|
EUSKERA AUNDIKI-SOÑEKOZ
Eusko-aundiki guziek euskeraz ariko balira, euskera gaizkatua, salbatua, omen genduke. Amaika bider entzun diotega orixe «Larreko» ta «Txadon-Zaya» idazleei.
Ta orren atzetik ari ere ditugu ainbat egiñal: gure aundikiei, euskera, biotzetan ezezik ezpañetan ere, nondik itsatsiko.
Baña, orrelakorik beñere iritxiko badegu, aundiki euskeItzaleok leen-leenik ari bear degu euskeraz: au eskolako aurrei ere ematen diete buruak Tal ots, gere au aunditzat yoa barkatu: ezta eder-uste, baizik eta zigorrari ez igesi naia.
«El Euskera en las empresas de cultura» buru dula, Urlia yaunak lan bat agertarazi du arestian «El Dia»n. Aren eskutikako izanik, eder da. Baña badegu susmo, egiaren ingurukako izketa polit utsa ez ote-dan: ala oi-baitegu maiz, egiasi aurrez-aurre begiratzeko bekokirik eztegunean.
Nerekiko, urrengo auxe da egia, ta auzi ontako iltzea.
Alegia, zoritxarrez, are aundiki euskeItzaleenok ere gure yardunak euskeraz aritzea gaitz degula. Geren buruon yazte osoa erderaz egin baitegu, alperrik litzake besterik eskatzea: nai-ta-nai-ez bear alegin zalla geronen artean bederik gai biurri-samarra euskeraz erabiltzeko. Ta, bestetik erderaz aritzea errezago, bestetik erderaren bidez geren buruok ederrago erakusten aal, milla akiakula sumatzen ditugu egitezko erdeltzaletasun ori bidezkotzeko.
Baña, eztegu ori, nik uste, osasunerako bidea.
Maitetasuna egitez agertzen oi-da, ez izkutuko biotzaldi utsez. Maitetasuna eztute nekeak ez yasanbearrak izutzen.
Ori orrela bada, zertan gibel ez eman maldabeera gozo ari, ta ekin ez, kementsuki, malkarrean gora, goien ta ez beean maitea bizi baitegu?
Gogora datorkit oroitzapen zaar, bat. Ni ta zenbait adiskide abertzaletu-garaiekoa. Eztabai aundien ondotik, yausi gaituzu guziok noizbait egipean: euskozaletu gaituzu buruz ta biotzez. Ez ordea egitez, artean. Ta emen dator elkarri esatea: —Au eztiagu aski. Orain euskeraz ari bear diagu. —Bai al-dakizute nolako nekea genduan ori? Euskera umetan erdi-ikasi, gero erdi ortatik iru laurden atzendu... Masallak gorritzen zitzaizkigun ederki, beti elkarrenkin eideraz ari-izanok ordudanik euskeraz ari-bearraz. Baña, egiñal latz askoen bidez yaundu ginduzun geron buruez, ta geroztik, ostera, ezin erderaz ari gaizutu.
* * *
Urlia argiak diona egia da, baña erdikako egia. «Eusko-Ikaskuntza»n euskerak betidanik omen-du yarleku berezia: iru illabetez beingo «Deia»n lantxo, bat eta zenbait berri gure izkeraz sartzen ditulako.
Baña ezta aski. Ta esango deguna yaso dezake gureetarik beste Bazkun nagusiak, «Euskaltzaindi»k ere.
Ezta aski, ez. Izkera idatzia bai baiditake izkera illa. Mintzatua ordea, ezpañek darabiltena, uraxe badakigu eskier bizi dana.
Leengo batean amets txar bat egiñik nazute. Euskalerria nenkusan, ordeka soil bat iduri. Ez mendi, ez baserri, ez ezetasunik iñon: ez-eta ere euskerarik, illa baitzan betirako. Baña, ordeka-erdian yaun illezuri agurgarri batzuk ari zenituen zerbaitetan, mai baten inguruka, paper ta idazti sail aundien artean. Urbildu natzaie, ta... badakizute zer ziarduten?... Euskel-iztegi bikain bati azkenorraztuak egiten, euskera ordurako illa ta lurperatua zanik oartzeka. Agian, bazekiten berak, artean; baña..., erderaz ari baitzenituen...
