|
«KIRIKIÑO»-SARIA
OÑARAU-GAIAK
Zaartzen ari da urtea. «Kirikiño»-sariarekikoa zearo tayutu ta araupetzeko garaia da.
Arpidea ari da osatzen, gure negarrak negar.
Oraindaño esan ezpaita, nik uste; aberatsei zirikada gogortxoak eman dizkagun-ezkero, zuzenbideak eskatzen du besterik ere: tukaldi batez «Kirikiño»-sarirako bi milla ta Enbeitarentzako bosteun laurleko eman ditun abertzale aundia gorapenez aitatzea, euskotar on guzion ikasbide egiñik.
Bederatzi milla laurlekotik gora gera, ta, urtearen azkenerako amarretara ezpagiña ere, gure Bazkun euskozale nagusiek meta urri ori osa-eziñik eztute. Beraz dirutzarekikoa egintzat eman dezagun.
Orain, araudia, sari orren legea.
Orixe leenbait-leen antola-bearra dago. Laguntza bidez, nik araugai batzuek aurrezarri nai nituke 1928gneko, Iralla 30gnez. Zumarragan arlo ontaz yardutakoa artu det, ustez, zuzenbide nagusitzat, araugaion mamitzat. Argatik, «Euskaltzaleak» eta idazle-batzar artara ziranak onetsi ditzateke, noski, aldakuntza txikiren bat gora beera.
Ona, bada, araugaiok, atzalbide labur bat edo beste taxtetzen dizkatedalarik.
I.— «Kirikiño»-sarirako Batzorde Eratzalleak bildua «Eusko-Ikaskuntza»-k 1930gneko urte leenatik, yaso beza, ta, irabazian sarturik, zaitu.
«Eusko-Ikaskuntza» » Kirikiño»-sariarenganako eder-etsia erakutsirik baita, minki; bestalde, Bazkun euskozaletarik zabalena ta iraunbidez sendoena dalako; egokien orrerixe eman dezaiokegu dirutzaren zaimena.
II.— Urteroko saria, bilduaren eunetiko laua bedi, aurtendik asita.
Dirutza amar milla lauerko yotzen degula, LAREUN da eunetiko laua. Aurtengo (1929gneko.) urtean argitara emandako lanik onenak saria, leenbizikoz, yasotzen dularik, dirutza bederatzi milla ta seireunera dator. Baña ori bera, urte betekako epez, euneko lau-t'erdian sartzen dala, aski da saria urtero osatzeko.
III.— Saria beti osorik eman bearra da lanik batere aurkeztu izan bada,
IV.— Sari-gaia, betirako, euskel-artikuloa bedi, euskel ala erdel-egunkari, naiz astekari, nai bestelako edozein aldizkingietan agertua. «Artikulo» zeri, ta zeri ez, iritzi lezaioken zeatz aurrez-esatea ezpaita errez epaikarien gain uzten da etsibide ori; alabaña, aren muin eta ariak gaurkotasun-usai (actualidad) bear du.
V.— Artikuloen argitaratze-epea urte osoka bedi, 1929gnekoa, leenengo dala.
VI.— Dirutzaren eunetiko laua emanik geroz, urtetik urtera, irabazi-ondarrik balitz: ala, saria, iñoiz ezin-emana (araudi onen arauz); aldian beingo beste sari bat yarri dezake «Euskaltzaindia»k, arekiko gai ta gañontzeko xeeki oro asmatu ta aurretik iragarriaz,
VII.— Artikulo-saria bein yaso dunak urrengo bi urteetan ezin berriro irabazi dezake. Idazle batek bi bider artikulo-saria yaso-ezkero, eztezake berriro urrengo Iru urteetan, eta, iru aldiz irabazi-ezkero, berrirotzeko gutxienez launa urteko tarteak bear ditu, gabe. Alarik ere, sariketaz ate, oien lanak aurkeztu ditezke, ta are epai-maiaren aipakunde oberena yaso, bear bada, baña ez saria.
Arau onen elburua?... Saria banagotu, aalik geienengana yo-bideratu.
