www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PATXI ARLOTE

 

Lurperatu digute

Patxi Arlote.

 

Pobrea zan da, aren iltzeak

ez du kezka aundirik sortu.

Aragiz urri, berealaxe

zaiñak zaizkio gogortu.

Ezur uts zegon gizajoari

arnasa zaio agortu.

 

Lurperatu digute

Patxi Arlote.

 

Etxean norbait utzi bearko

aur txikienak zaitzeko;

seme-alaba nagusienak,

ez daude eskolarako.

Berriro ere, pobreen aurrak

astirik ez ikasteko.

 

Lurperatu...

 

Pobre kontuak orrela dira

gure gizarte onetan

Zuzenbiderik ez da agiri

zertan asi negarretan?

Pobre arlote oien malkoak

aztuko dira lanetan.

 

Lurperatu...

 

aurrekoa hurrengoa