|
ERDI-BEARRA
(Errenderi-ko Euskel-olerti-yaiari Eskeñia)
Olerkariok degu orain aldi, gorapenak yasotzen. Bazan ere garaia! Irutsu urte auetan kikilduta bizi giñan, «Orixe»k eman baitzizkigun beñola ederrak... Izneurtuz idaztea txaldankeri agiria dala, bertsoak beti dirala txar, beti mintzo aizun; eta abarra...
Beltzena au zan: geren artekoxe batek, bere leena ukatuz, —amaika izneurtu ederren egille baita «Orixe» yauna— ain errukigabez gu yo-bearra. Bederen, AIjebra-irakasle bat izan balitz, ziri-olerki edo epigrama diralako oien bidez esate aal-genizkan bereak eta bost. Baña, geronen senide-artekoak uka: orretxek biozkabetu ginduzan oso. Gauza ez, ari yarkitzeko, gizagaxo batzuk baigera; ta nik dakit nolako nekeak eramanik gauden, gure neurtu-griñatxo au —zauri lotsagarri bat bailitzan— izkuta-eziñik!
Gaur besterik da. Leen ergel ta arlote ainbat. Gaur gizaguren, gizarteko bitxi etsirik gaitue. KoIkorako badarabiltzigu, bai, geren zalantzatxoak; ain aintzagarri otegeran, alegia; baña, koIkoan, zuurki, gordetzen ditugu. Aizealdi bigun onek ere aldegingo baitigu, gauden goxo-goxo, sutondoan katua baño areago (neurtitzak irten dit!); dagon arte bon-bon, gorapen zoroenak ere ederretsi ditzagun; gauden ixil-ixilik..
Zer esan, det?... Ixil-ixilik!... Or zegok, bada, korapilloa! Nork ixillarazi orain gu, gu gallenduok? Bereala neurkin erdoitua zokotik yaso, ta, zalduño-makil koxkordun apain bat bailitzan, eskutan biurrika erabiltzeari eman baigatzaio! Nork gu burutu, «erdibearrak» baigaragi!
Erdi-bearra..., erditu bearra... Orra zein izurrik yo gaituan, gorapen xuxpergarri aiek dirala bide. Ai, goratzalle xoxokumeok: laister zaitutegu, bai, damuturik!
Gure gaitz ori, gure axkure edo dalako zer ori, gure «erdibearra», beingoan esateko, eztezute ezagutzen? Iñork, eri danik, eztu bein-ere osasuna maite izan guk gere miña, gere zauria, gere legena; guk gere erdibear ori aña. Askotan, etsita gaude eztitula iñork gere baitan ari ditugun asmakuntza aiek egonarriz irakurriko. Baña,... ekin alarik ere! Nork dakike, olerkari ezpa-da, zein bearrezko degun gure lasapenerako, ta zein gogarako, erditze ori! Ta, maizenik, naiko larri ta estu erabiltzen gaituala...
Bada, olerkari etzeratenok gure barren-azkure ontaz zerbait uler aal-dezazuten, nere erditze- baten berri yaulki nai dizutet, ni ere izurri orrek atxitua bainago. Gaur lotsarik gabe aitor dezaket, luzaroan bularpeko izkutuenean zetzakidan ixillekoa.
Gañera, gaiari ongi itsatsi aal-ba nezaio, esango dizutet nolako agertuko nituken nik olerki-idaztiak.
* * *
Beñola, yoan daneko Otsalla gain-beera asia zalarik, goizeko zazpiretan esnatu, ta erabaki gorri bat artu nizuten: yeiki, eskuratu makil bat eta mendira yoan bear nuala, giarrari astiñaldi bat emanaz.
Esan bezela egin.
Mendiak —adiskide otxana baita ori beti— aspaldian neronen erruz elkar-ikusi-gabeak giñan-arren, berebiziko begitarte ona egin zidan. Nik eztakit zabala sorginduta al-zegoan, ala lo ongi egin baten esku laztankorrak eztiz ene gogamena igurtzia. Dana dala, adiskide on ark eskeñi-ikuskizunez irudimena asi zitzaidan bazter guzietatik izeki ta suak artzen. Goia, mendi-gallurrak, bideko zernaitxoak, basoa, elur-ondarrak: laburki, begiragarri oro, nortu ta eraski olertsuez mamitu zitzaizkidan. Sorgingarrizko nortze ta mamitze orren indarrez. Goiak bazirudidan Egunak urrezko azkonez zauritutako norbait. Karraxika nentzun bide-ertzean otalorea: aots bizi-pitzatu batek eztarri meea lakartu ta eten-bear ziolarik. Pago bakarti bati neska pertxentaren tankera artu. nion. Basoa, ez aritzez zirudidan osatua, baizik... norbaitzuez: oin-oñeen gañean luze-luze egiñak, erne-indarra goi argi-yario artatik egarriz edaten...
