|
EGIA IKUS DEZAGUN. AMA!
Euskerari buruz diardugula, askotan oi-ditugu euskeltzaleak —onusterik oberenaz, egia— gezur biribil batzuk; arloaren ikuspenerako ta eginbideen zuzenerako oso kaltekor ditezken gezurrak.
Onaa, mintzaldi oietarik labur-bil bat: «Euskeraz: eztiteke esan ezer gaiztorik. Oitura onen zaindari oberena «ama» Euskera degu, Kristautasuna ta euskera elkar-lotuta, bat-egiñik dira».
Esan oietan, elkar-itsatsi ez-bearrako gauzak naaspiltzen ditugu.
Aitor dezagun leenen, euskeraz, edozein erderaz bezelaxe, iraindu ditekela Yainkoa, siñestauski edo erejiak baditezkela esan, ta baita ere idazti ipui ta gertantzo (novela) lizunkeriz yosiak
Nork uka or diodana?
Beraz: euskeraz orain arte orrelakorik ezpa-da —utz ditzagun beraizik Biblia protestantea ta erri-abestietako zenbait gordinkeri— euskeraz ezer gutxi idatzi dalako da. Besterik uste badegu, ikus-naaspil batek yoak gaude.
Euskera Yainkoaren ao-miñeko izkuntza bereiz bat dala uste izaten degu; beti-garbi bat, erdoi-ezin bat; eta eztakigu, guk ain errez egotzitako alderdi on oiek ustelak dirala ta gure zabarkeri zaarraren ume; euskera ez landuak sortu ditula.
Ta gezurra beti da gal-zori; atsegin bada, areago. Gezurrak lilluratuta bizi danak bere buruaz uste ditzake ainbat gauz eder; egiak, ordea, egi errukigaitzak, asiko du gau ta egun, ta eztio barkako arik eta zapaldu arte, birrindu arte. Zori orixe dagoku eskeinka, aspaldiko mendeek barrena geiegi bazkatu baititugu geren gogoak aberkoi-usaiezko gezurrez.
Eusko-oikuntza bikañen zaindari oberena euskera omen; kristautasuna ta euskera elkar-bildurik, ia-ia soin bakar batean mamiturik omen-dira. Euskera ta Kristautasuna era batera dabiltza...
Ez, gero, begiei ta zeuen naikundeari geiegi siñets! lkus-naaste zoroak dira oiek, bai eroso guretzat, baña bai kaltekor ere euskerarentzat eta Kristautasunarentzat.
Ez; bazka dezagun bein-betirako gogo euskeItzalea egiaren ogiz eta ardoz.
Ta egia au da: euskera ezta, nabarbenki, oker-bide, yakin-bide egin eztegulako; eztegu egin yakinbide zuzen, ta ez ere makur. Ta gaur dan egunez edozein izkuntzak, Europan beñipein, yakintza-bide bear da, ondatuko ezpa-da.
Zer esango genduke, gure aurren irakasleak aiek: ongi gizazi-bearrez, argiari galbide iritzita, egun osoan illunpe beltz batean baleuzkate?
Bai, ziñez: gauzak okerreko alderdiz ikusteari yarrai bear bagatzakio, argia galbide da; argia ez-palitz, ez genituzke begiak igatuko ikuskizun lizunez... Baña, ori astakeri bat dala erakusteko eztegu luzaroan ari-bearik; eta, bide ortan barrena, aurki giñake belarri-motz, anka-motz eta esku-motz, eta, alarik ere, makurreri gaiztoari ezin igesiz, bizirik giñaken arte...
Alatsu, bada, euskera, landu eztegularik, ezta yakintza-iturri, illunpea da. EuskeIdun utsek euskeraz asko gaiztorik ikasteko eztute izan, egia, abagunerik. Baña, ikasi al-dute, ostera, askorik on?... Bai?... Zergatik, ordun, gela illun artatik irteten dutenean, dira ain makurberaa?... Zergatik, erbestera yo-ezkero, beren sinismena galtzen ain errezak?... Gure abertzaletasun aizunak, gure erosozaletasunak, auxe erantzuten du: «Erdera ikasi dutelako»... Gezur biribil, ta lotsagarrizko gezur!... Erderaren bidez sakonki kristaututako euskaldunak makurgaitzagok agian ditezke, erbestean: ori diot nik.
Ez. Ezta erderaz ikasi dutelako; baizikan, euskeraz sinismena etzaielako itsatsi, etzaielako biotz-adimenetan landatu bear ainbat argiro ta errozki.
* * *
Adidide bakar batek berakuts gure zabarkeriaren zenbatetarañokoa: Kristau-ikasbide zaar eta berriaren arteko auziari gagozkio.
Urteak eta mende luzeak zear, Euskal-Erria-ko giza-alderdi buru-yantzienari eztio gogoak eman, euskeldunak Kristau-legea bear-ainbatez yakin ezin zezatekela lkasbide zaar lotsagarri orren azpiarriaz. Ta..., gaitzerdi, asto-gain ortatik gaur yetxirik bageunde! Baña, ez ala izaki. Are gaur-gaurxe, uste dute zenbaitek (edo ala uste dutela uste-bearrik gera) Ikasbide zaar orreri yarrai bear gatzaiola, mendeen ondarreraño.
Orain gutxi, ene adiskide apaiz gazte bikain batengana baserritar zaar bat etorri ta asi zitzaion, alegia, «Dotriña» zaarra nai lukela etxeko zaarrek berria ezpaitakitela; ta (onexek idarrik aundiena ematen zion) beeko erriko Erretore yaunak zaarra irakasten dula, ez berria. Ene lagunak, Ikasbide zaarra zenbatetaraño dan txarra ta gauza-eza adiraz nai baserritarrari ta Yainkoa-rekiko izate-azalpena esanarazi zion:
«Da gauza bat, esan eta pentsatu. alditequean baño ere excelenteagoa ta admirableagoa; yaun infitamente poderosoa, sabioa, justua, printzipioa ta fiña gauza guztiena».
—Ori ulertzen dezu ongi? —galdegin zion.
—Bai, yauna, bai.
—Yainkoa. «fiña» dala esan dezu. Zer da ori?
—«Piña»..., yauna, gizon «piña». —«alproja» eztana, alegia...
* * *
lzkuntzak, Yainkoak emandako beste aalmen ta aribide guziak bezela, gauza onak dira, berez; ta ez onakoa on ta arakoa txar; norberarena oberen ta egokien. Okertu ditzakela, ta makur-bide biur gure gaiztoak, eskuaren ta argiaren ta yanariaren antzo?... Egi berria orixe!
Zein iritzi bear degu, arlo ontaz, euskalzaleak?
Auxe: okerbide biur aal izanagatik, eskuk erabiltzeko bada ta argia ikusteko ta yanaria yateko, euskera landubearrik gera, on-bide naro izan aal-dedin. Erabil dezagun beti euskera Yainkoaren, egiaren ta egiazko yakintzaren mirabe; ta iñork okerrerako erabiltzea gertatzen baledi, ez luke orrek esan nai izango euskera gaiztoa danik, ez-ta ere, iñork gaitzerako erabil aala-eztezan, landu egin bear eztegunik.
* * *
Arritokietako Ama Neskutzari, «Argia-k eskeintzen dion garau bereiz au dala bide, otoi bat biotzez zuzendu nai diogu:
«Egia ikus dezagun, Ama, euskeltzaleok, eta euskera erabil dezagun beti Egi Uts Danaren aintzarako! »
1930-gko. Orrila 4-g.
|
|