Zoritxarrez, euskel-idazleak eztira millaka. «Kirikiño»-saria bidez ugaldu-arazi, ala, bederik, diranak zirikatu ta bultza nai lirake. Askoek, ordea —beren burua edertzat eztuten apalak— badiokete: «Egiñalak arren, nik ezin olakok ala alakok ainbat. Sari ori beti lau-seiren artean dantzatu bearra dek». Idazle oiek gogo-urritu eztitezen, ta gertakizun ari aalik ongien bidea ukatu naiez asmatua da, bada, goiko araugai ori. Errezki diteke taiuz ez sortua; baita, erabide oberik iñork eskeiñi aal-izatea... Zuzentzalleak betoz.
VIII.— Epaibatzarra «Euskaltzaindia»-k urtero autuko du.
Lan asko-samar bilduko balitz, izendatu ditezke, adibidez, bi epaikari euskelki bakoitzerako; oien baetuz geldituko diran lan bikañenen artean auzi-maiak errezago erabaki aaldezan.
IX.— Urteroko Ilbeltzean norberak sarigarri iritzi ta aurreko urtean argitaratutako idazkiak ebaki ta bialdu bitza «Euskaltzaindi»-ra, argitara emandako eguna adiraziaz. Azalpean benetako izena eman beza, gañean idazkipeko izen-ordea (naiz izena) ipintzen dularik, Ebakia igorri eztezakenak, bestela idatzirik biali beza, baña zein egun eta ingietan emana izan dan adiraziaz. Otsailean, epai-batzarreko edonork aurkeztu dezake, egilleak ez biali ta berari atsegin izandako edozein lan,
X.— Urteroko artikulo-epaia beranduenez Garagarrillaren azkenerako eman bear da,
* * *
Orra nere... «amar aginduak».
Norbaitek galdegin dezake, araudiaren aldakundea, bearra etorri-ezkero, noren esku litzaken.
Euskel-idazleen batzarra nagusi?... Ta batzarre ori nortzuk osatuko luteke?... Edozein unetan-aldiz-aurretik bear-dei bota-ezkero-bilduko liraken idazleak, gutxi nai asko?... Ta dei ori nolakoa?... Gutxienik ogeitabost idazlek beizendutako idazkia; euskel-egunkari-astekarietan iru aldiz, ta Bilbao-Donosti-lruña-Gazteizko erdel-egunkari banatan, bederik, bein agertua?
Beste bat badatorkidake, euskera ta gure amets guziek zilipurdika yoango balira, ea dirutza artaz zer egin?...
Gizona! Ori ere bada, ba, urrutira begiratu bearra!... Aurreral Yainkoak —iñoiz bestera badirudigu ere— eztizu gure asmook zilipurdi egiterik nai... Baña, yar zazu ongi baderizkiozu, dirutza ori, artara-ezkero, Euskadilo Erruki-Etxeetarako izatea: euskel-idazleen aurrentzako zuzen-zuzenik yoko luke!
Baña, beneratu gaitean berriro, ta asketsi.
Zaitu bear duan bazkunari dirutza eman-ondoren, on litzake, «Eusko-Ikaskuntza»-k eta «Euskaltzaindia»-k beizenduta, idazki bana, Euskadilo ingi guziei bialtzea. «Kirikiño»-saria yarria dagola, ta zertarako. Euskeraren onez, asmo ori guziek ontzat artua ikusi uste dala. Beraz, iñork ingi orreri, saria irabazi asmoz, euskel-idazkirik biali ezkero, argitaratzea eskatzen zaiola... Ta abar.
* * *
Iñork araugaiei buruz zer-esanik badu, mintza bedi, asko berandutu gabe. Batzorde Eratzalleak —lan au berak artu nai badu, ta, bestela, «Euskalzaleak»— epe bat yarri dezake —Lotazilla 15gna. arte?— ta bitartean azalduko diran iritzi egokienagaz araudia eratu.
* * *
Orain, adiskideak, idazkortza zorroztu ta ekin lanean. Zenbat era geiago aritu, errezago asmatu dezakezute, «makur»-pilla eder ori etxeratzen, «atsoari» pozaldi eder bat emanaz.
1929gko. Azaroa 10-g.
|
|