OINTXOAK
Gabriela Mistralen
itzak euskeratuak.
Oi, aurtxuon oin txikiok,
otzaren otzak ain more;
Nola zauzkate orren gorririk,
izanikan Jainko lore?
Oi, aurtxuon oin txikiok,
arri zorrotzetan miñez!
Ain ondatuak elur zapaldu
eta lokatza zikiñez.
Gizon itxuak ez daki
zuen ointxoak jo-ala,
nolatan lurra argizko lorez
apaintzen dan bereala;
ta nola zuen oinpeak
zapaltzen duan tokian,
usaitsuago zabaldu oi dan
akara udaberrian.
Bide zuzenetan zear
zoazten ezkero, izan
kemen aundiko gizon azkarrak,
bikaiñak zeraten gisan.
Oi, aurtxuon oin txikiok,
bi arri bitxi minduak!
Nola dijoaz zuek ikusi
gabe bidez jende itxuak?
|