Zertan yarrai?... Orrenbestez nornaik daki zein elgorriek yoa nengoan, gaxoi au. Musak diralako atsoek atzaparpean ninduten; irudi-miñez nengoan izorra-, otzikarak astintzen ninduan; sukar larri batek menderatzen. Gaitz orrek beñere artu zaituten guziok ongi dakizute zenbatetaraño dan beldurgarri. Zuen goragaleari neurtitz ugarizko lasabidea eman-ez-artean, aiek larritasunak, aiek izerdi otzak!...
Erditu-bear estua zetorkidala antz-emanik, ozta-ozta basoratu, ta «goldiozko ogean» etzin nuan nere burua.
Orrelako estualdietan ezer ezta nekegarriagorik, ezer ez lazkagarriagorik itz oskideen edo kontsonanteen eizketa gordiña baño. Arraiotan, motellek!... Iztxoak ere bai baitute beren norberetasuñoa, beren arrotasun-ondarra; zuk neurtitz bat amai-ordurako, beronen oskide diran itz lirañenak sakabanatzen zaizkitzu iñon diran bazterretan, kolkorako diotelarik: —«Ez, enetxoa!... Zuk nai dezula-ta, besterik-gabe, indar-beartuta, zere asmakunde txaldan orretan geren buruok parregarri eztitugu ikusiko... Ederki eman ere!...» —Ta, etsitu-berrik, yo zak batera, yo zak bestera eskuak zabalik, ukaldiak boteaz... Alperrik. Suangilla izutuak irudi, zere neurtitz yaioberri orren itz oskide guziek aaztumenaren zirriturik xeenetan izkuta zaizkitzu!...
Neke oien berri ongi baitakit, oraingo ontan itzei, asi-aurretik, esan nien: —«Ez izutu. Ni enazute atzetik ibilliko gogorrean atzeman-naika. Onez-onean etorri nai badezute, oskide otxanok, ongi-etorri. Nai eztezutenak, antola or».
Ori esanik, ekin diot paper-ondar batzuk beztutzen.
Geroxeago, ene aurra yaiorik zan, ta igurtzika ari nintzaiolarik, gantz erantsiez garbitzen, onaa norbait atzetik bizkarreko eder bat damakidala, ta eskuetatik ene aur aul ura ken.
Nere estuasuna!... Nere aserrea!... Ollo lokarik ez areago, txitak lapurtuko balizkiozuteke.
Onaa zer ikusi zuan nere adiskide ark, parretxo lotsagabe bat ezpañetan zebilkiolarik:
NEGU
«Egur ezearen kea
goiak du kolore:
egunaren atariruntz
zauri bat, gordiña,
odol-bearrean urre,
Sakoneko lañoz gora
tontorrak elurrez:
itsasoa iduri,
ametsezo ontziez.
Bide-ertzean ez marrubi
ez belar gizenik,
Otalorea, bakanka,
goiztxo karraxika
udaberriari deika.
Or pago bat, lerdenlasi
igazko apaingarriak
(gaur orbel gorriak)
oso yaregin nai-ezik,
nola baituten oi
neskazaar ezin-etsiak.
Ostobakandu-sasian
kabi bat, uts, urratua...
Arru-beetik errekak ots,
euriteak bulartua»...
«Basora naiz. An-or
goldiozko ogean,
yoan dutte gaitzaren
ondarxak nabari;
kabidun usoak, ala
emazte zuurraren
zapiak iduri
Aritzak eundaka
aier zazkio goiari,
argi-leenenkia
egarri baitute,
arako urrezko zauria
izanik iturri.
Orregatik daude
luze-luze egiñik,
artean oñak illunik
azken-arbazta-begiez
udaberrirako
ornitzen biziez».
«Oi, zein aizen eder, loa,
eriotzaren anaitzakoa,
bizitzazko urloa!... ».
