 |
ITXAS AMA EPAIPEAN
Orruka ari dan
itxas nastuari,
aizeak burrundan
diotsa kantari:
Ama sabel-aundi,
arraiz ta urez izor,
gañean zabaldi,
sakonean malkor.
Zerk galerazten din
loaren magala?
Sukarrez burumin
dardaraz aut, ala
epai zorrotz bidez
loa uka din Jaunak,
betiko logurez
mintzeko ire egunak?
Ain zoro diardun
dantzari, beti zut.
Geitxo egin al dun
ezkutuan txurrut?
Izan ere erreka
ta ibaiak bota ala,
edan den ozenka.
Ezten lan makala!
Uin arroa aparrez
betetzen ondartza:
ire bular-esnez
zuritu den aitza.
Magal zabalean
dantzan lau ontzixka.
Ote dira, agian,
aurdun lau seaska?
Islaruntz zeruak
urrezko izerdia:
zapi beltzez gauak
txuka aren bustia.
Iruten Illargi
elur-arilletan:
zillar bide zuri
dagi ur beltzetan.
Itxas amak lurra
oeratu nai du:
olatu negarra
du bere lo-kantu.
Lotan dago dana,
bai mendi, bai zelai.
Itxasoa esna!
Ori du bere epai.
|
 |