 |
DONOSTIA
Ulia mendian nago.
Begiak, gaba janari.
Illuna luze, katuak marru,
txoriak, jai ixillari...
Mirari!
Lamiñak zapatari!
Taka, taka, taka!
Orratx buru gorri,
orratx buru txuri;
zeru zola urre tantoz
josten ari.
Donosti!
Gabaren altzoan azti!
Etxe-kaletan argi berriak
driz-driz begiari.
Izarrak nun ote-dute
gau ontan erromeri?
Begi-laiñeza ote?
Zerua lekuz aldatzen
ari ote-dan, det kezka.
Goi argiak ote-datoz
lurrera igeska?
Lurra, ispillu zabalean
asi ote goi lapurtzen?
Ez da erreza asmatzen.
Gau sorgiñagorik!...
Nun da zeru? Nun da uri?
Goiak bea, ala beak goia
du inbiri?
Zein da egi? Zein ispillu?
Au sorgin katillu!
Argi goia, ari bea.
Zutik ote-nago?...
Etxetatik kea;
zeruak, laño autsa.
Badute alkarren antza.
Bitartean gogoak zalantza.
Zeru sapaia
nun ote-dedan
asmatzen nabil urduri.
Ortzea sabelez gora itzuli?
Donosti buruz-bera ote-jarri?
Zorroztu dezadan begi.
Alperrik dut, Gabak
bere ezkutua
ganduz estali du.
Nere korapilloa
ezin dut askatu.
* * *
Bat-batetan, ametsa,
oro zait mamitu.
Zerua aoz gora jarrita,
Donosti egiña dezu!
Donostia auspez itzul ezkero,
sortu dezu zeru!!
|
 |