* * *
Ura begirakune errukiorra bota zidan! Nik nere burua enekin nolatan garbitu: bazirudidan lotsagarrikeri batean atzeman nindula.
Adiskide ori eztet euskeItzale; ezta ete aurkako; beste zenbair bezela, euskeraz guk mintzo landu elertitsu bat egin-naiak eztu amorrarazten, errukiarazten baizik.
Oiek guziak txotxolokeriak ditugula; ezin ditekela euskeraz aintzakotzat artzekorik ezer adirazi; nik ingi artan idatziak txorakeri batzuk bide-zirala; berak etzula «NEGU» itza besterik ulertu, ta astia galtzeko gogorik ez, berriz... Olakoak bota zizkidan. Guziok iñoiz entzun dituzute.
Miñarazi nindun arranoak, eta esan nion; yarriko nitula erderaz izneurtu aiek; etortzeko urrengo egunean ta nik erakutsiko niola, euskeraz sortutako izneurtua mamiago zitezkela, ta indarrago, aien erdel itzulpena baño.
Etxeratu nintzan ta izerdi politak boteaz, alegia, egin nun nere erderalpen ori. Egiñalean aritu-arren uts eta putz-askoa atera zitzaidan. Nere eginbearrerako ala nun obe, baña, egia esan, ez nun egin beraizik.
Urrengo eguneko goiza aurrekoaren antzeko zegoan, zorionez, ta, bide berberak ibilliz, ez nun neke aundirik bear-izan atzeguneko nere irudipen aiek adiskidearen gogora erakartzeko. Gero, itzulpena eskutan ipiñi nion:
«INVIERNO» (Traducción del euskera) — «Tiene el cielo color de humo de leña verde, y, hacia el atrio del dia, tiene una herida fresca con oro en vez de sangre. Cumbres nevadas sobre la niebla del profundo: como si fuera un mar, y en él naves de ensueño. —No hay fresas en la orilla del camino, ni hay hierba jugosa. Hay una que otra flor de argoma estridente que, por anticipado, llama a la primavera. Hay un haya gallarda, que no suelta del todo las sus galas de antaño, hojas resecas hoy: como las solteronas duras de resignar. En el zarzal sin hojas roto, vacio, un nido. En la barranca honda un torrente resuena, que hinchó el largo llover —Llego al bosque. Esparcidas sobre el musgoso lecho, restos de la reciente gran nevada semejan palomas anidadas, o ropas a secar de hacendosa mujer. Cientos de robles tienden al cielo sus deseos sedientos, anhelando las primicias de luz cuya fuente es aquella herida hecha de oro. Por eso se los ve tan tendidos y largos, que, a favor de las yemas de sus ramillas últimas, y aún en sombra los pies, para la primavera van absorviendo vida. —¡Qué hermoso eres, oh sueño! ¡Qué hermoso pretendido hermano de la muerte: tú, remanso de vida!»
Ori irakurri-ondoren goitik beera begiratu nindun itzal-apur batez. Gero, aurreko egunean ez bezela, euskerazkoa astiro-astiro irakurtzeaño bere burua eratxi zun. Erderaren indarra; izketa luze atsegin bat egin genizuten ta, beerakoan, oso bestelakotua neraman gizona.
* * *
Ortatik atera det—; zuzenki ala ez?— nola argitaratuko nuken nik olerki-idazti bat, gauza dan gairik baneuka, ta dirurik... galtzeko.
Idazki txiki bat egingo nuke, bitxi-azaldun, paper bikañez, sakelerako erakoa. Olerkirik gutxi: amabost-ogeitsu. Ta olerkiok, enituke emango euskera utsez: alboan zeñek-bere erderalpena luteke, aalik ondoen egiña.
Saltokian biltorri (bildu-orri) nabari bat yantzita agertuko nituke: bertan itz arro batzuk, erderaz.
Nik uste, orrela ale geiago salduko nituke. Bestela euskeraz ezer irakurtzeko eztiranetarik zenbaitek erosiko luteke agian. Ta askoek, bear bada, ikasi, gauzak ederki ta mamiz adirazten euskerak eztiola erderari batere zorrik.
Aolku oiek iñorentzat zuzenbide balira, ongi ordaindurik nengoke arako nere erditze larri artaz.
1930-gko. Orrila 8-g.
|
|