzamendi, Kizkitza, Beloki, Argisano, Irimo, Ipinarrieta, Deskarga edo Eskarka, Itxumendi, Gorostiaga, Usarraga, Elosu, Apozaga, Zarimus, Murugain, Eguzkitza, Arizmendi, Aldaia, Atxoroz edo Aitzorrotz, Arratemendi, Garatorbe, Epelde, Gerizaeta, Muskurrutxu, Aitola, Eguarte, Arnikolatzaga, Izarriz, Izazpe, Pagotxoeta, Arauntza, Oñatzmendi, Aiagelu, Andutxa, Ertxina, Endoia, Mauria, Iromendi, Iturriotz, Loteburu, Aitzgorria, Urkizu, Azkuendaran, Hernio, Pagoeta, Irumendi, Zarate, Andatza, Azarain, Oriamendi, Ametzaga-gaña.
Izendatu ditudan toki anitz oetatik txit gitxi izango dira len edo gero, eta oraindik gure egunetan ere, Gipuzkoatarrak beren etsaien kontra jazarra gogor portitza egin bagekoak; eta ez bakarra ere, garaipendurik lenagoko bere oñ ta garbitasunean gelditu izan ezdanik.
Gipuzkoako mendi ta aitzak guztiz dira miraritsuak, eta maitagarriak txit. Udalako aitzaren erpiñetik ikusten dira argiro Kantauriko Erri anitz, beraren itsasoa, eta an dabiltzan ontziak; Idubeako mendien zati asko; Franziako Erribera, eta Itsasaldeak beste gauza geiagorekin.
Izarraizko aitzaren gañetik agiri dira Araba, Asturias, ta Errioja; bai ta Franziako lur asko eta itsasoak ere.
Zaraiako mendiaren txuntxurretik ikusten da itsasoa garbiro sei leguako bidastian; baita Santo Domingoko aldamenean dagoen arkaitzerra San Lorenzokoa ere.
Aralarko aitz goititu Larrunarri deitzen zaionaren musturretik ikusten da argi eta garbi Gipuzkoako mugapearen geiena; Nafarroako mendi ta Erriak; Arabako, eta Bizkaiko toki asko; bai ta zenbat, eta nolako ontziak Donostiako kaian arkitzen diran ere, zortzi legua bide dagoelarik batetik bestera. Aitz goititu onen erpiñera beste egiteko bage igorik, egon izandu naiz neur bein baño geiagotan, kanpo zabal ikusgarriai begira ezin aspertuz.
Gipuzkoako mendi zoragarri oek, beren Probinziaren gordegarri sendo, eta Españaren zaintzalle zintzoak izateaz gañera, dira doatsueraz beteak, eta maitagarriak txit; zeintzuk ematen dituzten ondasun andiak ugari ta oparo, beñere aspertu bage. Zuaitz eder galant askorekin beste gauza balioso anitzez landara, nolako larre gozo indartsuak ematen ez dituzte abere samalda andiak bazkatzeko? Eta, nork daki zenbat berar sendagarri ta osasungille egongo diran mendi oetan, billatzera saiatu bagez, iñork oraindik ezdakitzanak?
Aloñako mendian arkitzen dirade, bada, Plinio jakintiak billatuak, berak ontzat emanak, eta izendatuak berreun ta geiago berar mueta sendarri ta sendagille oetakoak; zeintzuk izan oi duten txit jaso andia Españako osasungilletegi askotara.
Baldin Aloñako mendi bakarrean topatu bazituen Pliniok ainbeste berar mueta sendarri ain eragilleak nork daki zenbat geiago eta zer baliotakoak billatu izango ote zituen, ibilli izan balitz Aralarren, Urbian, Alzanian, Udalatxen, Arranbizkarren, Izarraitzen, Hernion, Aiamendi, eta beste onelako asko Gipuzkoako mugapean arkitzen direanetan?
Orain ere, bada, Plinio bezalako gizon jakintsu bat jarriko balitz gogoz mendi oek azterzera, billatuko lituzke beretan gauza balio andiko asko oraindik iñork arkitu ez dituenak. Lanbide oneretsu oni ekin bear litzaiozkake jaioterriko Zaldun gazte jakinti aberats ondo bizi diran aetakoak beren maizter prestu, eta erritar ondraduai bizimodurako on dituzten gauza balioso asko argitaratzeko. Bañan oetako zenbaitek naiago izaten dute Franziara, Inglaterrara, Rusiara, Turkiara, Asiara, Txinara, eta nork daki nongo Akelarretaraño? joanik, beren ondasunak ondatuaz, osasuna galtzeko bide amilkorretan gazte denpora guztia igaro, ezen, ez jaioterriko mendi gozo aberats garbietan, naierara, egurastuaz, eguntxo bat bakarrean ere ibilli, izakiak munduaren asieratik ifiniak dauzkan gauza obetandezkoen billa.
Ez det esaten nik, ez eta esan nai ere, Erbesteetako zenbait gauzaren barri jakitea ez dala on; bañan bai, bere jaiot-errikoak nondik norakoak, eta zer gisatakoak diraden ondo ezagutzea, preminazkoa dala txit gai askotarako. Edozeñek daki, bada, bearragoa dala askoz ere, nork bere aziendaren mugak, nondik nora dauzkan, eta gozatzen dituen etxe, baso, ta mendiak non ta nola arkitzen diran jakitea, Paris, Londres eta beste Erriburu askotako Karrika zirkillurik txikarrenetako barri ikastea baino.
Gipuzkoatar prestu zintzo ta argiak,
Gogoz maitatu ondo Erriko mendiak;
Beti izango dira guztiz naigarriak,
Beretan daudelako ondasun andiak.
|
|