Alkar
Pedro Mari Otaño
1904
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Bertsio elektroniko honen jatorria: Alkar, Pedro Mari Otaño. Buenos Aires, 1904
|
|
|
Perrando Amezketarra
Egon oi dira gordiak
loriak
Nik nai det billatzen saya
usaya
Eta arki leike errez
berez
Nola dakarkiyen legez
Loriak usaya berez.
Zenbat gauza on munduan
txokuan
Daude lurpian galdurik
azturik
Eta gelditzen dirala
ala!
Ez ditzagun utzi bada
Txokuan azturik ala.
Sasipietan egonak
gizonak
Diamante ta urrien
lorien
Antzera oi dira izan
gisan
Ai! zenbat ote dabiltzan
Gizonak lorien gisan.
Azaldu gabia ondo
Perrando
Zabaldu arren usaya
Artzaya
Bañan lezateke esan
nor zan
Amezketan da Tolosan
Perrando artzaya nor zan.
On geyena dan lekutik
Zerutik
Ez eskolan ikasiya
jatxiya
Zebillela ardi ondoren
zuben:
Perrandok suba barrumen
Zerutik jatxiya zuben.
Arek etzekiyen asko
moldezko
ta esku-izkribuetan
letretan;
Bañan ura zan Euskera
bera
Argatik nai det atera
moldezko letretan bera.
|
|
|