Oroitztxoak
Lenago anbat aintzat artzen ez
ginduzen gauza guziyak,
ainbesteraño edertzen ditu
oraiñ eziñ ikusiyak:
Euskal-erriko mendi ta zelai,
ibai, arkaitz ta sasiyak
beñere eziñ aztu litzake,
ayen tartian aziyak.
Urruti zaude eta zalla da
ni zugana irixtia;
onenbeste nai dizun batentzat
zer bizimodu tristia!
Alibiyo bat bakarra daukat:
ametsetan sinistia;
Zu ikusteko noiznai asko det
nere begiyak ixtia.
Sasi tarteko lore eder bat
bezela dago Euskera
eztakit nola oituratuzen
geran txokuan uztera
esku on batek beiñ aterako
baluke erakustera,
ez det bildurrik larperatuko
litzakianik ostera.
|