Alkar
Pedro Mari Otaño
1904
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Bertsio elektroniko honen jatorria: Alkar, Pedro Mari Otaño. Buenos Aires, 1904
|
|
|
Elizakuak
(Edo au mundua!)
Illunak nabarturik
bideko tiñua
zeukan, ta ixildu zan
txorien doñua,
odoi tartetik iñoiz
izarren keñua
senti zan, bañan bian
sortu zan lañua;
argi baten aurretik
kolpez errañua
azaldu zan, ta laxter
—eliza-siñua—
gugana iritxi zan
txintxarri-soñua.
Txilin-txilin jo zuben
berriz txintxarriyak,
aditzera emanaz
gauza mirariyak,
beti txit onak, bañan
iñoiz miñgarriyak,
izaten diranian
gaitzak ekarriyak.
Oso tristetu ziran
gure aurpegiyak
ta beria azaldu
zuben illargiyak;
eskuban arturikan
buru estalkiyak,
lurrian belauniko
an geuden jarriyak
ta parte-artu zuben
Zeru-gau argiyak:
an pasa biar zuben
Jaungoiko aundiyak!
Eukaristi Santua
jarriya Maisuak,
zijuan pasatzen, ta
beraren pausuak,
umill agurtzen ditu
kristau fedetsuak;
ta nola emen ala
geron geyentsuak,
gertatzen diranian
alako kasuak,
burubak makur eta
biyotzak jasuak,
barrendikan egiten
dira errezuak,
meserez izan ditzan
miñ duben gaxuak.
Pentsatutzen munduko
izate aulian,
kasikan lorik egiñ
ez nuben gaubian,
ta urrengo goizian
zortziyak aldian,
joan nintzan jauna artu
zunaren galdian.
Ezkaratz zar batera
sartu ondorian,
kanta otsa senti zan
etxe barrunbian,
guztizko doñu alai
eta ederrian.
Pozez, bera aditzen
negola an bian,
biziro berri onak
ziraden idian,
gizon bat azaldu zan
ate brinbalian,
eta nere galdeera
egiñ niyonian,
malko bi zerorizkan
bere masallian
ta ziyon: — ortxen dago
gaxu'iyillian!...
— Bere ama maitia
zedukan oyian!
Arriturik gelditu
nintzayon aurrian
ta kanta otsa nola
senti zan artian,
esan niyon: — or nola
daude umorian,
agoniya arkitzen
bada etxe berian?
Ori ez da kabitzen
kristauben legian;
eta erantzun ziran
erdi negarrian:
— Ai! Or famili asko
nola bizi diran,
anbat jakingo ere
ez dute ordian
desgrazi au arkitzen
danikan gurian!
Eziñ biziyak gauzka
aiñ bakardadian,
ixil ixilik geren
baztartxo pobrian,
beste guztiyetatik
kasikan gordian,
ez bagiña bezela
jayuak lurrian!...
Illtzia obe izan
liteke, aldian,
bizi ez danarentzat
itxura obian...!
— Zenbat onlako oi da
mundu zabalian!!
|
|
|
|
|