|
EUSKEL-EGUNKARIA
Opa-nioke nik «Mendi-Lauta» bizkorrari, ametsetan ikusitako milloitxo oiek eskuratzea. Baña beldur naiz aren aberasteak luzetxo ez ote-duan yoko.
Benetan, ezer oberik ez litzake: euskeltzale zintzo aberats batek beregain ta begipean egunkaria artzea. Baña... auxe bai ametsa! Aberastu-ezkero, zintzoenak ere sakela itxitzen baitizute, gu bezelako txiro gizaxoei arpideak-eta gizentzeko lanbidea. utziaz. «Kirikiño»-sariaren makalar oar, bestela.
Iñola ateratzekotan, bada, egunkaria, askoen alkar-artze ta laguntzaz bear bide-da, nik uste.
Egunkari ON bat —eta bearrezko dezu ona, erderazkoak bezin on; bestela, zeren indarrez edatu?— egunkari on bat, bada, ateratzeko, zillar-pilla larria bearko litzake. Zenbat?...
Orra, nere ustez, lendabizi egin-bearra. Beste egunkarietatik, bear bezela ta zeatz, xetasun oro ikasi: zenbat diru bear egunkaria irasteko, zenbat eusteko; zurki yota zenbat emate aal-luken, saltzez bai iragarkibidez.
Ori eginda, diru-biltzea letorke. Atera ditzagun, adibidez, euna laurlekoko akzioak. Artu nai orok len-agiri bat izendu bezate, onenbeste-ainbeste eman-agindua sendotzen durelarik. Onela beintzat ikasiko genduke zer itxaron genezaken, zenbatera eldu gintezken, jendea bero-bera ala otz al-dagon eginkizun aundi ari bizkarra erasteko.
Euskeltzale txiroak ongi erantzutea yo diteke, gaurgeroz.
Euskel-egun ala orren antzeko arpide bati bost laurleko botatzen dionak, egunkari akziotan emango lizkizuke berreun, bosteun, agian milla. Baña, besterik gabe, euskeIzale aberatsen laguntza (ta laguntza zabala) gabe, eztegu bearra osatzen. Gero, beti dituzu, ta asko, naiz txiro naiz aberats, epel, otz ala gori, ukabilla itxita etxera ezpa-zinyoakie gorrarena egingo dutenak. Beste zenbaitez, berriz, berez erantzunda ere, mordoska aundia utzi-bearrean, aien aberatsari ala dagokiolako, uskeri batez etsiko dizute, ta kito.
Ikusi zer nai nuken esan. Diturik yasotzeko, alegia, eskatzen lenik bear dala, ta eskatze ortan txampon batzuek eralgi ere. Norbait bear dala eskale, ta ez, nolanaikoa, gizakume azkarra ta atsegiña baizik, ta... lotsagabe-samarra. Norbait oni beribilla eman zaiozu, ta legokion saria, ta izendi bat erri bakoitzerako, lagunez-lagun eskean asi dedin, ta bakoitzari atera al-dezakion eman-uste zuna baño geiago.
Ta orra betikoa... Len ere, amaika bider, artara-ontarako, edozertarako, esan izan degu ori bearra dala, zenbait arlo astindu ta eragingo badira. Erakutsi nai izan diotegu orixe «anai zarrei», baña, egia esan, ezer askorik iritxi gabe. Oraingoan nora yoko?...
Baña, goazen aurrera. Esandakoak —len-azterkia ta eskale yaioa— baditugu, esate baterako, ta diru-biltzea poliki asia da. Askok esango liguteke: egunkaria yarri baño aurretiagokoa da asterokoa sendotu, zabaldu ta obetzea, ark bearko dituan langille azkarrak bertan ikasi ta zailtzen dirala.
Egia. Baña bai auxe ere: gaurdañokoan asterokoaz yarraituzkero, ezin bizi aundirik eman genezaiokela. Paper geiago bear, zabalkunde sakonagoa, zuzendari ordaindua, artan aritze-utsetik bizibidea atera lezakena. Orrela ez izanenean, gerora ere motel, geza, txikia izango degu asterokoa; ezin iñoiz eragin izate al-diogu goraka aundirik Ortarako —au bai betikoa!— dirua bear. Zer egingo?...
Len esandako akzio-saria baldintza batez yaso dezagun. Epea, bost urte —edo, yarri, egunkariaren etorzea gertutzeko. Dirutza, bitartean, «Eusko-Ikaskuntza»pean— edo zaitu-arazi. Urtero, aren adarra, aren ekarria yaso, ta epea azkentzeraño orixe erabilli asterokoa indartzen.
* * *
Euskeltzale guztiei, ta bereziki «Euskaltzaleak»-bazkunari, yarduntxo auek eskeñi nai dizkiet, gaia pitin bat astindu ta otsarazi dezagun. Ortatik letorkiguken kalterik aundiena len-añean gelditzea da, ta agian ere, euskel egunkariarekiko aurrezkai on bat egiñak izatea.
Otoi, bada, nork-bere aldetik yo zazute arloa, iritzi oiek guzion alkar-laguntzaz osotu ta obetu al-ditezen.
Nik nerez dakidana... Asmo gaitz auek gogoan maiz erabillizkero, asieran urruti zenkusana gero ta bertarago egiten zaizu.
Urte bete-t'erdi, geiago apika, dalarik, landolako atean kaxk-kaxk yota pralle aundi bat, irtiparre emea ezpañetan zuala, aurrera sartu zitzaidan. Ekin zidan bereala euskeraz, bizkaieraz sutsu ta zoli, ta euskeltzaletasun-gaiak generabilzkian gure yardunean. Yaingo-gizon auen soñekoak bai koIkope sakona!... Ari zaizkizu, malgu-malguki izketan, ta nondik-nora eztakizula, eskua murgildu dizute illunpe artan, ta ona geroxeago liburu bat atzituta agertu... Bear bada, zere gogoa neurtitz-bazka gozoz elikatzeko-asmo dezu gizon begiragarria. Ta egingo nuke, barrupe artatik, amar, ogei berrogeita-amar idazti atera baietz parra-parra, nork artua izanezkero... Bai, benetan dute sakona ezkutupe illun ura!
Baña, barkatu, bidetik ate diarduzutet. Ontaraxe nentorren: Yainko-gizon maitagarri ura euskel-egunkariatzaz mintza zitzaidan, ta, gutxi gota bera, ni gañeko lerroetan bezelatsu. Egin nion nik entzuna, baña yaramon gutxi: ain urruti bainenkusan asmoaren bete al-izana. Gaur ordea, aitortu-bearrik naiz, ordutik onuntz askotan buruan erabilliaz bertaragotu, ditekenagotu, errez-iritziagotu egin zaidala, azia izanik ene gogo-lurrean erne ta loreztu bailitzan...
Besterik ezer iritxiko ezpa-genduke ere ontaz ari geranok, zuen gogoekiko, ez genduke astia alperrik galdua...
1929-gko. Epalla 16-g.
|
|