Olakorik ez bezaigu gerta, Yainko ona, otoi.
* * *
Badakit nik, bat-batean, euskera utsez, bere batzarrak egiten ezin asi ditekela «Eusko-Ikaskuntza». Baña, beintzat, izkera biak naasi lezazke, ta batzarrero ordu-laurdentxo batean euskeraz aritzeko oitura artu ere bai.
Ikasbide txiki oien indarra aundia baita; aundiagoa, alegia, eskatzen duten alegiña baño.
Elebitza esatzeo, zer beso emate aal-zigun «Eusko-Ikaskuntza»n, «Euskaltzaindi»n, Aldundi edo Diputazioetan, Udaletxe edo Aiuntamentoetan, euskerari ordulaurdentxo ori bederik eskeñia!
Ori egin ez bitartean, eskubide berririk eskatzea yardun alperra.
Elebitza dala ta zera dala, nola, guri botatzeko, erantzupen auxe buruak eztiote ematen Madrid-ekoei?:
—Badituzute, zuen eskuko, zenbait eskubide. Oiek erabiltzen ikasitakoan ordun dezuteke berrien eske etortzeko garaia. Iñori ezer eskatzeka, Aldundi-Udaletxeetan mintza ziñezteke euskeraz; areago zuen elkarte euskozaleetan. Ezin galazi dizaizuteke iñork Estadoa-rena eztiran ikastoletan euskera, ala edozein gai euskeraz, irakastea. Ori egiten ez, ta eskeka ta karraxika zatozkigu? Parregarri alenak!
Bai: amaiketakoa leenago nai gosaria baño. Ta orrako ori erantzutea buruak bai ematen aiei, baña, zuurrak baitira..., koIkoan gorde egiten, bidea ikasi eztezagun.
* * *
Diogun lan ortan, Bergarako Saski-Naski-aldia Urlia yaunak, eta aurre-solasak erderaz egiñaren aldeko bere burua agertzen, erdeldunik asko bai baitzegoan.
Ongi dirudi, begiratu batean... Baña galdegin ere badezakegu: ea noiz euskal-yaietan, euskaldunen ta euskeltzaleen garaiayo bear duan. Are Bergaran ta Euskeraren Egun batez ere ez?
Gaztelaraz naiz prantzeraz «Saski-Naski» ikusi nai duten erdeldunek badituzte urtero zenbait aldi aukerako. Eztegu iñola uste, urteak ditun irureun ta irurogei ta bost egunetarik batez euskaldunak euskeraz aritzeak miñaraziko lituzkenik. Ta entzule guziak euskeldun uts izan arteraño bagaude zai, ez «Saski-Naski» ta ez besterik ezta egingo. Ez-ta Aizarna-ra yoan-ta ere. Alderdikeri gorria ezpa-da, on, ez-ta ere arako apaizarena: errian lau arrotz zirala —elizarako amorru aundirik gabekoak berak— ta sermoi guziak erderaz.
Ezin obeto deritzaigu guri «Saski-Naski»ren aurreesanak erderaz egitea, arrotz eta eusko-erdeldunek gure berri ikasi dezaten. Baita ere seitik bostetan erderaz egitea, bear bada. Baña, eusko-muin utsezko ikuskizun orrek, oraindik, paperean bederik, itxura onaren ederragatik eta euskeraren goratzarrez bederik, euskel-agerbiderik ez izateak, eztigu onik egiten. Areago: orren antzeko lanak, gure ustez, leen-leenik euskeraz bear lirake gogoandu ta idatzi; gero erderara itzuli.
Egia da, ta ez degu aaztuteko, «Saski-Naski» eztala bazkun euskozaleren batena, naiz euskozale izan leen-asmatzalleak eta betiko egilleak. Badakigu ere oso lan ederra dala, erdera ta guzti.
Gure itzak, bada, iñork txarrera ez artzea nai genduke, baizikan adiskide-eskariak artzen diran bezela. Elkar-onginaiez, ta batez ere euskerarenganako maitetasunez, ase ditezke guztion egarriak.
