|
EGUNEROKOA
Aspaldian ixilik du gure euskel-ataletan egunkariarekiko asmoa.
Mutikoa, koskortu-ala, gallendu egin zaigu. Ta Ameriketara baserritar yoanak zaldun-usai etorri oi bezela, alaxe, erastunez yosia ta erdera arroa dariola, dabil, or zear, bere burua erakutsi bearrez.
Baña guk eztiogu utziko zearo erdelduntzen. Ongi da erderaz, ere dakian; baña, euskera aztu, alajañetan, euskel-egunerokoak? Ez, enetxoa!... Ori ezezik, aurreko euskel-atalera dakargun.
Zertan geran diozu, irakurle?... Ikusi:
Asmoaren gorabera nagusienak aztertu dira, ta ezagun arazi ere, Donostian, «Eusko-lkaskuntza» aretoan.
Esan dezagun gaurkoz, soilki, Euskalerrian iru milla eusko yator bada, mamitze aal-dala gure asmoa: bestela, ez. Iñoizko Sodoma-Gomorra gaizto aiek gaizkatzeko amar gizaki zintzo bear bezala, euskeraren —ez gaizto, baña bai gaixo— ta, agian, euskotasunaren gaizkakunderako, IRU MILLA lagun zintzo bear ditugu.
Bear-dirua ta iragarkiak orren alboko ta ondorengo yo ditzakegu. Berriro diotsutet, IRU MILLA arpidedun sortzen bada, sortuko dala egunkaria ere.
Urrena arte, Yainkoa lagun.
1929-gko. VII 13-g.
|
|