Zazpiak-bat
Zazpi aizparen gai dan oyala
Ebakirikan erditik,
Alde batera iru soñeko
Utzirikan lau, bestetik,
Goraiziakin berezi arren
Bakoitza bere aldetik,
Ezagutzen da jantzi dirala
Zazpiak oyal batetik.
Oyaltzat artu zagun Euskera,
Goraizitzat Bidasoa,
Ibai koxkor bat besterik ez da,
Utsa balitz itsasoa:
Elkarren urbill daude Zazpiak,
Muga deitzen da «Pausoa»
Zergatik izan bear ez degu
Famili bakar osoa?
Arbola baten zapietatikan
Sortzen diran landariak
Bezela gera, Bidasoa-ren
Bi aldetako jendiak:
Berdiñak dira gure jatorri,
Oiturak eta legiak,
Ama Euskerak magal berian
Azitako senidiak.
Ama Euskera! Bero semeak
Gu Ameriketan zenbat
Arkitzen geran! ta urrutitik
Maitiago degu, anbat:
Emen ezdago Bidasoa-rik
Ta beste trabik an ainbat;
Ama maitia indartu dedin,
Bizi bedi «Zazpiak Bat».
|