IRRATSAIO TXANGOAK
Euskeraz nola esan «Guiones radiofónicos»?... «Irrati-ariak» edo beste onelako zerbait esan diteke. 1960-garren urtean Donostiako Albiste ta Turismo Eralguntzak euskal-irratsaio leiaketa sortu zuen.
Aurreneko jarri dizkizudan Irrati-Ariak, urte artan lenengo saria irabazi zuten. Berriro urrengo urtean, 1961-garrenean, beste leiaketa bat zabaldu zuten. Urte ontan lenengo saria irabazitakoak dira azkenengo lekuan jarri ditudan Irratirako Ipui Antolatuak.
Nere asmoa auetan, euskerari sakristai eta konbentu-usaia kentzekoa izan zan. Gazte-gaiak batez ere, sortu nai nituan nere lanetan. Prakadun eta gonadunak, naikoa sermoi egiñak ditugu euskeraz. Ortik beti ugari izan du gure izkuntzak. Euskera kale-jabe egin nai badegu, gaztediari atsegin zaizkion gaiak arrotu bearko ditugu euskal lanetan.
|