Alkar
Pedro Mari Otaño
1904
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Bertsio elektroniko honen jatorria: Alkar, Pedro Mari Otaño. Buenos Aires, 1904
|
|
|
Aita-Semeak
Lagundurikan denoi
Gugatik ill zanak,
Seme, azi zaitugu
Aitak eta amak,
Beti zure gidari
Izandu geranak.
Oraiñ gurutze onen
Oñean esanak,
Ondo goguan artu
Biaituzu danak.
Zu Ameriketara
Joatia emendik,
Jaunak ala nai badu
Zer egingo det nik!
An ez dezu izango
Aitik eta amik;
Baña etzera galduko
Noranaira joanik,
Ez bazaizu aztutzen
Gaur emen esanik.
Gorde zazu buruan
Eta biyotzean,
Aitak zer esan zizun
Onuntz laguntzean,
Bitarteko arturik
Jesus gurutzean:
Jaungoikua t'ait'amak
Batek aztutzean,
Ez leike ondo izan
Denbora luzean.
Ez nizuke utziko
Joaten, egiyetan,
Gure erlijiyua
Ez balitz an bertan.
Iritxiko baziña,
Aiñ urrutiyetan,
Erri ta eleizarik
Ez dan tokjyetan,
Oroi zaitez Jainkoaz
Leku guztiyetan.
Seme, izan goguan
Zeue gurasuak
Eta uzten dituzun
Senide gozuak;
Jayo ziñan tokiko
Mendi ta basuak,
Euskerazko otoitzak
Edo errezuak,
Erakutsiyak zure
Amatxo gaxuak.
Iritxi da orduba
Juan bear dezuna,
Badakizu ait'amak
Emen dauzkatzuna;
Ez dezazula aztu
Gaur neri entzuna.
Itz baterako au da
Eskatzen zaizuna:
Izan zaitez nonnai ta
Beti euskalduna.
|
|
|
|
|