GURE BIDEKO MUGARRIAK
Lizardik idatzitako azken lana
(1933-Epailla-12-an il zan)
Nere adiskide Urliak, serio-samar yarrita, errez-zaleen ta gaitz-zaleen auzia berritu du. Igandeko «El Dia»ko artikuluaren isats aldera, eskribatzalle guziori muga bat erakusten digu.
Nazioak diru-kontuan el patrón oro-ta erabakitzeko ain buruauste gorriak ibiltzen dituen bezela, gure auzia ere ontantxe zegoan: idazleok noren neurrira errendituko, zer artuko legetzat?... El patrón Txirrita?... El patrón Muxika?... El patrón Yauregi?...
Ni Txirrita zalea nazue, ta argatik lengoan nago. Ez det uste euskal-literaturaren auzia ain errez erabaki ditekenik.
Errikoitasun gorritik bertso ikasietarako tartean izen aiek iru mugarri bezela yotzen ditut, eta, au ondo entzun, mutikoak, ori esanakin ez det adirazi nai iñor aldamenekoa baño geiago danik. bada ez bada diot, ibillian. asko ikasten baita.
Errezago konprendi dezazuten, egin zagun kontu bi erri dirala: Erriburu ta Ikasburu. Biak buru, ta ez bat bestea baño buruago. Bi erri ok bide batek lotzen ditu. Bide orren ertzean daude len esandako mugarriak, bidaztien eserIeku.
Nere iritzia izan da beti, ezin agindu ditekela mugarri oietako bakar bat ibiltari guzien deskantzu-arritzat.
Ni, guziok ezagutzen nazue, errez purrukatua naiz, ta argatik Txirrita-arria daukat aukeratua. Igurtzian besteak baño leunduagoa da-ta, atsegiñago zait. Nerekin beste zenbait euskaldun yatorrek arri berean planto egingo dute. Ta au sinistu nai ez duanari esango diot, Tolosako epaileak urkizuarrak izan balira ogei bertso bilatu baietz beren ustetan Yauregirena baño yatorragoak. Beste zenbait euskaldunek, Txirritarenari muzin egiñik, Muxika-arria naiago izango dute. Askok eta askok Yauregikoa gogoko. Ta gerta ere litekena da, banaka-batzuk eserleku geiago bear lirakela esatea: ipurmamiak zenbaitek bezin beratxak ez dituela-ta, naiz arri landuberria izan, ez diela axolik.
Ta nere galdera au da: bidearen erosoarentzat zer da oberena, mugarri bakarra egotea, edo yendeak eskatu ala izatea?...
Txirritarenean yende geiagok eseri nai dula, ta arriak el ditula artzen... Beyondeiela. Mugarri ura zabaldu, alki luze biurtu, era artara besteetara baño idazle geiagok idatzi, ta kito. Baña beste mugarri guziak ateratzea bidegabea litzake.
Nik beti nal izan det, koIko-koIkotik alare!, euskal-baratzan, oraingoz, iskribatzalle errezak gaitzak baño erruzago sortzea. Ta gauza batek arritzen nau oso: ainbeste ta ainbeste euskaltzale izan, urkoak errezka yokatzea nai lutekenak, eta, nolatan ez dituen berak gure euskal-orriak lan gozo mamitsuz yosten; nolatan yakintza sail guziak ez dizkiguen urratzen, baserritar yatorrenak ere, yaten baño gustoago, yarraitzeko moduan...
Saieski babarrunetan egosia baño naiago omen luteke euskeraz idazten dan guzia nornaik atxitzekoa balitz; baña, beren lan mamiyario errez oiek nai baño nekezago agertzen dira... Ai! Ez nik bezela egingo, balute: bertsotan naiz itz zelaiez, nik barrena yalkitzea, ta Bedaiorañoko guziak mara-mara yabetzea, guzia bat izaten baita!...
Denak ez dira, orde, artarakoak. Berez bear du Billabonakoa. Ta gauzaez oeri, zer egin bear zaie?... Ukatu egingo al diegu, beren erako mugarri lakartxo, bat bederik bidertzean sartzea?...
Ara. Badet nik laguntxo bat. Errez-zale purrukatua da, iñorena irakurtzekoan. Baña, bera idazten asten danean, luma biurritzen zaio, ta inork ez dio kolperik konprenditzen.
Gertatu izan zaio iñoiz adiskideen batek lantxo bat eskatzea: Aizak i, itzaurre bat egin bear diak, erderazko teatro au traduzitu bear diguk... Baña!... (au eskua altxata) faborez!!, erreza izan dedilla, e?... Vanguardismorik ez diagu bear!...
Kuitauak, bada, egiñalak egiten zitun, ni naiz testigu; ustez, aingeruak berak baño malizi gutxiagokin itzak yosten zitun; gustoa egin ziolakoan eskaleari bere lantxoa ematen zion; ondorenen zai gelditzen zan, begi zearka... Otza ta kopetean zimurra besterik e-tzan, nabari bazterretan, eta geiago gabe atsekabez beterik etxera sartzen zan. Ez izan nonbait Billabonakoa.
Kezketan nindukan gertaera orrek. Baña, zer arraio dala-ta idatzi bear ez dek izketan aritzen aizen bezela?... Berak ere e-tzekien ezer asko, ezintasun aren, zuztarra ezin zun sumatu.
Noizbait ere, orratio, eman diote zearoko etsia. Gure olerkari baten bertso yator errikoi bat irakurriberria zan, eta egillea ikusi zuneko an diyoakio bostekoa estutzera. Besteak, lotsati-samar, ala esan zion: Eskarrik asko, eskarrik asko... Zuek bezela ez dakigu, baña..., amaren bularretik aziak gaude beintzat... Zuek berriz, iñork ba al-daki nongo errapetik edoski zenuen?...
Ateraldi aretxek argi eman zion. nere laguntxoari. Bereala, gorri-gorri eginda, izkide errikoiari aitortu bear izan zion baietz, bera e-tzala txikitan amarenetik aritua..., biberoiakin azia zala!...
Orain oartu zaitezte orren egoera larraiz. Gizaxoak leena zuzentzerik ez du; estu-estuan, biberoia ere e-tzioten emango berak aginduta; berriro yaiotzerik ere nekez; ta, ala guziaz ere, eskribitzeko griña uzteko gauza ez bada, zer egin bear diogu tristeari?... Erorrek esaidak, Urli; zer egin bear ziogu?...
Argatik, bada, bide artan eserIeku bakarra izatea baño lenago eskatuko nuke nik lege ok yartzea:
Lenengoa: danok iskribatu dezagula con sintaxis esaten dana.
Bigarrena: irakutzekoan erreza nai dunak, idaztekoan ere ala egin dezala, Trigonometria-z ari balitz ere.
Irugarrena: biberoiez azitakoeri mugarri koskor baten eskubidea eman dezaietela; ta ori euskerari txarkeria egitea dala aproatuko balitz, lenengo eskolara baño, len lepoa biurritu ta ibaira bota ditzatela.
Lege ok bear bezela kunplitzen baditugu, pake santuan bizi gaitezke guziok.
1933-gko. Otsailla.
|