Ta ikus dezazuten asmo ortakoak ez gerala gorriegi, neroni esanik nago, orain illabete batzuk, euskel-olerki edo poesi liburuak erdel-itzulpen txukun bat alboan dutela irarri bear lirakela beti, arrotzek eta zenbait euskaldun zabarrek gure sallera begiak zuzen aal-ditzaten.
Geroztik «Euskaltzaleak», (batzar, yai ta eginkizun oro, aal-dala, euskera utsez egin oi dituan elkarte orrek), Errenderi-ko Olerti-Yaierako neurtitzak ala eman ditu: euskeraz ta erderaz.
Ori bera egiri zun Mistralek ere, ta ongi egin, alegia. Ez probentzera, utsez, baizik-eta prantzerara ongi itzulirik eman zun «Mireio», bide ortatik maitenik zun mintzaira ari ospe aundia erakartzen ziola.
Baña, probentzeraz egin zun leenik: asmoz, ta kutsuz, ta yantziz. Or zegok bada iltzea! Gero erderaz, bear bezela.
Gu ordea, ostera ari oi gaituzu; ostera, erdera utsetan etsitzen eztegunean.
Betor, bada, erdel-lanik asko, baña auxe buruan dutekenak: «Euskeratik itzulia». Ta yolasean ari ez naizela igerri dezazuten, era ortara ekin diot neronek, gaurkoz beintzat.
* * *
Ta arako idazle gizagaxoarena?... Beorlegi arroztzat yo zuanarena, alegia. Beldur naiz, Urlia yauna, gertari txiki ori ez ote dezun yoa bear-ez-alderditik. Soñekoak eman ote zion gero, ala erderaz ariak, iduritu txar ura?
Larre-larreenean billa zazute baserritarrik basatiena. Yar zazute euskera garbian ari dan zaldun apañenaren aurrean... Ezetz arroztzat yo. Arritu ta balditu egingo dala...? Ta poztu, diot nik, eta kolkorako esan ere bai: «Arraiepola! Auxe bai euskaldun garaia! Arloteok bakarrik uste nian nik euskeraz aritzen giñala, baña yantzi eder ta guzti au eztek asko lotsatzen».
Ta askoz ditu elkarrenganagotuko gizon biok bion euskerak, zalduna, erderaz ari dala, nekazari-yazteak baño.
«Euskeraren Pizkundeari Emakumeen Maite-agurra» egin zanean, baziran an ere amaika neskatx apain, erregerenean ikusi oi-diranak bezin aberaski yantziak. Baña, aoa zabaldu zutenez gero, iñork galdegin al-zun arrotzak ziranentz?... Bada, Beorlegi-k ere, «lebita» aundia ta guzti, erderaz ekin izan balio, arako idazleak euskaldun yatortzat yoko ote-zulakoan nago.
Izan ere, alperrik ari gera. Euskerak eman digu erri-izena. Euskera da gure bereiz-alderik (hecho diferencial-ik) nabariena. Euskerak etxekotu gaitzake oraindik senide guztiok: euskera-gabetzeak arroztu.
* * *
Zaarxeagoa dezu, Urlia agurgarria, orain gogo-ra datorkidan zure illeta bat. «Eusko-Ikaskuritzak» eratu lkastaroan —zenion— euskerazko yardunek betetzen dute aretoa: erderaz ainbeste gauz yakingarri azaltzen, bai?, ta alkietan bost lagun. Zergatik ori?, galdegiten zendun.
Belarri-ertzera erantzun nai dizugu. Euskeltzalea baita euskozale guzketarik egiazkoena ta egiatiena. Orra esan.
* * *
Yaun Urli begiragarri ta adiskide: barkatu yardun luze, lotsagabetxo au. Egoarri gutxikotzat yotzen gaituzu, ta eramapenez lasa orni gaiteala, diguzu esaten. Aolku egiazki bikaña! Egoarririk, eramapenik eta gibelik asko bear baita, euskeItzale txintik atera gabe euskeraren igesari begira egoteko.
|
|