|
Urte Berri
Euskaldun jator On Luzio Kortajarena-ri, donkituba
Ogeigarren eunkiyan
Kristauben bizitzan,
Bi urte igaruak
Dauzkagu desditxan:
Begira dierriyak
Zer nola dabiltzan,
Elkar purrakatutzen
Nonnai arakintzan
Aurreratutzen guaz...
Txangurruben gisan.
Gizon eta erriyak
Dabiltza bildurrez,
Elkar zelatatubaz
Legorrez ta urez;
Itz ederrak esanaz,
Barrendik gezurrez,
— Zeiñ dirade gaiztuak?
Bestiak bai, gu, ez...
— Indarra nagusi ta
Gogorrena juez.
Aurreratu dabela
Gizonak lurrian;
Esaten da mirari
Askoren aurrian;
Baiñan gizatxarraren
Biyotz gogorrian
Eta arro dollorren
Zentzu laburrian,
Aunditasuna dago
Eskumuturrian.
Asko aurreratu da
Bañan zertarako?
Ez bada naitasunik
Elkarrenganako?
Atzaparrak dabiltza
Biyurturik kako,
Bestientzat bezela
Euskal-errirako...
Ez degu arrazoyik
Gutxi geralako.
Gutxi! Ju, ju... Eztakit...
Ala ote gera?
Begiratubagatik
Askok goitik beera?
Gu ezguaz beñere
Besteren kaltera,
Ta, zeñek daki nola
Gintezken atera,
Bilduko bagiñake
Zazpiyak batera.
Aundiyak izan arren
Euskaldunak-neurriz,
Nekatubak gauzkate
Gauza lotsagarriz.
Munduban garbiyenak
Gu gera jatorriz
Anayak, poz gaitezen
Sortu giñan erriz;
Agurtutzen zaituztet
Denak Urteberriz.
|
|